MENDIA BERE OSOTASUNEAN BABESTEAREN ALDE 2.000 BIZILAGUNEN SINADURAK AURKEZTU DITUZTE EUSKO JAURLARITZAKO LURRALDE ANTOLAMENDU ETA INGURUGIRO SAILEAN

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

2003ko otsailak 10, Superportuaren aurkako Taldea

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako ahotsak berriro kaleratu dira. Oraingoan Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta Ingurugiro sailari zuzendu dira eta 2.000 bizilagunen sinadurak aurkeztu dituzte mamuz jantzirik – proiektu honen atzean dauden asmo ilun eta mamuak salatzearren-. Honako erabaki hauek har ditzan eskatzen diete bizilagunek Ingurugiro sailari aipatu idatzi honetan: Segi irakurtzen…

SUPERPORTUAREN AURKA MENDI MARTXA JAIZKIBELGO KOSTALDERA

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik

100 lagunek hartu zuten parte igandean Donibanetik abiatu zen martxan.

Ibilbidean zehar proiektuari buruzko azalpenak eman ziren eta inoiz egingo balitz, eragingo lituzkeen kalte izugarriak bertatik bertara ezagutu eta salatu dira.

Mixintxola mendiaren parean itsasertzeko ikuspegi orokorra aprobetxatuz balizko kai berriaren neurri erraldoietaz nahiz “babes bereziko ” itsaslabarretan, itsasoan, geologian, fauna eta flora berezian sortuko lituzkeen txikizioaz jabetzeko aukera egon zen, izan ere itsasertza hiru kilometro luzera duen harrobi handi batean
bihurtzeko asmoa azaltzen bai du Pasaiako Portu Agintaritzak aurkeztutako aurreproiektuak.

Jaizkebelgo labarrak suntsituz ateratako 54.000.000 m kubikoaz gain beste 6.000.000 m karearri erabili beharko luteke kai berria eraikitzeko. Horretarako 50 km tako inguruan dauden harrobiak aski ez direlarik, berriak irekitzeko premia azaltzen dute. Material honekin 3.402 metrotako dike erraldoia eta itsasoa beteaz 232 hektareetako plataforma egitea aurreikusten dute.


Aipatutako beste inpaktu edo eraginen artean, tren eta errepide sarbideak eragindakoa izango litzateke zeinek bi kilometro pasatako luzerarekin mendia alderik alde zulatuko lukeena, hain zuzen.

Itsasora ixurtzen diren errekatxoetatik Pasaiako Udalak bere ur hornidurarako dituen kaptazioak eta aspaldiko kanalizazioa nahiz tuneltxoak erabat galduko lirateke.

Txangoak ASABARATZA izeneko kala aldera jarraitu zuen non arroketan “txapapote” hondakin ugari eta hainbat hegazti hilak topatu ziren.

Asabaratzako txaboletan bazkaldu ostean malda gora ekin zion martxak eta arratsaldeko bostak aldera amaitu zen Lezon.