MENDIA BERE OSOTASUNEAN BABESTEAREN ALDE 2.000 BIZILAGUNEN SINADURAK AURKEZTU DITUZTE EUSKO JAURLARITZAKO LURRALDE ANTOLAMENDU ETA INGURUGIRO SAILEAN

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

2003ko otsailak 10, Superportuaren aurkako Taldea

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako ahotsak berriro kaleratu dira. Oraingoan Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta Ingurugiro sailari zuzendu dira eta 2.000 bizilagunen sinadurak aurkeztu dituzte mamuz jantzirik – proiektu honen atzean dauden asmo ilun eta mamuak salatzearren-. Honako erabaki hauek har ditzan eskatzen diete bizilagunek Ingurugiro sailari aipatu idatzi honetan:

1. Jaizkibelgo itsasertza babesteko ( L.P.S.) plan ezberdinetan, babes bereziko gune gisa aitortzen duen sailkapena berrestea.
2. Erabilpen militarra ezabatzea.
3. L.P.S.ak aitortzen dizkion babes kategoriak ezabatzearen alde kanpoko portu honen bultzatzaileek alegazioak egiteko adierazi duten ekimena gaitzestea.

Protesta honekin Superportuaren Aurkako Taldeak gogor salatu nahi du joan den azaroan Portu Agintaritzak aurkeztutako aurreproiektoan azaltzen diren asmoak. Izan ere, neurriak lehen baino izugarri haundiagoak dira eta Jaizkibelgo Pasaialdeko kostaldea ia erabat suntsitzeko asmoa agertzen dute bultzatzaileek.
Iragan abuztuan, Portu Agintaritza burutzen saiatu zen legez kanpoko zundaketak Pasaiako Udalak geldiarazi zituen arren berriro egiteko premia azaltzen dute aurreproiektoan. Testualki diotenez- “Desgraciadamente las casi impracticables condiciones de acceso a los puntos previstos de sondeo para la correspondiente maquinaria, asi como los impedimentos administrativos y actuaciones de otra índole dificil de atajar en breve plazo, aconsejaron desistir de momento. No obstante, (…) se considera absolutamente imprescindible la realización de sondeos.”

Pasaia eta Lezoko Udalei dagokie honelako lanak ez baimentzea,. Superportuak, Jaizkibel mendia babestearen egitasmoak hankaz gora jartzen bait ditu, bizilagunen premien aurkakoa bait da eta bi herri hauen etorkizuna zeharo baldintzatuko bait luke.
Aurreproiektuan azaltzen diren neurriak itzelak dira eta obra erraldoi honen benetako dimentsioak adierazten ditu: 781 miloi euroko aurrekontua, zortzi hamar urteko obra epea, 60.000.000 m3 ko lur mugimenduak. Hauetatik %90 (54.000.000m3) Jaizkibelgo kostaldeko magalak txikituz ateratako materialetatik eta % 10 kanpoko arrobietatik ekarri beharko luteke ( 6.000.000m3 ) eskollerak / hormigoia egiteko. Testualki -” El volumen necesario en escolleras y áridos debe ser extraido de las canteras que existan por la zona y llevado por carretera hasta la obra. La disponibilidad de estos volúmenes, aun empleando a todas las canteras situadas en un radio de 50 km es dudosa, no sólo en cuanto al volumen total sino también de producción .diaria”- Betelanaren bidez 232 hektareako zabalgunea eraikitzea aurreikusten dute.

Hau gutxi balitz itsasaldera begira jarri ezkero neurriak ere izugarriak dira: dike nagusiak 3.402 mko luzera, Tanbo muturretik hasi eta itsasaldeko norabideakin, 70m tako sakonera, 45mtako zabalera gainkaldean,… Itsaslabarren mendi mozketak Tanbo muturretik Ixkiro muturreraino kaltetuko luke, baita Pasaialdeko ur hornikuntza sareari. Beti ere, bultzatzaileen esanetan, “etorkizunean gehiago zabaltzeko asmoa kontutan harturik erabaki bait da aurreproeiktu honen orientazioa”.

Obrak egiteko sarbideei buruz, Jaizkibelgo gaur egungo errepideari kurbak kentzea eta zabaltzea proposatzen dute, makinaria eta kamioiek behar dituzten adina errepide berri eraikitzeko.
Ildo berean, errepide eta trenbide sare berriak proposatzen dituzte Lezo aldetik: gaur egungo kaiatik 2.686m tako tunelak edo gaur egun Urrullo baserriaren goikaldeko lurretatik tunel berria (2.191m guztira)
Eta Gaintxurizketatik barrena trenbidearekin lotura, baita errepidea ere.Nahiz eta Portu Agintaritzak errepide eta trenbideen konpetentzia Foru Aldundi eta RENFErena direla adierazi, berak proposatzen ditu sarbideak, Gaintxurizketa bailarari beste eraso bat gehituz (gogoan izan baserri bailara hau bestelako proiektoen mehatxupean dela, autobia, A.H.T., garraio plataforma erraldoiak,…).

Hau dena gutxi balitz, azken aldian” Prestige ” petroliontziaren kutsadura itsasaldetik. Hilabete hauetan pairazen dugun marea beltza bezalakoak honelako proiektu erraldoi eta arriskutsuen ondorio bat besterik ez dela salatu beharrean gaude. Izan ere inguruko bizilagun ugarik dugu buruan portu erraldoiek arriskua ugaritu besterik ez dutela egiten. Agintariak gezurra besterik ez dioten artean kostaldea beltztu zaigu. Petrolioa edo hormigoia. Hondartzak garbitzen ari diren bitartean kostaldeko itsaslabarrak suntsitu nahi dituzte. Iadanik ingurugiro eta sozial mailan justifikaziorik ez duen proiektu honek geldirik behar luke, erakarriko dituen ondorio ekologiko, paisajistiko, hidrogeologiko eta geologikoak kontutan izanda. Zertarako balio dute P.T.S., babes planak eta bestelakoak interes ekonomikoak agertu ezkero denak ezabatzen badira
Petrolio kutsadura dela eta Eusko Jaurlaritza “ustez” ematen ari den laguntza ikusi ondoren, honelakoak gerta ez daitezen, proiektu erraldoi hauek ez baimentzea eta alde batera baztertzera izango litzateke ingurugiro aldetik E. J.ak eman dezaken elkartasuna erarik onena.

Amaitzeko, Jaizkibelen superporturik ez eraikitzeko lanean jarraitzeko deialdia luzatu nahi du taldeak eta egingo diren ekitaldietan kezkaturik dauden herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu. Honela hurrengo mobilizazioa datorren otsailaren 9 an Jaizkibelgo kostaldera burutuko den MENDI MARTXA izango da. Irteera goizeko 10etan Pasai Donibaneko plazatik izango da eta kostaldera jeitxi ondoren Lezon amaituko da. Ibilaldiak kostaldea bertatik ezagutzeko parada eskeiniko du eta 5.30orduko iraupena izango du. Bazkaria norberak eramatea komendatzen dute antolatzaileek.

JAIZKIBEL BIZIRIK
TXIKIZIOA GELDITU

Superportuaren aurkako taldea

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi