Sabin Intxaurragari elkarrizketa: Supersur errepideaz eta Pasaiako itsas portuaz

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

“Supersur errepide delakoa gauzatuko da zoritxarrez. Artxandako tunelarekin gertatzen ari dena gertatuko ote den nago. Orain urte batzuk tunel hori ezinbestekotzat jo zuten batzuk, egun ordea ez da aurreikusitako auto kopurua pasatzen. Jendeak ez du erabiltzen beharrik ez duelako edo prezio batetik gora ordaintzeko prest ez delako. Agian, ordain-saria gutxitu behar da. Foru Aldundia Supersurren aurreikuspenak egiten ari da, baina ez dut uste jendeak erabiliko duenik. Eskaera kudeatu behar da, ez eskaintza. Bestalde, itsas trafikoari dagokionez, Santurtzi, Baiona eta Pasaiako itsas portuak nahikoa direla uste dut. Pasaiako portuko baliabideak ez daude ondo antolatuta. Portua aparkalekurako baliatzen da, egoki kudeatuko balitz nahiko litzateke bere beharretarako. Ez dut beharrezko ikusten kanpo aldeko portua egitea, ezta egoki ere ingurumenaren ikuspegitik. Pasaiako eskualdean kanpoko portuaren proiektuak ez du zentzurik, portu horretarako behar diren inbertsioak ikaragarriak dira, eskualdean sozial nahiz ekonomia mailan dauden beharrak bestelakoak dira. Pasaiak etxebizitza eta birgaitze prozesua behar du lehenik, lan mundua eta gizartearen beraren beharrak betetzea. Alegia, ez dut egoki ikusten kanpoko portuaren proiektua gauzatu nahi izatea, beste premia larriei erantzun sendoa eman gabe.”
Argia, 2006-02-05:

ITURRIA: http://www.argia.com/htdocs-ka-on/online.htm?2026

Iruzkina idatzi