ORAINGO PORTUAREN POTENTZIALA AGERIAN, PLAN ZUZENTZAILEAREN ARABERA ITSAS-BIDAIAK JASO EZ DITZAKEEN KANPO KAIAREN AURREAN
Pasaiako portura etorri diren itsas-bidaiak eta bertan egotitutako kirol portuak frogatzen dute erabilpen hauek portu komertzialarekin bateragarriak direla, eta portu misto bat posible dela kanpo kaiaren beharrik gabe.
Kanpo kaiak ez ditu itsas-bidaiak jasoko, Plan Zuzentzaileak eta Ingurumen Iraunkortasun Txostenak adierazten duten bezala, barne portura sartuko lirateke eta. Bertan, itsas estazio bat eraikitzea aurreikusten da ontzi bat edo birako, Azamara Journey eta Adonia ontziak erabili duten leku berean. Horrela, ISAk adierazten du “merkantzien erabilera eremua portu berrian izango litzateke, Jaizkibelen ipar magalean, badian arrantza, itsasgintza industria, kirol portua eta itsasbidaiak egongo direlarik”. Segi irakurtzen…