mar12
Egilea: JB | Atala:
Prentsa Oharrak

El encallamiento de un petrolero en los acantilados de Jaizkibel con el vertido de más de 100.000 toneladas de hidrocarburos al mar puede ser una realidad en el futuro si se construye el puerto exterior.
Lo ocurrido con el Maro, con poco más de 50 toneladas de combustible en sus depósitos y su destrucción total por las olas es un aviso sobre las consecuencias que puede tener el seguir planificando contra la naturaleza.
La impotencia demostrada en la gestión del incidente pone de relieve las grandes dificultades que supone afrontar situaciones de este tipo cuando ya se han producido y que la única alternativa razonable es la prevención. Segi irakurtzen…
mar10
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
mar09
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibel mendiaren magalean hondoa jota eman zuen atzo ere eguna Maro zamaontziak, Pasaiako (Gipuzkoa) portutik hurbil. Ostiralean matxura baten ondorioz istripua izan eta arroka baten kontra hondoa jota geratu zenetik, berriro ur gainean nola jar daitekeen aztertzeko ardura hartu dute hainbat teknikarik, eta, atzo ere, horretan eman zuten eguna. Ostiralean eskifaiako zazpi marinelak itsasontzitik atera, eta kapitaina bakarrik geratu zen barruan, uko egin zion erreskate taldeek handik ateratzeko egindako proposamenari. Atzo, ordea, goizean, itsas salbamendurako taldeek atera egin zuten kapitaina ere merkantzia ontzitik eta lehorrera eraman zuten. Soilik ontzia aztertzen ari ziren teknikari eta adituak geratu ziren barruan. Segi irakurtzen…
ots29
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibelgo itsas portuak balio natural handiko tokietan eragingo dituen kalteez ohartarazteko ibilbidea da honako hau, ibiltariak ikus dezan ingurune ikusgarrian zer-nolako kalteak eragingo dituen. Lezotik itsas portura Jaizkibel -Haitz-gibel hitzetik datorkio izena-zeharkatuko luketen tunel batzuetatik iritsiko litzateke. Kanpo kaiak hiru edo lau kilometroko luzera hartuko luke, Azabaratzako senaiatik Porrustarri haitzen pareraino. Ibiltariak ikusi eta neurtu ditzala inpaktu eta ondorioak. Segi irakurtzen…
ots26
Egilea: JB | Atala:
Prentsa Oharrak
Atzo Pasaiako Portu Agintaritzak aurkeztutako txostena «faltsu eta interesatua» dela, eta kanpoko portuaren proiektua aurrera ateratzeko asmoz egin dutela salatu du Jaizkibel Bizirik elkarteak. «Azterketa lerratua eta bukatu gabea aurkeztu dute. Bakarrik ustezko onurak aipatzen ditu, baina kanpoko portuak eta garraio korridore intermodalak Pasaian eta Oarsoaldean ekarriko dituzten arazo larriak ezkutatzen ditu». Segi irakurtzen…
ots26
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Pasaiako kanpoko portua egiteko lanak «ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz», egingo direla ziurtatu du Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Joxe Joan Gonzalez Txabarrik. «Jaizkibel babestuz egingo ditugu». Hori lortzeko asmoz, atzo aurkeztu zuen Portu Agintaritzak, Ekos enpresak kanpoko portuaren inguruan egindako txostena. Han kanpoko portua eraikitzeko lanek ingurumenean kalteak eragin ditzakeela onartzen da, eta horiei aurre egiteko neurriak proposatzen ditu: «Portuaren eta herritarren arteko elkarbizitza orain baino hobea izatea nahi dugu». Segi irakurtzen…
ots05
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
La línea de costa entre Orio y Hondarribia contiene extraordinarias formas geológicas que están siendo estudiadas por investigadores de la sociedad Aranzadi. El catálogo de formaciones areniscas, datadas hace 40 millones de años, comprende grutas, oquedades y multitud de macro y microformas, que dibujan un paisaje espectacular en las estribaciones marinas de Ulia, Igeldo y, sobre todo, Jaizkibel, si bien queda en buena medida sustraído a la mirada humana por su inaccesibilidad, lo que explica también su virginal grado de conservación. Segi irakurtzen…
Aza04
Egilea: JB | Atala:
Prentsa Oharrak
Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak kanpo portua eraikitzeko aurreikuspenak onartu eta jakinarazi ditu aste honetan: obrak 2011-2018 bitartean eta portua lanean 2020an. Jaizkibel Bizirik-ek uste du Pasaiako Portu Agintaritzak, «berriro», Pasaiako badiaren biziberritzea kanpo portua eraikitzearen menpe jarri duela, Eusko Legebiltzarrak 2005ean kontrakoa erabaki arren.
Horrez gain, Jaizkibel Bizirik-ek salatu du eskualde osoa, Oarsoaldea, sakrifikatuko dutela kanpo portuarekin. «Kanpo portuaren alde iluna aipatzea ahaztu zaie: korridore intermodala», esan du Jaizkibel Bizirik-ek. «Sistema horrek, trafikoa hobetu beharrean, Oarsoaldea ito egingo du».
Jaizkibel Bizirik-en iritziz, kanpo portuak, Jaizkibelgo itsaslabarrez gain, beste leku batzuk kaltetuko ditu, bertatik atera beharko baitute kaia egiteko harria.
Taldeak dio Pasaiako Portu Agintaritzak datuak faltsutu egin dituela, «kudeaketa txar bat ezkutatzeko». Jaizkibel Bizirik-ek «kudeaketa egokia» eskatu du. Horretarako, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak Diputazioarentzat egindako azterketa aipatu du.
Aza01
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Pasaiako Portuko Administrazio Batzordeak kanpoko portua egiteko egutegia onartu zuen atzo, nahiz eta azpiegitura berria egiteko proiekturik ez dagoen oraindik. Hala, 2010. urtearen amaieran lanak hastea nahiko luke, eta 2018rako amaitzea. 2020rako portu berria martxan egongo litzateke, egutegi horren arabera.
Denbora tarte berean, Pasaiako badiaren hirigintza eraldaketa egingo lukete. Baina horretarako, portua kanpora ateratzea beharrezkotzat jotzen du Administrazio Batzordeak. Espainiako estatuko, Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko eta udaletako ordezkariak biltzen dira, beste hainbat erakundetako ordezkariekin batera, Portuko Administrazio Batzordean. Segi irakurtzen…
uzt11
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
“Pasaiako Portuko Kanpo Kaiaren Proiektu Basikoa” 2006an Portu Agintaritzak IBERINSA enpresari enkargatutako proiektuan oinarritzen da. Itsaslabarrei erantsitako portua izango litzateke. Orain ingurugiro tramitazioa egiten hasi dira. Segi irakurtzen…