Erabakia hartuta dago. Pasaialdean, Oarsoaldean, plataforma logistiko ikaragarria sortu nahi dute: kanpoko kaia, Lezoko portu lehorra, merkantzietarako garraio arteko hiru geltoki (bi Irunen eta bat Lezon), hiru plataforma logistiko (Lezo, Gaintxurizketa-Hondarribia eta dagoeneko egina dagoena Oiartzun), AHT, Lezotik Irunera doan N-1-en zabaltzea, Oiartzundik Astigarragarainoko bigarren ingurabidea, hirugarrena ere marraztua dago… Eta erabaki horretan oinarrituta erakunde arteko batzordean parte hartu duten erakundeak, hau da, Jaizkibia osatuko dutenak, hasi dira dagoeneko zonaldearen eredua definitzen. Segi irakurtzen…
El Departamento de Medio Ambiente del Gobierno de Gasteiz ha aprobado un plan de Protección y Ordenación del Litoral de la CAV que, según la consejera Esther Larrañaga, «reforzará sustancialmente el nivel de protección ambiental integral del patrimonio natural que constituye el litoral de la comunidad». Segi irakurtzen…
Gipuzkoako Foru Aldundian Lurraren Antolamenduko diputatua den Koldo Azkoitia jaunak Aldundiaren jarrera «konstruktiboa» azaleratu du Jaizkibelgo Portu Berriari buruzko azken hitzarmenetan. Hain zuzen ere, Europako Natura Sare 2000n sarturik dagoen Jaizkibelgo esparru honetan «argi» dago Pasaiako Portu Berria eraiki egingo dela, Azkoitiaren arabera.
Eskuzabaltasun eta adimen handiz eskainitako keinu horrekin, Jaizkibel babestu nahi duten ekologista talde eta alderdi politiko guztioi jai daukagula esan digu, eta Portu Berria egingo ote den edozein zalantza burutik kentzeko. Dekretukadaz jositako garai hauetan (Mutrikuko Portu Berrikoa adibidez), ardura handiz jasotzen dugu gure instituzioetako ordezkarien jarrera garratz eta makatzailea. Ontasuna baino gehiago, beren jarduerak defendatzeko daukaten argumentazio eskasia lagatzen digute agerian hauen karia konpartitzen ez dugun herritar gehiengoei. Segi irakurtzen…
Jaizkibelen babesa itsasora ere zabaltzeko eskatu du Diputazioaren txosten batek
Jaizkibel mendiaren babesa itsasaldien arteko uharrietara eta itsaso hondora ere zabaltzeko eskatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutako txosten batek 2004an. Jaizkibel mendia Europako Natura 2000 Sarean dago, babes berezia behar duten eremuen sarean. Ondorioz, erakundeek Jaizkibel kudeatzeko plan bat egin behar dute, hala eskatzen baitu Europako Batasunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumen ikerketak egiten dituen enpresa bati agindu zion plana, Ekos enpresari, eta horrek 2004ko irailean aurkeztu zuen zirriborroa. Segi irakurtzen…
La Diputación insiste en que el puerto exterior es compatible con la protección de Jaizkibel
JAIZKIBELGO ITSAS HONDOA EREMU BABESTUAREN BARRUAN SARTZEARI LEHENTASUN HANDIA EMAN DION ALDUNDIAREN TXOSTENA PUBLIKO EGIN DU JAIZKIBEL BIZIRIKEK.
Jaizkibel Bizirik gizarte plataformak Gipuzkoako Foru Aldundiak berak agindutako txostenaren ondorioak aurkeztu ditu. Txosten honek Jaizkibel Europako Interes Eremua (Natura 2000) itsasora zabaltzea proposatzen du. Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak agindutako txosten hau Ekos Estudios Ambientales S.L. enpresak 2004ko irailean burutu zuen eta “Plan de Gestión de Jaizkibel Espacio ES2120017 de la Red Europea Natura 2000. Borrador” deritzo. Kudeaketa Plan hau Europar Batasunak eskatzen du, Europar Interes Berezidun Eremu guztiek izan behar baitute bere egungo egoeraren diagnostikoa azaldu (balio zientifiko. biologiko, estetiko eta kulturalak, kontestu sozio-ekonomikoa), eta ordenamendua eta kudeaketa proposatuko duen tresna. Segi irakurtzen…
JAIZKIBEL BIZIRIK HACE PUBLICO UN ESTUDIO DE LA DIPUTACION QUE CONSIDERA DE ALTA PRIORIDAD INCLUIR LOS FONDOS MARINOS EN EL ESPACIO PROTEGIDO DE JAIZKIBEL
La plataforma social Jaizkibel Bizirik ha presentado las conclusiones de un estudio encargado por la propia Diputación Foral de Gipuzkoa, que propone la ampliación del Lugar de Interés Comunitario (Red Natura 2000) Jaizkibel hacia el mar. El estudio encargado por el Departamento para el Desarrollo del Medio Rural, fue finalizado en septiembre de 2004 por la empresa Ekos Estudios Ambientales S.L y se denomina “Plan de Gestión de Jaizkibel Espacio ES2120017 de la Red Europea Natura 2000. Borrador”. Este plan de gestión atiende a la solicitud de la Unión Europea de que todos los Lugares de Importancia Comunitaria dispongan de este instrumento de gestión que recoge un diagnóstico sobre la situación actual (valores científicos, biológicos, estético-culturales, contexto socioeconómico), ordenación y gestión que se propone. Segi irakurtzen…
Informe LKS -Contraste sobre un plan de viabilidad de la ampliación exterior del Puerto de Pasajes
Otro estudio de la Diputación Foral de Gipuzkoa cuestiona la viabilidad económica del puerto exterior, su elevado impacto ambiental y la falta de rigor en los estudios y datos sobre los que se quiere justificar
Pasaiako portuko lanak bi urte barru has daitezkeela uste du Espelek
Jose Ignacio Espel Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak uste du kanpo portua egiteko lanak gehienez ere bi urte barru hasiko direla. Hala adierazi zuen atzo portuak 2005ean izandako jarduera ekonomikoaren berri emateko eginiko agerraldian. Segi irakurtzen…
Oarsoaldea Bizirik, txikiziorik gabe / Por la regeneración sin destrucción
Cuarenta personas se han concentrado en Pasaia Donibane, al lado de la central térmica, para recibir a Ibarretxe. La convocatoria realizada por vecinos y vecinas de Oarsoaldea tenia el objetivo de denunciar la destrucción de la comarca y exigir la regeneración de la bahia. Segi irakurtzen…
Azken garai honetan asko entzun eta irakurri dugu Pasaiako portuari buruz. Aldi berean, Donostiako aireportuko luzapenaren gaia itzuli da komunikabideetara. Nire Txingudiko badiatik burutazio bat otu zait eta saiatuko naiz azaltzen.
Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Pasaia garatzeko behar-beharrezkoa dela badia suspertzea. Horretarako, portua eta gaur egungo jarduera lanpostuak galdu nahi ez baditugu, nasak eta egiturak Jaizkibelgo kanpoko itsas labarretara eraman behar omen dira. Azken egitasmoak irla edo uharte bat eraikitzea aurreikusten du. Errepidea Jaizkibel azpiko tunel batetik eta zubi batetik zehar iritsiko da irlara. Hori izango litzateke bertsio ofiziala; ingurumenaren alde dauden taldeek ez dute argi kalteak hain txikiak izango direla eta, gainera, uste dute itsas labarretan eragingo diren ondorioak larriak izango direla. Nik uste dut bigarrenak egiatik gertuago dabiltzala.Eta zer gertatzen da Txingudiko badiaren barruan? Hemen dago kokatua Donostiako aireportua. Orain dela gutxi eztabaida sortu zen pista luzatu nahi zutela eta. Egitasmoak, hori lortzeko, etxebizitza eta lantegi asko eraistea proposatu zuen. Azkenean, dirudienez, arrazoiak aurre hartuta, bertan behera geratu zen egitasmoa. Baina, berrikitan, Gipuzkoako Aldundiak piztu du gaia, izan ere, luzapen laburrago bat proposatu du; nahiz eta eraisteak urriagoak izango liratekeen pista Irungo eta Mendelu auzoko etxe alboetara iritsiko litzateke. Hori guztia kontuan hartuta, beste irtenbide bat proposatu nahi dut. Zergatik ez eraiki beste uharte bat aireportua ipintzeko? Pasaian portua lekuz aldatzearekin eremu ugari berreskuratzen dira herriaren onurako. Hondarribian eraikinak botatzea ez litzateke beharrezkoa izango, eta ez hori bakarrik, lur eremu zabal bat lortuko genuke Txingudiko guztiok goza dezagun. Akabo mugako gatazka, zaratak, arriskuak hegazkinak lurreratzean ala aireratzean…Agian, norbaitek esango du diruaren gaia ez dudala aipatu, baina Pasaiaren kasuan ez diote garrantzirik eman arazoari eta nik ere, inozo naizen heinean, ez diot emango. Halere, bukatu aurretik, ideia maltzur bat otu zait. Aireportua ofizialki Donostiakoa da; beraz, Donostian itsasoa dagoenez, zergatik ez eraiki irla hantxe bertan? Horrela bere izena egokiago geratuko litzateke. Eta aldi berean, zergatik ez eraman Pasaiako portua Uliako itsas labarretara, kontuan hartuta aireportua Igeldo ondoan ondo koka daitekeela?
Patxo Beltran de Heredia
Hendaia
Posicionamiento público de ELA sobre el Puerto Exterior de Pasaia
A la opinión pública:
ELA quiere salir al paso de maniobras políticas en las que, bajo la excusa del futuro de Pasaia en materia de empleo, se quiere colar de rondón un macroproyecto altamente cuestionado como es el del llamado “Puerto exterior de Pasaia”. Segi irakurtzen…
Garraio eta Ingurumen sailburuek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordean, Pasaiako portua handitzeko proposamenei eta badiako hirigintza berritzeari buruz duten iritzia helarazteko. Segi irakurtzen…
Sabin Intxaurragari elkarrizketa: Supersur errepideaz eta Pasaiako itsas portuaz
“Supersur errepide delakoa gauzatuko da zoritxarrez. Artxandako tunelarekin gertatzen ari dena gertatuko ote den nago. Orain urte batzuk tunel hori ezinbestekotzat jo zuten batzuk, egun ordea ez da aurreikusitako auto kopurua pasatzen. Jendeak ez du erabiltzen beharrik ez duelako edo prezio batetik gora ordaintzeko prest ez delako. Agian, ordain-saria gutxitu behar da. Foru Aldundia Supersurren aurreikuspenak egiten ari da, baina ez dut uste jendeak erabiliko duenik. Eskaera kudeatu behar da, ez eskaintza. Bestalde, itsas trafikoari dagokionez, Santurtzi, Baiona eta Pasaiako itsas portuak nahikoa direla uste dut. Pasaiako portuko baliabideak ez daude ondo antolatuta. Portua aparkalekurako baliatzen da, egoki kudeatuko balitz nahiko litzateke bere beharretarako. Ez dut beharrezko ikusten kanpo aldeko portua egitea, ezta egoki ere ingurumenaren ikuspegitik. Segi irakurtzen…
Ingurumen Sailak Pasaiako kanpo portuaren aurkako jarrera berretsi du
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Pasaiako kanpo portuaren kontrako iritzia du. Hori berretsi dute sail horretako iturriek, nahiz eta Pasaiako badia berritzeko ardura duen batzordea azpiegitura horren alde agertu den. Batzorde horretako kide da Eusko Jaurlaritza bera, Espainiako Sustapen Ministerioarekin, Gipuzkoako Diputazioarekin eta inguruko udalekin batera. Segi irakurtzen…