Irla bat

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Kuba bezala?! Utzidazue Robinson izaten orduan!Jaizkibel parean, 200 bat metrora, uharte artifizial bat egiteko proiektua. Zertarako? Beste Alcatraz bat? Atrakzio turistiko bat? Ez: energia eta ekonomia buruaskitasuna lortzeko «behar» omen. Kuba bezala?! Utzidazue aberastasunen itsasoetako naufrago bat izaten orduan!Portu bat egin nahi dute. Orain dagoena baino errentagarriagoa: no man´s land bat itsas erdian, pelikuletako piraten babesleku horietako baten antzekoa, kostaldetik gertu, baina erdi ezkutuan.Dagokionari proposamena: egin dezala uharte artifiziala, baina ez portua egiteko, eta utz diezadala bertara erbesteratzen. Utz diezadala, eta beste gutxi batzuekin irla horretan Vasconia berria sortuko dut, euskotarren porlanezko arkadia honetatik aparte. Isolatuta, behar diren Helms-Burton guztiekin. Kuba bezala?! Hori negu betean amets tropikala duk!Irla txiki bat baltseroak bezala abia nadin etorkizun hobe baten bila Euskadi honetatik.

Jon Benito

www.berria.info

Aldizkariaren 3. zenbakia

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, JB multimedia

Jaizkibel Bizirik aldizkariaren 3. zenbakia (2005-06ko neguan)

3º numero de la publicacion Jaizkibel Bizirik (invierno 2005-06)

JB Aldizkaria 3.Zenbakia 2005-06ko Negua

Asko eta luze hitz egiten da Jaizkibelgo kanpo aldean eraiki nahi duten superportuaz. Jaizkibel Bizirik taldean bildutakoek aspaldi ekin zioten proiektu honen kontrako borrokari. Bide horretan hainbat ekimen egin dituzte, eta baita hainbat tresna sortu ere; tartean, artikulu honek mintzagai duen argitalpena. Segi irakurtzen…

Diputazioak eskatutako txosten batek zalantzan jarri du proiektua

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

LKS aholkularitza enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat 2002an egindako txosten batek auzitan jarri du Pasaiako kanpo proiektuaren (Gipuzkoa) bideragarritasun ekonomikoa. Ez da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu duen eta proiektua zalantzan jarri duen lehen txostena: Julio Pozueta Madrilgo Arkitektura Eskola Teknikoko doktoreak egindakoak nabarmendu zuen kanpo portuaren alternatiba dela guztien artean kaltegarriena. Segi irakurtzen…

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

KOMUNIKATUAREN LABURPENA

Pasaiako portuaren hedatze proiektuari eta Jaizkibel mendiaren babesari (Babes Bereziko Eremua – Natura 2000 Sarea) dagokionez:

Berriro ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du, eragingo duen ingurumen-inpaktu handia berretsi du eta bera egitea justifikatu nahi duten ikerketa eta datuen zorroztasun falta agerian utzi ditu. Segi irakurtzen…

Otro estudio de la Diputación Foral de Gipuzkoa cuestiona la viabilidad económica del puerto exterior

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

RESUMEN DEL COMUNICADO

Con relación al proyecto de ampliación del puerto de Pasaia y a la protección del monte Jaizkibel (Lugar de Interés Comunitario – Red Natura 2000):

Una vez más, otro estudio de la Diputación Foral de Gipuzkoa cuestiona la viabilidad económica del puerto exterior, reafirma su elevado impacto ambiental y señala la falta de rigor en los estudios y datos sobre los que se quiere justificar. Segi irakurtzen…

Jaizkibel Bizirik bideoa (Eguzki Bideoak 2005)

Egilea: JB  |  Atala: JB multimedia

Jaisteko / Descargar

Bideo gehiago / Más videos