Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

KOMUNIKATUAREN LABURPENA

Pasaiako portuaren hedatze proiektuari eta Jaizkibel mendiaren babesari (Babes Bereziko Eremua – Natura 2000 Sarea) dagokionez:

Berriro ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du, eragingo duen ingurumen-inpaktu handia berretsi du eta bera egitea justifikatu nahi duten ikerketa eta datuen zorroztasun falta agerian utzi ditu. Segi irakurtzen…

Otro estudio de la Diputación Foral de Gipuzkoa cuestiona la viabilidad económica del puerto exterior

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

RESUMEN DEL COMUNICADO

Con relación al proyecto de ampliación del puerto de Pasaia y a la protección del monte Jaizkibel (Lugar de Interés Comunitario – Red Natura 2000):

Una vez más, otro estudio de la Diputación Foral de Gipuzkoa cuestiona la viabilidad económica del puerto exterior, reafirma su elevado impacto ambiental y señala la falta de rigor en los estudios y datos sobre los que se quiere justificar. Segi irakurtzen…

Nuria Lopez de Guereñurekin izandako elkarrizketari buruz Euskadi Irratian

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Gaur goizean Nuria López de Gereñu (Eusko
Jaurlaritzaren Garraio Sailburua)-rekin izandako elkarrizketaren harira eta
Pasaiako biziberritze eta kanpo kaiari buruz, hurrengo puntuak argitu nahiko
genituzke: Segi irakurtzen…

Josetxo Lukasi, elkartasunez

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibel mendiaren defentsan eta Pasaiako Superportuaren aurkako borrokan ari garen lagunen aldetik, Josetxo Lukasi gure elkartasuna adierazi nahi diogu, eta bere atxiloketa, espetxeratzea, jasandako tratua eta irainak salatu nahi ditugu. Segi irakurtzen…

Superportua eraikitzeko azken urratsak salatuz / Denunciamos ultimas acciones hacia la construcción del superpuerto

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibelgo Superportua edo Pasaiako kanpo kaia deiturikoa eraikitzeko erakunde ezberdinak ematen ari diren pausuak salatu beharrean aurkitzen gara, instituzio ezberdinek lanean jarraitzen baitute proiektu hau inposatu nahiean.(…)

Por medio de esta nota queremos denunciar los diferentes avances que se están dando por parte de las diversas instituciones de cara a la construción del puerto exterior, siguiendo adelante con su modelo de imposición ante una obra tan cuesionada como ésta. (…) Segi irakurtzen…

Mendi Martxa Jaizkibelen

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko mendi martxa antolatu dugu.

Jaizkibel Bizirik ha organizado para el 3 de julio una marcha montañera con el fin de mostrar el impresionante entorno de Jaizkibel y hacer públicas las razones para estar en contra del proyecto del superpuerto que se plantea construir en Jaizkibel. Segi irakurtzen…

«Kanpo portuak eskualdea biziberritzea galaraziko du»

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Prentsa Oharrak

Proiektuak eta bere premiek eskualdea baztertuko dutela salatu du Jaizkibel Bizirik-ek

Jaizkibelgo itsaslabarretan egin nahi duten (Gipuzkoa) kanpo portua funtsezkoa da Pasaia biziberritzeko Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarentzat, Pasaiako Udalarentzat eta Pasaiako Portuko Agintaritzarentzat. Jaizkibel Bizirik plataformarentzat, ordea, kanpo portua eta kanpo portuak behar dituen azpiegiturak eraikitzeak kontrako ondorioa izango du: «Eskualdea biziberritzea galaraziko du». Segi irakurtzen…

2000 bizilagunen sinadura Superportuaren aurka

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako ahotsak berriro kaleratu dira. Oraingoan Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta Ingurugiro sailari zuzendu dira eta 2.000 bizilagunen sinadurak aurkeztu dituzte mamuz jantzirik – proiektu honen atzean dauden asmo ilun eta mamuak salatzearren-. Segi irakurtzen…

MENDIA BERE OSOTASUNEAN BABESTEAREN ALDE 2.000 BIZILAGUNEN SINADURAK AURKEZTU DITUZTE EUSKO JAURLARITZAKO LURRALDE ANTOLAMENDU ETA INGURUGIRO SAILEAN

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

2003ko otsailak 10, Superportuaren aurkako Taldea

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako ahotsak berriro kaleratu dira. Oraingoan Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta Ingurugiro sailari zuzendu dira eta 2.000 bizilagunen sinadurak aurkeztu dituzte mamuz jantzirik – proiektu honen atzean dauden asmo ilun eta mamuak salatzearren-. Honako erabaki hauek har ditzan eskatzen diete bizilagunek Ingurugiro sailari aipatu idatzi honetan: Segi irakurtzen…

JAIZKIBELGO SUPERPORTUAREN AURKA EGINGO DEN EGUNEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

AZAROAREN 30ean, LARUNBATAREKIN OSPATUKO DA PASAI ANTXON.

Jaizkibelgo superportuaren proiektua aurrera doa eta Portu Agintaritzak abendu arte atzeratu du superportuaren Aurreproiektuaren eta Inguramenarekiko Eraginaren Azterketaren aurkezpena. Aurkezpen hori bere mezu propandistikoa hedatzeko eta naturari era berezian erasotzen dion proiektu txikitzaile honen “garbiketa berdea” egiteko erabiliko duela iragarri dezakegu. Izan ere, Portu Agintaritzak behin eta berriz nabarmen uzten du naturaren esplotazioa muturreraino eramateko prest dagoela gizartearen premiak manipulatuz. 601 miloi euroko (100.000 milioi pzta) xahuketa ekonomikoaren justifikazio falta nabarmena da, izan ere, inbertsio horren justifikazio gisa orain arte superportuak “merkantzien trafikoa bikoiztea” ahalbideratuko lukeela birritan esan ondoren, oraingoan berriz merkantzia gehiago irabazi ez arren Portu Agintaritza superportua egitearen aldekoa da “adierazi baitu bere onura sozialengatik”. Posible al da baina superportu bat halako sasi-argudioen izenean ezartzea? Segi irakurtzen…

LLAMAMIENTO PARA PARTICIPAR EN EL DIA CONTRA EL SUPERPUERTO

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

SE REALIZARA EL 30 DE NOVIEMBRE, SABADO, EN PASAI ANTXO.

El proyecto del superpuerto sigue adelante y la Autoridad Portuaria ha decidido conceder una prórroga hasta diciembre a la empresa encargada de la elaboración del Anteproyecto y del Estudio de Impacto Ambiental del superpuerto y podemos vaticinar que va a usar su presentación para difundir un mensaje propagandístico y de “lavado verde” de este proyecto especialmente dañino para el entorno natural. La Autoridad Portuaria está dispuesta a la extrema explotación de la naturaleza y a una ostensible manipulación de las necesidades sociales. La falta de .Justificación del derroche económico que significa la inversión prevista de 601 millones de euros (100.000 Millones de pesetas) es corroborada plenamente, en tanto que tras haber aducido siempre como justificación que con esas inversiones se podrían “duplicar los tráficos de mercancías”, ahora nos dicen que “aún en el caso de que no se logren captar nuevas mercancías, la Autoridad Portuaria es partidaria de acometer esa obra, por sus beneficios sociales”. ¿Pero como se atreven a imponer un superpuerto con esos seudo-argumentos? Segi irakurtzen…

Mamuen protesta

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibelgo Superportua (Pasaiako Branka aldizkarian agertutako artikulua)

Mamu batek harrapaturik dago Jaizkibelgo superportuaren egitasmoa. Gero eta agerikoagoa da proiektuari eusten dioten bakarrak naturaren esplotazioa muturreraino eramateko nahiz gizartearen premiak nabarmen manipulatzeko Portu Agintaritzak erakusten duen jarrera abusatzailea eta arrazoigabekeria hutsa direla. Hori dela eta, Portuko Agintaritzak superportuaz egiten dituen adierazpenetan atzematen diren fantasmak parodiatu nahi izan ditugu, honako hau salatzeko: Segi irakurtzen…

SUPERPORTUAREN AURKAKO MANIFESTUA

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Duela hilabete batzuk Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak berriro ere zur eta lur utzi gintuen aurkeztu zuen proiektu txikitzaile berriekin. Hainbat entrepresa bultzatzaileekin batera Pasaiako portua itsaso irekian zabaltzeko egitasmoaren berrI eman zigun, eta kanpo kaia Jaizkibel mendiaren itsasertzean kokatzeko asmoa azaldu zuten. Segi irakurtzen…