jaizkibelgo superportua, gipuzkoa osoan txikizioa eragingo duen proiektoa

Egilea: JB  |  Atala: Iritziak / Opiniones

“Pasaiako Portuko Kanpo Kaiaren Proiektu Basikoa” 2006an Portu Agintaritzak IBERINSA enpresari enkargatutako proiektuan oinarritzen da. Itsaslabarrei erantsitako portua izango litzateke. Orain ingurugiro tramitazioa egiten hasi dira.Hauek dira portu honen datu batzuk:-          25.000.000 metro kubiko material.-          812.126.805 eurotako kostoa sarbideak kontuan hartu gabe.-          Errepide eta trenbideentzako bi tunel Lezoko Urrullo ingurutik. (hauek bukatuak egon behar dute portuko obrak hasterako).-          Babes dikeak eta moilen lerroa eraikitzeko  91 kutxa erraldoi eraiki beharko dituzte. (34×34,30×42,60)-          Itsas ondoetatik 3.000.000 metro kubiko atera betelanerako.-          Behar den beste materiala, 25 miloi metri kubiko gipuzkoako mendi batzuk jan eta Mutriku hormigoizko kutxa erraldoien faktoria bihurtu nahi dute.-          Gipuzkoako harrobiak erabili nahi dituzte:-Txoritokieta, Altza-Orereta-Astigarragan, Lau Haizeta parkearen    barruan eta gaur egun itxita.Errepidez garraiatu. (Calcinor enpresarena).- Otsabio, Altzon. Errepidez garraiatu. (Calcinor enpresarena).- Aizkibel, Buruntza mendian, Urnietan. Errepidez garraiatu. (Calcinor enpresarena).- Lastur, Itziarren.Mutrikuko portutik itsasoz garraiatu. (Amenabar enpresarena).-          Garraiatze honek 2.000.000 kamioien fluxua suposatuko luke.Justifikazio ekonomiko eta sozialik gabeko proiektu baten aurrean gaude, Pasaiako badia ez biziberritzeazgain, garraio korridorearekin (AHT, intermodalak, errepide berriak, poligono logistikoak, …) Oarsoaldea kolapsatuko du. Jaizkibel mendi eta itsasertzari egindako kalteak oarsoaldean barrena eta Gipuzkoa osora zabalduko ditu, balio haundiko espazio naturalak desagertaraziz. HONDAMENARI EZ ¡!!!!  SUPERPORTUARI EZ ¡!!!!

Munttar

Iruzkina idatzi