Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

KOMUNIKATUAREN LABURPENA

Pasaiako portuaren hedatze proiektuari eta Jaizkibel mendiaren babesari (Babes Bereziko Eremua – Natura 2000 Sarea) dagokionez:

Berriro ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa berriro zalantzan jarri du, eragingo duen ingurumen-inpaktu handia berretsi du eta bera egitea justifikatu nahi duten ikerketa eta datuen zorroztasun falta agerian utzi ditu.

  • 2002an egindako kontraste-ikerketa honen existentzia iritzi publikoari nahita ezkutatu zaio, bere ondorioak guztiz negatiboak baitira.
  • Ikerketa honen ondorioen arabera, kanpo portuaren inbertsioa katedral bat eraikitzea bezalakoa da, hasiera batean baliabideak mugituko dituen arren, azkenean ez du justifikazio ekonomikorik izango. [“La inversión del puerto exterior es como la construcción de una catedral, que sí moviliza recursos en un momento, pero que no tiene finalmente justificación económica”]
  • Kontrako arrazoi teknikoak guztiz sendoak izanagatik ere, hondamendi ekonomiko argia eta garbia izango den proiektua aurrera eraman nahi da, eta itsasertzeko Itoiz berri baten antzera, badiaren inguruan eraiki eta espekulatzeko.

Portu-irla bati buruz berriki egindako proposamenak ez dakarkio aldaketarik proiektuaren oinarriari, eragingo duen ingurumen-inpaktua ez da txikiagoa izango eta honek ere justifikazio ekonomikorik ez dauka.

Bitartean, Europako Eremu Natural izendatuta egoteagatik Jaizkibeli dagokion babesa blokeatuta dago, erakundeek hartutako konpromisoak bete gabe daude eta natur eremua bere horretan abandonatua dago.

Hau guztiagatik, zera eskatzen dugu:
Jaizkibelgo Kudeaketa Plana berehala abian jartzea eta ondorioz, Zaintze Bereziko Eremu izendatzea.

KOMUNIKATUA

Pasaiako portuaren hedatze proiektuari eta Jaizkibel mendiaren babesari (Babes Bereziko Eremua – Natura 2000 Sarea) dagokionez:

Berriro ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz egindako beste ikerketa batek Pasaiako kanpo portuaren bideragarritasun ekonomikoa zalantzan jarri du, eragingo duen ingurumen-inpaktu handia berretsi du eta bera egitea justifikatu nahi duten ikerketa eta datuen zorroztasun falta agerian utzi ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuak “Contraste sobre un plan de viabilidad de la ampliación exterior del Puerto de Pasajes” deritzon txostena egitea agindu eta 2000ko urtarrilean burutu zen. LKS Consultores enpresak egindako txosten honen helburua Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Gipuzkoako Bazkundeak egindako “Puerto de Pasajes. Ampliación exterior y regeneración de su bahía. Viabilidad económica” izeneko txostena, kanpo portuaren proiektua oinarritzen den dokumentua, aztertzea izan da.

Kontraste-ikerketa honen existentzia iritzi publikoari ezkutatu egin zaio, eta baita Jaizkibel Bizirik! Plataformari ere, honek zuzenean egindako eskariari Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Ahaldun Nagusiak 2004ko azaroaren 11n erantzun formala eman zionean. Azkenean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko batek egindako eskaerari esker eskuratu ahal izan da, derrigorrez ematera behartuta egon direnean. Nahita egindako datu ezkutatzea dela deritzogu, txostenaren ondorioak erabat negatiboak direlako, Foru Aldundiak berak agindutako Pozueta Txostenaren ondorioen antzera (“Estudio comparado de las alternativas de desarrollo del Puerto de Pasajes en relación con su grado de impacto medio-ambiental y sostenibilidad” Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egindakoa)

“Contraste sobre un plan de viabilidad de la ampliación exterior del Puerto de Pasajes” deritzon txostenaren ondorioetatik hauek nabarmendu ditzakegu:
[Gaztelaniazko testu originalak dakarren moduan]

  • “La inversión del puerto exterior es como la construcción de una catedral que sí moviliza recursos en un momento, pero no tiene finalmente justificación económica”. “Se hace una inversión que es riqueza para las empresas constructoras, servicios, etc. y se crean puestos de trabajo, aunque la mayoría de forma temporal.”
  • “La ampliación exterior del Puerto de Pasajes es una ampliación de negocio y en el plan de viabilidad no se explica cómo, dónde ni en base a qué argumentos de competitividad se va a captar el aumento de clientela necesario.” “El punto más débil del estudio es que no se resuelve la gran incógnita de cómo captar el aumento y diversificación de mercancías que el proyecto necesita, según los cálculos del propio estudio de viabilidad.”
  • “No se justifica claramente la importancia estratégica del proyecto, porque no se explica como podría proporcionar un transporte más competitivo en cuanto a menor coste para la empresas vascas; o bien una mejora de los servicios que determinarse el aumento de la demanda que justificaría el proyecto.”
  • “Únicamente se ve clara la posible creación de riqueza en la zona a través de la ampliación en el sentido de que se realiza una gran obra y se aumentan servicios de operadores y, en definitiva, se hace una inversión que es riqueza para las empresas constructoras, servicios, etc. y se crean puestos de trabajo, aunque la mayoría de forma temporal. Esta creación de riqueza parecida a la conseguida con la construcción de una catedral”
  • “Nadie puede asegurar que por el hecho de ampliar el puerto, la demanda de clientes va a venir sola. De otro modo: El aumento de demanda exige creación de infraestructura; pero, en sentido contrario, la pura creación de infraestructura no es evidente que atraiga demanda.”
  • “No se explica, si quiera, cómo la ampliación puede producir una oferta de servicios más competitiva. En definitiva, no sabemos de donde se pretenden captar los nuevos flujos de transporte. Robar flujos de otros puertos es difícil y habría que demostrar en base a qué factores de competitividad podría lograrse. Considérese también, en este caso, la posible competencia inter-puertos y el entorno de decisión administrativa en que se enmarca.”

Era berean, Pozueta Txostenak, hau ere Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoa dela gogoratu, zentzu berean egiten du. Pasaiako Portua garatzeko dauden aukeren artean kanpo portua eraikitzearena ikuspuntu ekonomiko, sozial nahiz ingurumen aldetik, negatiboena dela deritzo. Ikerketa honek egungo portua gaizki kudeatuta dagoela eta bere hazkunderako behar den beste espazio badagoela eta badiaren biziberritzearekin bateragarri izateko modua badela deritzo. Horrez gain, lurraren ustiapen egokia eginda, portuko lanak egun erabiltzen den lurraren %15a erabiliaz egin daitezkeela ere baderitzo txostenak.

Argudio hauen sendotasuna erabatekoa izan arren, hondamendi ekonomiko argia eta garbia izango den proiektua aurrera eraman nahi da, eta horrez gain, babestutako natur eremuan eragingo duen ingurumen-inpaktu izugarria izanik.

Proiektua aurrera eramateko zilegizko justifikazioa aurkitzea zaila da antza. Eta antza, oso zaila egiten ari zaie justifikazioa aurkitzea, errealitatea burugogorra baita, eta egindako ikerketa eta txosten tekniko guztiek ekimena zalantzan jartzen dute.

Ikerketak ezkutatu arren, proiektuaren justifikazio ekonomiko eza ikusi ahal izan dute, eta hasieran proiektua burutuko zuten enpresa pribatuek ere ideia hau baztertu zuten. Geroago, herritarrek zentzu honetan egindako eskaera baliatuaz, badiaren biziberritzea eta mugatik kamioiak kentzea aurkeztu ziren justifikazio bezala, eta herritarrak proiektuaren alde presionatzeko asmoz, hain beharrezkoa den biziberritzea atzeratzeraino ere heldu ziren. Erakundeek beraiek agindutako herri kontsulten emaitzak ere ezkutatu ziren (Etor Elkartea), beste aukeren artean kanpo portuaren kontra argi eta garbi azaltzen baitziren. Orain, dokumentu berrirako justifikazioa “itsasoko autopistak” dira, baina bermatuko duen ikerketa seriorik ez da eman.

Guretzat guzti honek zera adierazi nahi du, obrak eurak egitea eta utzitako lurretako espekulazio inmobiliarioa egitea beste justifikaziorik ez dagoela. Itoiz berri baten aurrean gaudela dirudi, oraingoan itsasertzean. Eta hau ez da iritzi soil bat: Herrera mauka inmobiliarioa bihurtuko duen proiektua Pasaian zehar badabil.

Portu-irlak ez dakarkio proiektuaren oinarriari inolako berrikuntzarik.

Japoniako Koben dagoenaren antzeko, irla artifizial bat eraikitzea izan da, oraingoz, azken ideia. Proposamen honi buruz duen informazioarekin, prentsan agertutako artikulu bakar bat, Jaizkibel Bizirik-ek zera deritzo:

  • Ingurumen-inpaktua ez da lehenagoko proposamena baino txikiagoa izango. Landaretza eta faunari eragindako inpaktu guztia desagertuko omen da. Baina, proposamen honi buruz ezagutzen denaren arabera, eraikitze lanak egiteko itsasoan azalera handi bat bete beharko da, itsasoaren aberastasuna deuseztatuz eta korronteen erregimena aldatuz. Itsaslabarrak ere kaltetuak izango dira, hildako horma soil bihurtuko dituen hormigoizko plataforma handi bat egongo baita haien magalean. Eta zer esan paisaiaren eraldaketa, zarata, kutsadura eta abarri buruz…itsasertzetik 200 metrotara bakarrik.
  • Barnealdeko azpiegituren kolapsoa eragingo du. Portu-irlak barnealdean portu lehor bat, geltoki intermodala eta hainbat plataforma logistiko izango ditu, lur eremu guztia okupatuko duen garraiobideen garapen osoa burutzeko helburuarekin. Lehengo proiektuaren kontu bera eta arazo berberak berriro, eta eskualdea, “Periferia Beltza” bihurtuta.
  • Justifikazio ekonomikorik honetan ere ez dago. Lehenago aipatutako txostenen ondorioak honi ere badagozkio, negatiboagoak gainera, proposamen honen gastuak handiagoak izango baitira. Eta, nondik aterako da betetze lanak egiteko erabiliko den material guztia? Itsasotik? edo Gipuzkoako mendietatik?
  • Berriz ere Pasaialderako irtenbidea kanpo portu bat eraikitzea dela ematen da ziurtzat. Zer dela eta ez dira aztertu nahi eskualde honi dagozkion beste alternatibak?
  • “Burutazio” berri hau aurkezten diguten bitartean Pasaialdeko benetako arazoak konpondu gabe daude. Eta horretaz ari garela, Japonia ez da garapen jasangarriaren adibiderik onena.

Kanpo portuaren bultzatzaileek badiaren biziberritzea blokeatzen ari diren antzera, Jaizkibeli natur eremu bezala dagokion babesarekin berdina gertatzen ari da.

Jaizkibelgo natur balioak aitortuak eta ukaezinak dira eta hori dela eta sartu da Natura 2000 Europar Sarearen barruan eta Natur Parke izateko izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak .

Baina praktikan, erakundeek hartutako konpromisoak ez dira betetzen ari. Jaizkibelgo Kudeaketa Plana ez da egin eta babestutako eremu bezala bere izaera ez da gizarteratu. Norbaitek esango luke harro egoteko arrazoi izango zena hemen ezkutatu beharreko zerbait dela. Kudeaketa Plana blokeatuta dagoen bitartean, Jaizkibel bere horretan utzita eta abandonatuta daukate erakundeek, bere baitan militarren tiro-eremua duelarik eta bere balioak etengabe hondatzen dituzten ekintzak zigorgabe utziaz. Hori gutxi balitz, Jaizkibelen bertan eta bere ingurutan alde guztietatik erasotzen duten ekimenak azaltzen dira; golf eremua kostaldean, erraustegia Gaintxurizketan, garraio-korridorea barnealdean, … babestutako eremuan izango duten inpaktua kontutan hartu gabe.

Hau dela-eta, erakundeek hartutako konpromisoak betetzea eta Jaizkibelgo Kudeaketa Plana berehala abian jartzea eskatzen dugu eta ondorioz, Zaintze Bereziko Eremu izendatzea. Babestutako eremua itsasoraino zabaltzea ere beharrezkotzat deritzogu, banatu ezin den eremu bereko naturaren parte delako; Nola ulertu itsaslabarra bera sortu duen olaturik gabe?

————————————————–

Jaizkibel Bizirik! osatzen duten taldeak:
WWF/Adena Gipuzkoa; Haritzalde Natur Taldea; Eguzki; Ekologistak Martxan; Superportuaren aurkako taldea; Itsas Enara Ornitologi Elkartea; Club Vasco de Camping; Jaizkibel Mendizale Taldea; Badia; Lezoren Alde; Aukera; Aralar, Ezker Batua; AuB; Batasuna; EHAK: ELA; LAB administrazioa; AHTren aurkako asanblada; AHT elkartzen; Lezoko Gazte Asanblada; Gazterri; Gaztaño auzo elkartea; Oarsoaldeko EHE; Lezo Bizirik; Girizi mendi taldea; Batasuna kirol elkartea; Euskal Itsas elkartea; Oreretako Elkartzen; Arraguako goiko eskola; Lasarte-Oria Bizirik; Tiñelu elkartea; Zintzilik Irratia; Txintxarri

Gaiak:

Iruzkina idatzi