Jaizkibel ez dagoela salgai adierazi dute

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Jaizkibelgo Superportuaren Aurkako Taldeak deituta, 80 lagun inguru bildu ziren atzo Pasaiako (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean Pasaiako Udala entzun: Jaizkibel herriarena da eta ez dago salgai lelopean. Ekimenaren helburua Pasaiako Superportuaren proiektuak kaltetuko dituen Jaizkibelgo itsaslabarrak babestea zen. Izan ere, eremu horretan Portuko Agintaritzak hainbat pista eraiki ahal izateko zundaketa geoteknikoak egingo ditu, Udalaren onarpenarekin. Pasaiako Udalak eremu hori babestu egin behar duela eskatu zuten. Ondoren, manifestazioa egin zuten.

www.berria.info

Elkarretaratzea izango da gaur Pasaiako udaletxearen aurrean, «Jaizkibel babesteko»

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Jaizkibelgo Superportuaren Aurkako Taldeak gaur elkarretaratzea egingo du Pasaiako udaletxearen aurrean (Gipuzkoa), eguerdiko hamabietan «Jaizkibel babesteko». Pasaiako Superportuaren egitasmoak itsaslabarrei kalte egingo diela adierazi dute; izan ere, Portuko Agintaritzak hainbat pista eraikitzeko zundaketa geoteknikoak egingo ditu. «Kontzentrazio horren bitartez, Pasaiako Udalari Jaizkibelgo itsasertza babestea eskatuko diogu, eremu hori babes bereziko ingurunea delako», adierazi du Jaizkelgo Superportuaren Aurkako Taldeak.

www.berria.info

Joxe Iriarte ‘Bikila’”ren iritzia

Egilea: JB  |  Atala: Iritziak / Opiniones

Pasaiako Portuko Agintaritzak kanpoko portua bideragarria ote den jakiteko, Jaizkibelen sarbideak eraiki eta bertan zundaketak egiteko baimena eskatu du Pasaiako Udalean eta baita lortu ere. Izan ere, balizko kanpoko portuaren inguruetako litologiaren egokitasuna eraikuntza lanetarako ezinbesteko baldintza baita.

Beraz, gaia oraindik behar bezala eztabaidatu gabe egon arren eta portu berria egiteko baimena ez izan arren, beti bezala, agintariak aurrera arrapala bizian. Bost kilometroko pistak irekiko dituzte ingurune babestuan, itzulirik gabeko kalte nabarmenak eginez. Pasaiako portua handitzeko (kanpoaldeko kai berria eraikitzeko, hain zuzen) egitasmoa
Gipuzkoako Hazkundea edo Merkataritza Ganberatik dator. Erakunde honen abiapuntua da Pasaiako portuak dituen muga tekniko naturalak (uraren sakonerak, lehorrerako eremuak eta inguruko presio urbanoak) bere hazkundea oztopatzen duela, eta denbora gutxira goia joko duela, ondoren gainbehera eginez.Zergatik? Segi irakurtzen…