Ulia eta Jaizkibel mendiek osatzen duten estugunearen ertz batean eraikitako marinel herria da Pasai Donibane. Kale estu eta jauregiz hornitua, Victor Hugo idazle frantziarra liluratu zuen.
Donostia aldetik sartu edota Irun aldetik sartu, Pasaiako badiak industria portu izaera du. Izaera doilorra. Merkataritza ontziak, kaietako garabi erraldoiak, txatarrezko zuhatz pilatuak, inportatutako autoz beteriko orubeak, bata bestearen gainean eraikitako etxeak, keak marraztutako etxaurreak. Autoz joanda, horixe da Pasaiak erakusten duen argazkia. Pasadizoko begiratu horrek, ordea, ifrentzua ere badu, bi hanka gainean ikuskizun den Pasaiaren beste aldea: Pasai Donibane. Segi irakurtzen…