Josetxo Lukasi, elkartasunez

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaizkibel mendiaren defentsan eta Pasaiako Superportuaren aurkako borrokan ari garen lagunen aldetik, Josetxo Lukasi gure elkartasuna adierazi nahi diogu, eta bere atxiloketa, espetxeratzea, jasandako tratua eta irainak salatu nahi ditugu.

Beste behin ere amarru mediatiko-politiko-polizialen eragina jasan behar izan dugu, eta hau guztiau publikoki salatu beharrean gaude, eta amarru hauek babesten dituzten guztiek gure arbuioa besterik ez dute merezi. Ama Lurraren defentsan ezagutu dugu Josetxo, hainbat alditan lan mordoa egin dugu elkarrekin, proiektu txikitzaile ugari gauzatu ez daitezen.Berriro bere jardunean eta egunerokoan gure artean behar dugulako, Josetxo berehala aske utz dezaten eskatzen dugu, lehenbailehen gure artean egon dadin.Aupa Josetxo!Atxilotuak askatu!

Garbiñe Albisu Astibia

Jaizkibelgo Superportuaren Aurkako Taldeko kideen izenean

Iruzkina idatzi