Irla bat

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Kuba bezala?! Utzidazue Robinson izaten orduan!Jaizkibel parean, 200 bat metrora, uharte artifizial bat egiteko proiektua. Zertarako? Beste Alcatraz bat? Atrakzio turistiko bat? Ez: energia eta ekonomia buruaskitasuna lortzeko «behar» omen. Kuba bezala?! Utzidazue aberastasunen itsasoetako naufrago bat izaten orduan!Portu bat egin nahi dute. Orain dagoena baino errentagarriagoa: no man´s land bat itsas erdian, pelikuletako piraten babesleku horietako baten antzekoa, kostaldetik gertu, baina erdi ezkutuan.Dagokionari proposamena: egin dezala uharte artifiziala, baina ez portua egiteko, eta utz diezadala bertara erbesteratzen. Utz diezadala, eta beste gutxi batzuekin irla horretan Vasconia berria sortuko dut, euskotarren porlanezko arkadia honetatik aparte. Isolatuta, behar diren Helms-Burton guztiekin. Kuba bezala?! Hori negu betean amets tropikala duk!Irla txiki bat baltseroak bezala abia nadin etorkizun hobe baten bila Euskadi honetatik.

Jon Benito

www.berria.info

Iruzkina idatzi