Jaizkibel 360º

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: webJB

Hona hemen gure lagun baten artelana, Jaizkibel 360ºtan. Kurtsorea mugituz ikus dezakezu argazkia osoa.

Aquí tenéis la obra de arte de uno de nuestros amigos, Jaizkibel en 360º. Moviendo el cursor podéis ver la foto completa.

http://www.360cities.net/image/sandstone-in-labetxu-spain#-465.69,38.68,110.0

http://www.360cities.net/image/img-916576#-36.96,28.26,110.0

Eskerrik asko Josu!

LA AUTORIDAD PORTUARIA HA RECHAZADO TODAS LAS ALEGACIONES Y EL PROYECTO SIGUE SIENDO EL MISMO

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Prentsa Oharrak

La Autoridad Portuaria sigue con su guión, sin hacer caso a lo que le dicen miles de ciudadanos y pretendiendo añadir un error más, un proyecto ruinoso más, a la lista de los que nos han llevado a la actual situación económica.

La Autoridad Portuaria sabe que el puerto exterior es sólo un espejismo, y así lo maneja, ya que según nos vamos acercando lo va colocando cada vez más lejos en el horizonte.

Segi irakurtzen…

PORTU AGINTARITZAK ALEGAZIO GUZTIAK ATZERA BOTA ETA EGITASMO BERAREKIN JARRAITZEN DU

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Prentsa Oharrak

Portu Agintaritza ildo beretik jarraitzen du milaka herritarrek esaten dutenari uko eginez. Egungo egoera ekonomikora eraman gaituzten proiektu zerrendari beste akats bat, hondamendi bat gehitu nahi dio.

Kanpo kaia lilura bat besterik ez da; urbiltzen garen einean geroz eta hurrunago ipintzen du Portu Agintaritzek zerumugan

Segi irakurtzen…

ACE et le CADE interpellent le Sous Préfet de Bayonne et le Consul Général de France à Bilbao au sujet du super port extérieur de Pasaia

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Ikusi berria / Ir a la noticia.

Francia traslada a Fomento su recelo por el impacto del puerto exterior de Pasaia

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

El País. 10 junio 2012

La Prefectura de Bayona advierte que exigirá ser consultada sobre el proyecto

“Puedo asegurarle que en conexión con el Consulado General de Francia en Bilbao, seguimos muy de cerca este asunto”. El “affaire” (sic) al que se refiere es el proyecto de puerto exterior de Pasaia. El entrecomillado es la reproducción de un texto manuscrito del sub-prefecto de Bayona, Laurent Nuñez. Viene a confirmar que el Gobierno de Francia ha activado la vía diplomática para estar vigilante sobre la polémica infraestructura guipuzcoana.

Segi irakurtzen…

Euskal Herriko kostaldeko hautetsiei deia

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hendaiako ACE elkarteak eta CADEk (ingurumenaren alde Euskal Herrian eta Landes Hegoaldean diharduten elkarteen kolektiboa) kasu emateko eskatzen diete Hendaia, Urruña, Ziburu, Donibane-Lohizune, Getari, Bidart, Biarritz eta Angeluko auzapezei, halaber baita Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiari ere, 2012ko ekainean Pasaiako kanpo portua kari, mugaz gaindiko galdeketa iragarri duelako bertako Agintaritzak. Hala dio bederen, martxoko « Diario del Puerto » (Portuko egunkaria) deitu dokumentuak. Gutun honi atxikia dator, bigarren orrialdearen behean. Segi irakurtzen…

Jaizkibeleko ondare ornitologikoa / La riqueza ornitológica de Jaizkibel

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Jaizkibel

Jaizkibeleko itsasertzak interes ornitologiko handia dauka, alde batetik populazio ugaltzaileak kontutan harturik eta bestetik, hegazti espezie ezberdinen migrazioengatik.

El litoral de Jaizkibel tiene un interés ornitológico importante tanto en el ámbito de las poblaciones reproductoras, como en el de las aves migratorias.

Segi irakurtzen…

Izurdeak Pasaian

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Info eta argazki gehiago: http://pasaia.hitza.info

http://www.hirian.com

http://www.diariovasco.com

Jaizkibel munduko ondare izendatzeko proposamena

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Greenpeacek, Ocenak, Kobek, Aranzadik eta beste erakunde batzuek lanean dihardute Jaizkibel babesteko

X.M. OIARTZUN

Jaizkibelgo labarra; erdi-erdian Grankanto eremua. / GARBIÑE ALBISU

Jaizkibelgo labarretan aurkitutako antzinako iknofosila eta beste hainbat eta hainbat fosil «itsas biziaren eboluzioa ezagutzeko lanabes zientifikoak dira», Jose Angel Torres geologoak dioenez. Jaizkibelgo labar guztiek jasotzen duten testigantza hori arriskuan dago kanpoko portuaren proiektua dela eta. Horregatik, azken hilabeteetan areagotu egin da Jaizkibel-Ulia babesteko egitasmoa. Greenpeacek, Ocena Europak, Aranzadik, Kobe geologoen eta biologoen elkargoak eta beste hainbat erakundek eskuz esku dihardute Jaizkibelgo naturak babes handiago lor dezan. Hala, proposamen bat zabaldu dute Jaizkibel geologiaren eta itsas zein lur bioaniztasunaren munduko ondare izenda dezaten. Segi irakurtzen…

JAIZKIBEL-ULIA. Zona de Especial Conservación (ZEC) en esta zona de la costa guipuzcoana

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak
“La propuesta de construir un puerto exterior frente a Pasaia ha sido durante tiempo el principal obstáculo para conservar este importante paraje.

ENVIADO POR: ECOTICIAS.COM / RED / AGENCIAS, 09/03/2012, 11:31 H | (36) VECES LEÍDA

l pleno del Ayuntamiento de Hendaya ha expresado esta semana su oposición al puerto exterior de Pasaia

La protección de 13.000 hectáreas marinas frente a Jazikibel-Ulia es el objetivo de Oceana tras la decisión del Gobierno vasco de crear la Zona de Especial Conservación en el tramo terrestre y costero. De llevarse a cabo, se crearía un corredor ecológico de 27.000 hectáreas entre Donostia y Biarritz, una propuesta de Oceana apoyada por el último pleno municipal de Hendaya. El corredor albergaría fondos de gorgonias, prados de algas, campos de esponjas copa, cuevas marinas…, y así hasta más de 100 hábitats diferentes y cerca de 1.000 especies marinas. Segi irakurtzen…

Jaizkibel eremuko kudeaketa plana erakusketa publikoan / Información pública del plan de gestión de Jaizkibel

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Jaizkibel

Pasa den astelehenean jarri zuen Eusko Jaurlaritzak erakusketa publikoan Jaizkibel-Ulia  Natura 2000 Sareko eremuaren kudeaketa plana. Hilabeteko epea dago alegazioak aurkezteko (martxoak 28ra arte), eta Jaizkibel Bizirik plataformaren barruan dauden hainbat talde eta eragilera ari dira dagoeneko beren ekarpenak prestatzen.

Esteka honetan aurkituko dituzue erakusketa publikoan jarri diren dokumentuak.

————————————————————————————————————————————————–

El pasado lunes el Gobierno Vasco puso a exposición pública los documentos del plan de gestión del espacio de la Red Natura 2000 Jaizkibel-Ulia.  El plazo para presentar las alegaciones es de un mes (hasta el 28 de marzo), y diversos grupos y entidades de la plataforma Jaizkibel Bizirik ya están preparando sus aportaciones.

Se pueden consultar los documentos en el siguiente enlace.

————————————————————————————————————————————–

Honi buruzko berriak / Noticias relacionadas:

El País

Noticias de Gipuzkoa

HITZALDIA LEZON: LA HERRERA BERRANTOLATZEKO HERRITARREN PROPOSAMENA

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hemezortzi hilabetetan, Pasaiako ehun herritarretik gora Udalak antolaturiko La Herrera berrantolatzeko prozezu batean parte hartu dugu.

Prozesu horrek ondorioztatzen duenez, La herrera inguruko desorekak zuzentzeko azkeneko aukeraren aurrean gaude eta berau eraldatzeko irizpideak bertako herritarrek definitu eta adostu behar dituzte.

Honako hau da herritarren hausnarketa, eztabaida, beharren azterketa eta adostasunetik sortutako proposamen bakarra.

Proposamen hau bazterketarik gabeko parte-hartzetik sortu da, eta batzen gaituen helburu jakin honekin: pasaitarrok badakigu nola eraiki nahi dugun etorkizuna, izan ditzakegun diferentzia sozial eta politikoetatik haratago. Pasaiko herritarren benetazko beharrei erantzuten dien hirigintza antolamendurako proposamen bakarra da. Eta zentzu horretan, ezin irmoago adierazten dugu prentsaren bitartez plazaratu diren proiektuak pasaitarrei, nahitaez, inposatzen zaizkien proiektuak direla.

Hau dela eta, gure proiektua ezagutarazteko asmoz, Lezon egingo dan hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Otsailearen 9an, Osteguna, 19:00etan

LEZON, Donibane kaleko Udaleko Kultur aretoan

Hizlaria: “La Herrera Herrira”-ko kide bat

Antolatzaileak: Lezoko N-2000 taldea , Eguzki Oarsoaldea, Lezoko Gaztetxea.

(Info en castellano) Segi irakurtzen…

Bideoa: Gipuzkoa desberdin baten aldeko manifestazioa

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Gipuzkoa desberdin baten alde azpiegitura handiak gelditu” lelopean manifa Donostian 2012-2-4an.

Eskunabarrak egindako bideoa

Otsailak 4, manifestazioa 17:30ean Donostiako Bulean

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute

Hainbat proiektu eta azpiegitura-lanen aurka lanean aritu diten herri mugimendu eta talde ezberdinek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako. Donostian egingo dute mobilizazioa eta arratsaldeko 17.30etan aterako da Bulebarretik.Ekimena bultzatzearen arrazoia AHTa, errauskailua, Jaizkibelgo superportua, Oiartzun-Lezo-Ganitxurizketako plataforma logistikoa, Donostiako metroa, Hondarribiako aireportuaren hedapena, Zubietako makro-espetxea edo ingurabideak eta goi-tentsio lineak bezalako proiektuak geldiaraztea eskatzea.

Azaldu dutenez, krisi ekonomikoaren eraginez azpiegituren inguruko eztabaida piztu da eta Gipuzkoako zenbait eragile politikok azpiegitura-lan handien aldeko kanpaina politiko eta mediatikoa egiten ari dira. Salatu dutenez, alderdi hauek “interes ekonomiko eta pribatu itzelen defendatzaileak” dira.

Horren aurrean, herritarrek presio soziala egin behar dutela nabarmendu dute garapen eredua aldatzeko eta eztabaida sozialari ekiteko.

Manifestazioaren deitzaileen artean AHT Gelditu! Elkarlana, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea, EHNE, AHTren aurkako asanblada, PTPren aurkako Oiartzungo taldea, Mutriku Natur Taldea eta Gipuzkoa Zero Zabor.

Mobilizazioari sostengua eman dioten eragileen artean talde sozial eta ekologista ezberdinak, sindikatuak, alderdi politikoak eta Gipuzkoako hainbat udal aurkitzen dira. Azken egunotan, hainbat udaletxetan azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozioak aurkeztu eta eztabaidatu izana zoriontzekoa dela adierazi zuten. Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani, Tolosa, Zaldibia, Itsasondo, Usurbil, Segura, Bergara, Arrasate, Oñati, Aramaio, Elgeta eta Mutriku dira horren erakusle. Errenterian kasu, boz baten aldearekin atzera bota dutela gogorarazi zuten.

Entzun deialdia

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Jaitsi kuña

Escucha la cuña

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Descarga la cuña

JAIZKIBEL BIZIRIK-EK 2.800 ALEGAZIO AURKEZTU DITU KANPO KAIAREN KONTRA

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik, Prentsa Oharrak

JAIZKIBEL BIZIRIK-EK 2.800 ALEGAZIO, 10.000 ATXIKIMENDUEKIN, AURKEZTU DITU KANPO KAIAREN KONTRA

Ingurumen Iraunkortasunaren gaineko Txostenaren (ISA) erakusketa publikoaren epearen barruan, plataforma horrek 2.800 alegazio erregistratu ditu Pasaiako Portu Agintaritzan.

Jaizkibel Bizirik-ek bildutako alegazioak 2.300 pertsona baino gehiagok izenpetutako idazki indibidualak dira, baita 8.500 atxikimendu batzen dituzten beste 450 taldeko alegazio ere; gehienak eskualdeko eta Gipuzkoako pertsonek izenpetuak dira. Horiei guztiei gehitu behar zaizkie Portu Agintaritzara zuzenean postaz bidalitakoak, ehunka izan daitezkeenak. Gainera, plataformaren barne dauden taldeek, alegazio pertsonalak biltzeaz gain, dokumentu zabalagoak aurkeztu dituzte; bertan zalantzan jartzen dituzte ingurumen txostenaren edukia eta Pasaiako Portu Agintaritzaren kanpo kaiaren aldeko apustua, hainbat ikuspuntu kontuan hartuta (ingurumenekoa, ekonomikoa, juridikoa, lurraldekoa, soziala). Denok bat datoz, gainera, gaur egungo portua hobetzean oinarritzen diren beste alternatibak direla bultzatu beharrekoak. Segi irakurtzen…