JAIZKIBELGO SUPERPORTUAREN AURKA EGINGO DEN EGUNEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

AZAROAREN 30ean, LARUNBATAREKIN OSPATUKO DA PASAI ANTXON.

Jaizkibelgo superportuaren proiektua aurrera doa eta Portu Agintaritzak abendu arte atzeratu du superportuaren Aurreproiektuaren eta Inguramenarekiko Eraginaren Azterketaren aurkezpena. Aurkezpen hori bere mezu propandistikoa hedatzeko eta naturari era berezian erasotzen dion proiektu txikitzaile honen “garbiketa berdea” egiteko erabiliko duela iragarri dezakegu. Izan ere, Portu Agintaritzak behin eta berriz nabarmen uzten du naturaren esplotazioa muturreraino eramateko prest dagoela gizartearen premiak manipulatuz. 601 miloi euroko (100.000 milioi pzta) xahuketa ekonomikoaren justifikazio falta nabarmena da, izan ere, inbertsio horren justifikazio gisa orain arte superportuak “merkantzien trafikoa bikoiztea” ahalbideratuko lukeela birritan esan ondoren, oraingoan berriz merkantzia gehiago irabazi ez arren Portu Agintaritza superportua egitearen aldekoa da “adierazi baitu bere onura sozialengatik”. Posible al da baina superportu bat halako sasi-argudioen izenean ezartzea?

Jaizkibelgo superportuaren aurkako iritzian bat gatozten lagun eta talde guztiei azoroaren 30ean Pasal Antxon egingo den Jaizkibel Bizirik Egunean parte hartzera deitzen dugu Superportuaren Aurkako Taldeak. Festa eta errebindikazioa elkartuko dituen egun honekin protesta modu dibertigarri batean egin eta superportua eta beste proiektu txikitzaileen auziaz kontrainformazioa kaleratu eta jendea sentsibilizatzeko asmoa dugu.
Zatoz eta parte hartu!

EGITARAUA:

11:00tan: DIANA ZUMARDITIK ABIATUTA, IRANTZU ETA IRAIA TRIKITILARIEKIN.
ETA JARRAIAN: TXALUPAZ KOSTALDETIK IRTEERA INFORMATIBOA
ETA ZUMARDIAN MURAL MARGOKET A.

12:00tan: ZUMARDIAN HAUR ETA HELDUENTZAKO MALABAR TAILERRA. “PASA YA.. TALDEAREN ESKUTIK.

13:00etan: KULTUR ETXEAN “HEMEN GOITIK” IPUINAREN AURKEZPENA.

14:3Otan: BERTSO BAZKARIA KULTUR ETXEAN. (6 euro) BERTSOLARIAK: – JON MAIA, JON MARTIN ETA XABIER SILVEIRA

18:00tan: kultur etxean ANTZERKIA. TXINTXARRI KL.OWN TALDEAK ESKEINTZEN DU… “VIVA EL MAL. VIVA EL CAPITAL”

19:00tan: KULTUR ETXEAN DIAPORAMA. “JAIZKIBEL”.
Ondoren HITZALDIA: SUPERPORTUA . HIZLARIA: MIKEL ALVAREZ.

21:00etan: KALEJIRA ALAITSUA, PERKUSIOAZ LAGUNDURIK, ZUMARDITIK KAMPSARA.
ETA KAMPSAN… AFARIA, EDABEA ETA KONTZERTU MUNDIALA (5 euro) KEAN, R, ZEA MAYS, EKINTZA

…ETA JAIA GURE ESKU!!!

SUPERPORTURIK EZ!!!

Jaizkibelgo superportuaren proiektua aurrera doa eta Portu Agintaritzak abendu arte atzeratu du superportuaren Aurreproiektuaren eta Inguramenarekiko Eraginaren Azterketaren aurkezpena. Aurkezpen hori bere mezu propandistikoa hedatzeko eta naturari era berezian erasotzen dion proiektu txikitzaile honen “garbiketa berdea” egiteko erabiliko duela iragarri dezakegu. Izan ere, Portu Agintaritzak behin eta berriz nabarmen uzten du naturaren esplotazioa muturreraino eramateko prest dagoela gizartearen premiak manipulatuz. 601 miloi euroko (100.000 milioi pzta) xahuketa ekonomikoaren justifikazio falta nabarmena da, izan ere, inbertsio horren justifikazio gisa orain arte superportuak “merkantzien trafikoa bikoiztea” ahalbideratuko lukeela birritan esan ondoren, oraingoan berriz merkantzia gehiago irabazi ez arren Portu Agintaritza superportua egitearen aldekoa da “adierazi baitu bere onura sozialengatik”. Posible al da baina superportu bat halako sasi-argudioen izenean ezartzea?
Jaizkibelgo superportuaren aurkako iritzian bat gatozten lagun eta talde guztiei azoroaren 30ean Pasal Antxon egingo den Jaizkibel Bizirik Egunean parte hartzera deitzen dugu Superportuaren Aurkako Taldeak. Festa eta errebindikazioa elkartuko dituen egun honekin protesta modu dibertigarri batean egin eta superportua eta beste proiektu txikitzaileen auziaz kontrainformazioa kaleratu eta jendea sentsibilizatzeko asmoa dugu.
Zatoz eta parte hartu!

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi