Jaizkibel errespetatu

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Urritze dut izena, eta 10 urte ditut. Superportuaren aurka nago; bai, badakit txikia naiz hori esateko. Begira, niretzat mendira joatea gehienetan Jaizkibelera joatea da. Nik asko maite dut Jaizkibel. Ez dakit zuk seme-alabarik baduzun, baina izaten duzunean, nola erakutsiko diozu Jaizkibel? argazkien bidez? Ez diozu utziko bere begiekin ikusten, ez ikutzen, ez zapaltzen. Zera besterik ez du ikusiko, Jaizkibel izorratuta.

Zertarako nahi duzu superportu bat? Beste aldean badaukazu bat ederra eta ona. Zergatik egiten duzu hau, zuk nahi duzulako? Euskal Herria izorratzeko? Jaizkibel maite dugunok izorratzeko?Mesedez, utzi bakean Jaizkibel.

Urritze Albisu

Pasaia

www.berria.info

Aldizkariaren 2. zenbakia

Egilea: JB  |  Atala: JB multimedia

Jaizkibel Bizirik-en aldizkariaren 2. zenbakia (2005eko udaberria)

2º numero de la publicacion Jaizkibel Bizirik (primavera 2005)

JB Aldizkaria 2.Zenbakia 2005eko Udaberria