Kanpo kaiaren proiektuan kapital pribatua falta dela onartu du Arantza Tapiak

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian onartu du kanpo kaiaren proiektua finantzatzeko kapital pribatua falta dela. Sektore pribatua proiektuaren oinarri sendoa da proiektua finantzatzeko.
Horrez gain, kanpo kaia ordaintzeko behar diren 765 milioi eurotatik 150 milioirekin kontatzen dutela onartu du Tapiak, eta kopuru hori Pasaiako Portu Agintzaritzak kreditu bidez lor dezake.

Arantza Gonzalez Ezker Batuko batzarkideak nabarmendu duenez, “balizko kanpo kaia inoiz baino balizkoagoa” da. Bide horretatik, “behingoz eta publikoki, kanpo kaia beharrezkoa ez” dela onar dezan eskatu dio Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuari.
“Proiektua ez dago batere zehatua eta finantzaketaren inguruan ez dakigu ezer. Bertan ustez izango diren enpresak zeintzuk izango liratekeen ere ez dakigu, ezta bere errentagarritasun ekonomikoa ere”, nabarmendu du Gonzalezek.

Sektore pribatuak proiektuarekiko interesik agertu ez badu zerbaitengatik izango dela dio EBko batzarkideak: “Negozioa egiteko duten aurreikuspenak eta aurre egin behar dioten inbertsioak bat ez datozelako izango da euren interes falta, hau da, ez zaiela errentagarria ateratzen».

http://pasaia.hitza.info

Gaiak:

Iruzkina idatzi