JAIZKIBEL BIZIRIK-EK 2.800 ALEGAZIO AURKEZTU DITU KANPO KAIAREN KONTRA

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik, Prentsa Oharrak

JAIZKIBEL BIZIRIK-EK 2.800 ALEGAZIO, 10.000 ATXIKIMENDUEKIN, AURKEZTU DITU KANPO KAIAREN KONTRA

Ingurumen Iraunkortasunaren gaineko Txostenaren (ISA) erakusketa publikoaren epearen barruan, plataforma horrek 2.800 alegazio erregistratu ditu Pasaiako Portu Agintaritzan.

Jaizkibel Bizirik-ek bildutako alegazioak 2.300 pertsona baino gehiagok izenpetutako idazki indibidualak dira, baita 8.500 atxikimendu batzen dituzten beste 450 taldeko alegazio ere; gehienak eskualdeko eta Gipuzkoako pertsonek izenpetuak dira. Horiei guztiei gehitu behar zaizkie Portu Agintaritzara zuzenean postaz bidalitakoak, ehunka izan daitezkeenak. Gainera, plataformaren barne dauden taldeek, alegazio pertsonalak biltzeaz gain, dokumentu zabalagoak aurkeztu dituzte; bertan zalantzan jartzen dituzte ingurumen txostenaren edukia eta Pasaiako Portu Agintaritzaren kanpo kaiaren aldeko apustua, hainbat ikuspuntu kontuan hartuta (ingurumenekoa, ekonomikoa, juridikoa, lurraldekoa, soziala). Denok bat datoz, gainera, gaur egungo portua hobetzean oinarritzen diren beste alternatibak direla bultzatu beharrekoak.

Idazki indibidualek, bi aste eskasetan bildutakoak, Portu Agintaritzak aukeratutako alternatiba alde batera uztea eskatzen dute, izan ere, aukera hori atentatu ekologikoa da, ez du etorkizuneko portu-jarduera bermatzen, ez tokiko ekonomiarena, ez eta badiaren biziberritzea; aldiz, bere etsairik okerrena dela adierazten da, suposatuko dituen kostu altuei aurre egiteko ekarriko dituen hirigintza-jarduera espekulatzaileen eta instituzioen zorpetze maila nabarmenen ondorioz. Idazkietan jasotzen da kanpo kaia porrotera kondenatutako azpiegituren adibide berri bat dela (Gijongo eta A Coruñako kanpo-kaiak bezala), eta bere helburua energia-plataforma bat sortzea dela, eta ez Gipuzkoako enpresen zerbitzurako dagoen salgaien garraioa. Bukatzeko, kanpo-portuak berehalako alternatiba erreala duela aldarrikatzen da, egungo portuaren erabilera hobetuz, espazioaren aprobetxamenduaren bidez eta azalera libratuaz, hirigintzaren eta portuaren ikuspegitik biziberritzeko aukera emanez. ISAk ez duela aukera hori behar bezala aztertzen adierazten da, soilik bertan behera uzteko ahalegina egiten duela.

Jaizkibel Bizirik-ek nabarmendu nahi du, gainera, Pasaiako Portu Agintaritzak gizartearen iritziaren aurrean izan duen erabateko mespretxua. Ingurumen Ministeritzak txostenean arbuio soziala baloratzea eskatu bazion ere, dokumentu horrek aldeko iritziak jasotzen ditu bakarrik. Horren adibide da alegazioei erantzuten dien dokumentuan ere ez dituela aipatzen Jaizkibel Bizirik-ek aurkeztutako 8.475 sinadura, eta, aldiz, jaso egiten ditu kanpo kaiaren aldeko 713 alegazio indibidual. Ingurumen Ministeritzari gizartearen kontrako iritzia ezkutatzeko saiakera garbia da hori, Jaizkibel Bizirik-en iritziz.

Milaka pertsonek bereganatutako idazkiek jasotzen duten moduan Jaizkibel Bizirik-ek ISAko 3 Alternatiba bertan behera uztea eskatzen du, eta oinarrizko zorroztasunez gainerako alternatibak aztertu daitezela; besteak beste, portuaren badia barruko jarduera eta beste portuekin lankidetza bateragarri egin ditzakeena, horrela, ingurugiroa suntsitzea eta diru publikoa xahutzea ekidinez.

Jaizkibel Bizirik!

2012ko urtarrilak 31

2 Erantzun to “JAIZKIBEL BIZIRIK-EK 2.800 ALEGAZIO AURKEZTU DITU KANPO KAIAREN KONTRA”

  1. mirentzia (e)k dio:

    Zuen mezua irakurri dut, helbide elektronikoz helarazitakoa.

    Oso ondo iruditzen zait, informazioa zabaltzea, atxikimendua eman baitiogu ekimen horri. Halere, nire kezka handienetako bat botako dizuet. Ados Jaizkibel babesteko ideiarekin, baina gure hizkuntza ere babestu beharko dugu,ezta?

    Bidali diguzuen mezua, ondo, baina meziari atxikitako agiria irakurri behar! Lehenik gaztelania eta atzetik,euskara, beti bezala.
    Iruditzen zait, eukarak ere mereziko duela gure babesa, Jaizkibelek bezalaxe.

  2. Jaizkibel Bizirik (e)k dio:

    Kaixo.

    Pozten gara bat egitea Jaizkibel Bizirik-ek defendetzen dituen ideiekin. Hizkuntzari dagokionez, jakin ezazu plataforma hori izan dela euskeraz alegazioak aurkeztu dituen erakunde bakarra.

    Mila esker.

Iruzkina idatzi