Kuba bezala?! Utzidazue Robinson izaten orduan!Jaizkibel parean, 200 bat metrora, uharte artifizial bat egiteko proiektua. Zertarako? Beste Alcatraz bat? Atrakzio turistiko bat? Ez: energia eta ekonomia buruaskitasuna lortzeko «behar» omen. Kuba bezala?! Utzidazue aberastasunen itsasoetako naufrago bat izaten orduan!Portu bat egin nahi dute. Orain dagoena baino errentagarriagoa: no man´s land bat itsas erdian, pelikuletako piraten babesleku horietako baten antzekoa, kostaldetik gertu, baina erdi ezkutuan.Dagokionari proposamena: egin dezala uharte artifiziala, baina ez portua egiteko, eta utz diezadala bertara erbesteratzen. Utz diezadala, eta beste gutxi batzuekin irla horretan Vasconia berria sortuko dut, euskotarren porlanezko arkadia honetatik aparte. Isolatuta, behar diren Helms-Burton guztiekin. Kuba bezala?! Hori negu betean amets tropikala duk!Irla txiki bat baltseroak bezala abia nadin etorkizun hobe baten bila Euskadi honetatik.
Jon Benito
www.berria.info
Urritze dut izena, eta 10 urte ditut. Superportuaren aurka nago; bai, badakit txikia naiz hori esateko. Begira, niretzat mendira joatea gehienetan Jaizkibelera joatea da. Nik asko maite dut Jaizkibel. Ez dakit zuk seme-alabarik baduzun, baina izaten duzunean, nola erakutsiko diozu Jaizkibel? argazkien bidez? Ez diozu utziko bere begiekin ikusten, ez ikutzen, ez zapaltzen. Zera besterik ez du ikusiko, Jaizkibel izorratuta.
Zertarako nahi duzu superportu bat? Beste aldean badaukazu bat ederra eta ona. Zergatik egiten duzu hau, zuk nahi duzulako? Euskal Herria izorratzeko? Jaizkibel maite dugunok izorratzeko?Mesedez, utzi bakean Jaizkibel.
Urritze Albisu
Pasaia
www.berria.info
mar15
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Ezker Batuaren ustez, Pasaiaren unea iritsi da. Hain zuzen ere, urteetan Euskadiko ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko asmoz eskuzabaltasunez eman zuen guztia itzuli behar diogu Pasaiako badiari. Euskadik ordaindu gabeko zorra du Pasaiarekin, eta zor hori kitatzeko unea iritsi da. Pasaiak Euskadiko erakarpen-gune berria izan behar du, Bilboko Abandoibarraren osagarri. Ez dago atzerapenak eta ingurumena hondatzeko modu berriak onartzerik. Pasaiak ez du halakorik merezi. Segi irakurtzen…
Aroa euritsu. Abenduko asteluneko egun arrunt bat. Obretan den autolekura begira egoitza gorak. Adrailuzko tximenea. Portu handian grua blu eta horien lepo luzeak. Insekto ikaragarri. Burdin metak. Erdoilaren edertasuna. Bertze puntan herri zaharra hasten da. Adin gabeko herria: Pasaia Donibane. Inguruan, lanoz estalia, Jaizkibel. Maldan gora, etxeen artean barrena, arkuen petik zuzen doa karrika hertsi bakarra, justu auto batendako aski zabala dena. Karrikako lauzak dirdiran. Ateri. Paretak urre zaharraren kolore. Jondone Joane Bautista bildotsarekin elizan. Landareak leiho eta balkoietarik. Emaztea tarrapataka, plastikozko zaku zuria konprekin eskutik dilindan. Eguerdiko biak. Etxera doake bazkaria gogoan. Amona batek, haur-karrosan kukutua den sematxipiari, euskaraz. Afixak eta pankartak, batzuk zaharrak ortzantzek eta haizeek erdi ezabatuak, bertzeak berriak, nonahi ezarriak karrikaren bi aldeetarik. Herri guztia karrasika ari balitz bezala: «Libere, libre, liberu», «No apartheid», «Herriaren hitza errespetatu», «Jaizkibel bizirik», «Superporturik ez». Kresalaren usaina. Arrain saltzailearen dendak karrikara ematen. Bitrinan antxoak. Gizona, bere euritakoa bildua ezkerreko besotik, dendatik jalgitzen: «Agur Pedro Mari!» derro norbaitek barrenetik. Baian uraren berdea. Parean Pasaia San Pedro. Burdinazko ontzi ederrak. Bat bereziki, Helios izena duena. Laranja eta zuri. Han urrunean, baiaren akabantzan. Itsas zabala.
Aurelia Arkotxa
www.berria.info
ira01
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Azken urteetan Pasaialdea Gipuzkoako ingurune ahaztuena eta behartsuena izan da. Garai batetako komertzio portuaren itzala ere galtzera heldu den arte. Denak ados gaude Pasaiako badiak modu batean edo bestean galdutako indarra eta bizia eskuratu behar duela berriro, eta, horretarako, bakoitzak bere ideiak aurkeztu behar ditu.
Ideia hauetako bat Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Pasaiako Portuko agintariek aurkeztu dute. Azkenaldian komunikabideetan hainbeste entzuten dugun superportuaren proiektua da. Portu berri hori Jaizkibelgo kostaldearen kanpoan eraiki nahi dute. 3 kilometroko luzera izango du, 54 milioi metro kubiko material aterako dituzte 232 hektareatako moilak egiteko itsasoan barna eta 3,4 km luzerako harresi bat eraikiko dute. Hori guztia eraikitzeko Gipuzkoan dauden harrobiak ez omen dira nahikoa izango. Horrez gainera, Jaizkibelgo mendiaren erdian bi solairuko tunel izugarri bat egin nahi dute, handik garraioak pasa daitezen, itsasaldetik autopistaraino. Segi irakurtzen…
abu14
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Lanagatik ia egunero egiten dut San Pedrotik Donibanerako joan-etorria txalupa motordunean eta ia egunero ikusten dut itsasontzien joan-etorria eta oso maiz agertzen den Pakito izurdearen hegatsa edo bizkarra bere mugimendu pausatu-erritmoduna egiten. Txatarra, autoak garraiatzen dituzten ontziak, eta izurdea, kaioak garai batzuetan, zeruaren kolore askotarikoak, Jaizkibelgo itsaslabarrak, itsasaldiak, gorak eta beherak, itsaski eta itsaskirriak ur bareekin txandakatuz, haize leun eta gozoak, ekaitz haizeak, hotzak eta beroak, eta hodeiertza urrunean. Zenbat iraungo du horrela? Badirudi urte gutxiren bueltan iraultza datorkiola ingurune honi, informazio eta eztabaidan baina areago propagandan eta azpijokoan ikusten ditugu iraultzaren sustatzaile instituzionalak. Segi irakurtzen…
mai18
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Estamos inundados de proyectos, faraónicos en algunos casos, que nos intentan vender en nombre del progreso. Se promocionan, en nombre de supuestas necesidades, infraestructuras que, tras un análisis serio, resultan ser simples ventas de cemento.
Aquí hay algunos proyectos con apoyos muy heterogéneos que van desde la derecha hasta la izquierda, sí hasta la izquierda, porque la mano de las constructoras es muy larga y la compra de voluntades es un tema que flota en el ambiente; de lo contrario no se entienden algunas actitudes de políticos de izquierda cuya única relación con esta es su propia historia. Segi irakurtzen…
mai01
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Jaizkibelgo superportua egin beharrari buruz
hainbat erakundek (Portu Agintaritza, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ) eta
proiektua bera zalantzan jartzen duen Ingurumen Sailburuaren iritzien ildotik,
«Jaizkibelgo superportuaren aurkako taldeak» bere iritzia kaleratu nahi du. Segi irakurtzen…
api22
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Así dice la canción y la de ahora es muy distinta a la que hace meses por televisión nos contaba un técnico que al evaluar el impacto ambiental del futuro superpuerto de Pasaia proyectado por la Diputación y la Cámara Comercio de Gipuzkoa decía que no tendría fuertes repercusiones ambientales y que conjugaba con el desarrollo sostenible. Sin
inmutarse.
Ha sido Sabin Intxaurraga, consejero de Medio Ambiente de la CAV, quien ha puesto en entredicho tales declaraciones pidiendo abrir un debate público sobre este proyecto. Al hacerlo se ha desatado la polémica y el malestar en la clase política guipuzcoana y en su propio partido se han oído voces deslegitimadoras de su postura. Segi irakurtzen…
api07
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Los planteamientos que últimamente se vienen haciendo sobre la conveniencia o no de construir un puerto exterior en Pasaia obligan a abrir un debate serio que profundice sobre las razones que nos deban llevar a tomar una postura u otra.
Como responsable del Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco y desde esta perspectiva trato de analizar y valorar los elementos y argumentos que deben conformar este debate complejo como corresponde a toda decisión socioeconómica importante para el futuro de nuestro país. Y está claro que construir un puerto exterior en la bahía de Pasaia es una decisión muy importante para los pasaitarras, para los guipuzcoanos y para todos los vascos. Por eso, al mismo tiempo que esbozamos en este artículo nuestro primer posicionamiento sobre el tema, invito a toda la ciudadanía vasca a participar en este debate. Segi irakurtzen…
api07
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Pasaian kanpoko portua eraikitzea egokia den ala ez auziari buruz azkenaldian egin diren planteamenduak ikusirik, beharrezkotzat jo dugu gai horri buruzko eztabaida serioa zabaltzea, erabaki bat edo bestea hartzeko arrazoiak sakon aztertu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren arduradun modura, eztabaida osatu behar duten elementuak eta argumentuak aztertzen eta baloratzen saiatzen naiz. Izan ere, eztabaida konplexua da, gure herriaren etorkizunerako garrantzitsuak diren gizarte- eta ekonomia-mailako erabaki guztiak konplexuak diren bezalaxe. Eta garbi dago Pasaiako badian kanpoko portua eraikitzea oso erabaki garrantzitsua dela pasaitarrentzat, gipuzkoarrentzat eta EAEko herritar guztientzat. Hori dela eta, gai honen inguruan gure iritzia azaltzearekin batera, dei egin nahi diet euskal herritar guztiei eztabaidan parte har dezaten. Segi irakurtzen…
ots01
Egilea: JB | Atala:
Iritziak / Opiniones
Pasaiako Portuko Agintaritzak kanpoko portua bideragarria ote den jakiteko, Jaizkibelen sarbideak eraiki eta bertan zundaketak egiteko baimena eskatu du Pasaiako Udalean eta baita lortu ere. Izan ere, balizko kanpoko portuaren inguruetako litologiaren egokitasuna eraikuntza lanetarako ezinbesteko baldintza baita.
Beraz, gaia oraindik behar bezala eztabaidatu gabe egon arren eta portu berria egiteko baimena ez izan arren, beti bezala, agintariak aurrera arrapala bizian. Bost kilometroko pistak irekiko dituzte ingurune babestuan, itzulirik gabeko kalte nabarmenak eginez. Pasaiako portua handitzeko (kanpoaldeko kai berria eraikitzeko, hain zuzen) egitasmoa
Gipuzkoako Hazkundea edo Merkataritza Ganberatik dator. Erakunde honen abiapuntua da Pasaiako portuak dituen muga tekniko naturalak (uraren sakonerak, lehorrerako eremuak eta inguruko presio urbanoak) bere hazkundea oztopatzen duela, eta denbora gutxira goia joko duela, ondoren gainbehera eginez.Zergatik? Segi irakurtzen…