Garraio eta Ingurumen sailburuek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordean, Pasaiako portua handitzeko proposamenei eta badiako hirigintza berritzeari buruz duten iritzia helarazteko. Segi irakurtzen…
Sabin Intxaurragari elkarrizketa: Supersur errepideaz eta Pasaiako itsas portuaz
“Supersur errepide delakoa gauzatuko da zoritxarrez. Artxandako tunelarekin gertatzen ari dena gertatuko ote den nago. Orain urte batzuk tunel hori ezinbestekotzat jo zuten batzuk, egun ordea ez da aurreikusitako auto kopurua pasatzen. Jendeak ez du erabiltzen beharrik ez duelako edo prezio batetik gora ordaintzeko prest ez delako. Agian, ordain-saria gutxitu behar da. Foru Aldundia Supersurren aurreikuspenak egiten ari da, baina ez dut uste jendeak erabiliko duenik. Eskaera kudeatu behar da, ez eskaintza. Bestalde, itsas trafikoari dagokionez, Santurtzi, Baiona eta Pasaiako itsas portuak nahikoa direla uste dut. Pasaiako portuko baliabideak ez daude ondo antolatuta. Portua aparkalekurako baliatzen da, egoki kudeatuko balitz nahiko litzateke bere beharretarako. Ez dut beharrezko ikusten kanpo aldeko portua egitea, ezta egoki ere ingurumenaren ikuspegitik. Segi irakurtzen…
Ingurumen Sailak Pasaiako kanpo portuaren aurkako jarrera berretsi du
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Pasaiako kanpo portuaren kontrako iritzia du. Hori berretsi dute sail horretako iturriek, nahiz eta Pasaiako badia berritzeko ardura duen batzordea azpiegitura horren alde agertu den. Batzorde horretako kide da Eusko Jaurlaritza bera, Espainiako Sustapen Ministerioarekin, Gipuzkoako Diputazioarekin eta inguruko udalekin batera. Segi irakurtzen…
El puerto exterior de Pasajes recibe el apoyo unánime de las instituciones
La construcción del puerto exterior de Pasajes y la mejora de las infraestructuras de transporte hasta la frontera recibieron ayer el apoyo de todas las instituciones implicadas: Gobierno Vasco, Ministerio de Fomento, Diputación y los siete ayuntamientos directamente implicados en estos proyectos. Segi irakurtzen…
El puerto isla, opción para salvar los escollos políticos y ambientales
Un puerto isla o un puerto apoyado en los acantilados de Jaizkibel. Estas dos alternativas se barajan para sacar la infraestructura portuaria del interior de la bahía Pasajes y así permitir la regeneración de la zona. Ambas ofrecen ventajas e inconvenientes y será la sociedad Jaizkibia, en la que están representadas todas las instituciones competentes en la cuestión, incluido el Gobierno central, la que decidirá qué modelo de infraestructura se construirá, si finalmente se da luz verde al proyecto. Segi irakurtzen…
Kanpo kaian, ziklo konbinatuko zentrala eraikitzeko asmoa dagoela iragarri berri dute; eskualdeko talde politikoetako ordezkariek eta beste zenbait eragilek egitasmoaz duten iritzia bildu du HITZAk
Portuko Agintaritzak eta Naturgasek Pasaiako kanpo kaian ziklo konbinatuko zentrala eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuten iragan abenduaren 28an. Asmo horrek erreakzio ugari eragin zituen. Hitzak eskualdeko eragileen iritziak bildu ditu. Segi irakurtzen…
Kuba bezala?! Utzidazue Robinson izaten orduan!Jaizkibel parean, 200 bat metrora, uharte artifizial bat egiteko proiektua. Zertarako? Beste Alcatraz bat? Atrakzio turistiko bat? Ez: energia eta ekonomia buruaskitasuna lortzeko «behar» omen. Kuba bezala?! Utzidazue aberastasunen itsasoetako naufrago bat izaten orduan!Portu bat egin nahi dute. Orain dagoena baino errentagarriagoa: no man´s land bat itsas erdian, pelikuletako piraten babesleku horietako baten antzekoa, kostaldetik gertu, baina erdi ezkutuan.Dagokionari proposamena: egin dezala uharte artifiziala, baina ez portua egiteko, eta utz diezadala bertara erbesteratzen. Utz diezadala, eta beste gutxi batzuekin irla horretan Vasconia berria sortuko dut, euskotarren porlanezko arkadia honetatik aparte. Isolatuta, behar diren Helms-Burton guztiekin. Kuba bezala?! Hori negu betean amets tropikala duk!Irla txiki bat baltseroak bezala abia nadin etorkizun hobe baten bila Euskadi honetatik.
Jon Benito
www.berria.info
Jaizkibel Bizirik aldizkariaren 3. zenbakia (2005-06ko neguan)
3º numero de la publicacion Jaizkibel Bizirik (invierno 2005-06)
JB Aldizkaria 3.Zenbakia 2005-06ko Negua
Asko eta luze hitz egiten da Jaizkibelgo kanpo aldean eraiki nahi duten superportuaz. Jaizkibel Bizirik taldean bildutakoek aspaldi ekin zioten proiektu honen kontrako borrokari. Bide horretan hainbat ekimen egin dituzte, eta baita hainbat tresna sortu ere; tartean, artikulu honek mintzagai duen argitalpena. Segi irakurtzen…
Diputazioak eskatutako txosten batek zalantzan jarri du proiektua
LKS aholkularitza enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat 2002an egindako txosten batek auzitan jarri du Pasaiako kanpo proiektuaren (Gipuzkoa) bideragarritasun ekonomikoa. Ez da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu duen eta proiektua zalantzan jarri duen lehen txostena: Julio Pozueta Madrilgo Arkitektura Eskola Teknikoko doktoreak egindakoak nabarmendu zuen kanpo portuaren alternatiba dela guztien artean kaltegarriena. Segi irakurtzen…
Jueves, 24 de noviembre, 16:55 en la TVE2, en el programa “El escarabajo verde”, “PASAIA, BAHÍA AHOGADA”. +info:www.rtve.es/tve/b/everde/home.htm
Emuletik saioa jaisteko:
Para bajar el programa en emule:
ed2k://|file|PASAIA_Bahia_Ahogada_Documental_Escarabajo_Verde.avi
|287361360|D1839077430F1A76C61FB78CD8F4AA8C|/
Concentraccion efectuada hoy Jueves 29 de Septiembre de 2005 frente a Ficoba donde se celebra la exposiciond de e-xpologística, donde cuando ha comenzado a hacer la presentacion el diputado de turno, 2 miembros de AHT-Elkarlana geliditu se han colocado a ambos lados desplegando unas banderas con los lemas SUPERPORTURIK EZ, AHTgelditu!, rebatiendo lo qe se decia, hasta qe han sido expulsados por los seguratas
AUDIO – Descripcion de la accion + Declaracion de los qe estaban dentro
Entzun [http://www.nodo50.org/jaizkibel//multimedia/audioak/Ficoba_050929.mp3]
C.V. Camping, Berria, 2005eko uztailaren 31
Pasaiatik Hondarribira bidean, inon diren labar ederrenak zizelkatu ditu itsasoak, eta irudirik harrigarrieneko hareharrizko harkaitzak landu. Jaizkibelgo unibertso
miresgarrian gordetzen dira denak. Non? Segi irakurtzen…
Urritze dut izena, eta 10 urte ditut. Superportuaren aurka nago; bai, badakit txikia naiz hori esateko. Begira, niretzat mendira joatea gehienetan Jaizkibelera joatea da. Nik asko maite dut Jaizkibel. Ez dakit zuk seme-alabarik baduzun, baina izaten duzunean, nola erakutsiko diozu Jaizkibel? argazkien bidez? Ez diozu utziko bere begiekin ikusten, ez ikutzen, ez zapaltzen. Zera besterik ez du ikusiko, Jaizkibel izorratuta.
Zertarako nahi duzu superportu bat? Beste aldean badaukazu bat ederra eta ona. Zergatik egiten duzu hau, zuk nahi duzulako? Euskal Herria izorratzeko? Jaizkibel maite dugunok izorratzeko?Mesedez, utzi bakean Jaizkibel.
Urritze Albisu
Pasaia
www.berria.info
«Kanpo portuak eskualdea biziberritzea galaraziko du»
Proiektuak eta bere premiek eskualdea baztertuko dutela salatu du Jaizkibel Bizirik-ek
Jaizkibelgo itsaslabarretan egin nahi duten (Gipuzkoa) kanpo portua funtsezkoa da Pasaia biziberritzeko Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarentzat, Pasaiako Udalarentzat eta Pasaiako Portuko Agintaritzarentzat. Jaizkibel Bizirik plataformarentzat, ordea, kanpo portua eta kanpo portuak behar dituen azpiegiturak eraikitzeak kontrako ondorioa izango du: «Eskualdea biziberritzea galaraziko du». Segi irakurtzen…
Aroa euritsu. Abenduko asteluneko egun arrunt bat. Obretan den autolekura begira egoitza gorak. Adrailuzko tximenea. Portu handian grua blu eta horien lepo luzeak. Insekto ikaragarri. Burdin metak. Erdoilaren edertasuna. Bertze puntan herri zaharra hasten da. Adin gabeko herria: Pasaia Donibane. Inguruan, lanoz estalia, Jaizkibel. Maldan gora, etxeen artean barrena, arkuen petik zuzen doa karrika hertsi bakarra, justu auto batendako aski zabala dena. Karrikako lauzak dirdiran. Ateri. Paretak urre zaharraren kolore. Jondone Joane Bautista bildotsarekin elizan. Landareak leiho eta balkoietarik. Emaztea tarrapataka, plastikozko zaku zuria konprekin eskutik dilindan. Eguerdiko biak. Etxera doake bazkaria gogoan. Amona batek, haur-karrosan kukutua den sematxipiari, euskaraz. Afixak eta pankartak, batzuk zaharrak ortzantzek eta haizeek erdi ezabatuak, bertzeak berriak, nonahi ezarriak karrikaren bi aldeetarik. Herri guztia karrasika ari balitz bezala: «Libere, libre, liberu», «No apartheid», «Herriaren hitza errespetatu», «Jaizkibel bizirik», «Superporturik ez». Kresalaren usaina. Arrain saltzailearen dendak karrikara ematen. Bitrinan antxoak. Gizona, bere euritakoa bildua ezkerreko besotik, dendatik jalgitzen: «Agur Pedro Mari!» derro norbaitek barrenetik. Baian uraren berdea. Parean Pasaia San Pedro. Burdinazko ontzi ederrak. Bat bereziki, Helios izena duena. Laranja eta zuri. Han urrunean, baiaren akabantzan. Itsas zabala.
Aurelia Arkotxa
www.berria.info