Ia urte erdiz geldirik izan dugu Jaizkibel Biziriken web orria. Aurrekoa zaharkituta gelditu zen eta berri bat egitea beste erremediorik ez zitzaigun gelditu. Nola egin, ze sartu eta halakoak erabakitzen genituen bitartean uda iritsi zitzaigun, eta horrela udako oporren ostean lanari ekin genion.
Emaitza begi aurrean duzuen hauxe da, Jaizkibel Bizirik-en webgune berritua. Bertan aurreko webgunean zeuden albiste eta argazki ugari topatuko dituzue, baina baita aurrekoan faltan botatzen genituen bideo, triptiko, aldizkari, ikerketa, etab… ere.
Baina dena ez da aldatu, webgunearen helburua betikoa baita: Jaizkibel mendia ezagutaraztea, bertako aberastasunaren berri eman eta Jaizkibeleko itsasertza suntsitu nahi duen superportuaren aurkako informazioa ahalik eta gehien zabaltzea da webgune honen helburua. Guk helburu honekin bat egitera animatu nahi zaitugu, Jaizkibel Bizirik-en antolatzen, ekimenetan parte hartzen, natur txikitzaileak salatzen, webgunean zure kolaborazioak ipintzen eta, bereziki, gure altxorra den Jaizkibel maitatzen.
Aurkezpen honekin amaitzeko aurreko webgunea egiten eta elikatzen aritu ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta beraiena ere den webgune berri honetan parte hartzera animatu nahi ditugu.
——————-(Presentación en castellano) ——————— Segi irakurtzen…