Uharteak eta uhartediak

Egilea: JB  |  Atala: Iritziak / Opiniones

Azken garai honetan asko entzun eta irakurri dugu Pasaiako portuari buruz. Aldi berean, Donostiako aireportuko luzapenaren gaia itzuli da komunikabideetara. Nire Txingudiko badiatik burutazio bat otu zait eta saiatuko naiz azaltzen.

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Pasaia garatzeko behar-beharrezkoa dela badia suspertzea. Horretarako, portua eta gaur egungo jarduera lanpostuak galdu nahi ez baditugu, nasak eta egiturak Jaizkibelgo kanpoko itsas labarretara eraman behar omen dira. Azken egitasmoak irla edo uharte bat eraikitzea aurreikusten du. Errepidea Jaizkibel azpiko tunel batetik eta zubi batetik zehar iritsiko da irlara. Hori izango litzateke bertsio ofiziala; ingurumenaren alde dauden taldeek ez dute argi kalteak hain txikiak izango direla eta, gainera, uste dute itsas labarretan eragingo diren ondorioak larriak izango direla. Nik uste dut bigarrenak egiatik gertuago dabiltzala.Eta zer gertatzen da Txingudiko badiaren barruan? Hemen dago kokatua Donostiako aireportua. Orain dela gutxi eztabaida sortu zen pista luzatu nahi zutela eta. Egitasmoak, hori lortzeko, etxebizitza eta lantegi asko eraistea proposatu zuen. Azkenean, dirudienez, arrazoiak aurre hartuta, bertan behera geratu zen egitasmoa. Baina, berrikitan, Gipuzkoako Aldundiak piztu du gaia, izan ere, luzapen laburrago bat proposatu du; nahiz eta eraisteak urriagoak izango liratekeen pista Irungo eta Mendelu auzoko etxe alboetara iritsiko litzateke. Hori guztia kontuan hartuta, beste irtenbide bat proposatu nahi dut. Zergatik ez eraiki beste uharte bat aireportua ipintzeko? Pasaian portua lekuz aldatzearekin eremu ugari berreskuratzen dira herriaren onurako. Hondarribian eraikinak botatzea ez litzateke beharrezkoa izango, eta ez hori bakarrik, lur eremu zabal bat lortuko genuke Txingudiko guztiok goza dezagun. Akabo mugako gatazka, zaratak, arriskuak hegazkinak lurreratzean ala aireratzean…Agian, norbaitek esango du diruaren gaia ez dudala aipatu, baina Pasaiaren kasuan ez diote garrantzirik eman arazoari eta nik ere, inozo naizen heinean, ez diot emango. Halere, bukatu aurretik, ideia maltzur bat otu zait. Aireportua ofizialki Donostiakoa da; beraz, Donostian itsasoa dagoenez, zergatik ez eraiki irla hantxe bertan? Horrela bere izena egokiago geratuko litzateke. Eta aldi berean, zergatik ez eraman Pasaiako portua Uliako itsas labarretara, kontuan hartuta aireportua Igeldo ondoan ondo koka daitekeela?

Patxo Beltran de Heredia

Hendaia

Posicionamiento público de ELA sobre el Puerto Exterior de Pasaia

Egilea: JB  |  Atala: Iritziak / Opiniones

A la opinión pública:

ELA quiere salir al paso de maniobras políticas en las que, bajo la excusa del futuro de Pasaia en materia de empleo, se quiere colar de rondón un macroproyecto altamente cuestionado como es el del llamado “Puerto exterior de Pasaia”. Segi irakurtzen…

Garraio Sailak ‘kea saltzen’ segitzen du portuaren aferan

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Garraio eta Ingurumen sailburuek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordean, Pasaiako portua handitzeko proposamenei eta badiako hirigintza berritzeari buruz duten iritzia helarazteko. Segi irakurtzen…

Sabin Intxaurragari elkarrizketa: Supersur errepideaz eta Pasaiako itsas portuaz

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

“Supersur errepide delakoa gauzatuko da zoritxarrez. Artxandako tunelarekin gertatzen ari dena gertatuko ote den nago. Orain urte batzuk tunel hori ezinbestekotzat jo zuten batzuk, egun ordea ez da aurreikusitako auto kopurua pasatzen. Jendeak ez du erabiltzen beharrik ez duelako edo prezio batetik gora ordaintzeko prest ez delako. Agian, ordain-saria gutxitu behar da. Foru Aldundia Supersurren aurreikuspenak egiten ari da, baina ez dut uste jendeak erabiliko duenik. Eskaera kudeatu behar da, ez eskaintza. Bestalde, itsas trafikoari dagokionez, Santurtzi, Baiona eta Pasaiako itsas portuak nahikoa direla uste dut. Pasaiako portuko baliabideak ez daude ondo antolatuta. Portua aparkalekurako baliatzen da, egoki kudeatuko balitz nahiko litzateke bere beharretarako. Ez dut beharrezko ikusten kanpo aldeko portua egitea, ezta egoki ere ingurumenaren ikuspegitik.  Segi irakurtzen…