Otsailak 4, manifestazioa 17:30ean Donostiako Bulean

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute

Hainbat proiektu eta azpiegitura-lanen aurka lanean aritu diten herri mugimendu eta talde ezberdinek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako. Donostian egingo dute mobilizazioa eta arratsaldeko 17.30etan aterako da Bulebarretik.Ekimena bultzatzearen arrazoia AHTa, errauskailua, Jaizkibelgo superportua, Oiartzun-Lezo-Ganitxurizketako plataforma logistikoa, Donostiako metroa, Hondarribiako aireportuaren hedapena, Zubietako makro-espetxea edo ingurabideak eta goi-tentsio lineak bezalako proiektuak geldiaraztea eskatzea.

Azaldu dutenez, krisi ekonomikoaren eraginez azpiegituren inguruko eztabaida piztu da eta Gipuzkoako zenbait eragile politikok azpiegitura-lan handien aldeko kanpaina politiko eta mediatikoa egiten ari dira. Salatu dutenez, alderdi hauek “interes ekonomiko eta pribatu itzelen defendatzaileak” dira.

Horren aurrean, herritarrek presio soziala egin behar dutela nabarmendu dute garapen eredua aldatzeko eta eztabaida sozialari ekiteko.

Manifestazioaren deitzaileen artean AHT Gelditu! Elkarlana, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea, EHNE, AHTren aurkako asanblada, PTPren aurkako Oiartzungo taldea, Mutriku Natur Taldea eta Gipuzkoa Zero Zabor.

Mobilizazioari sostengua eman dioten eragileen artean talde sozial eta ekologista ezberdinak, sindikatuak, alderdi politikoak eta Gipuzkoako hainbat udal aurkitzen dira. Azken egunotan, hainbat udaletxetan azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozioak aurkeztu eta eztabaidatu izana zoriontzekoa dela adierazi zuten. Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani, Tolosa, Zaldibia, Itsasondo, Usurbil, Segura, Bergara, Arrasate, Oñati, Aramaio, Elgeta eta Mutriku dira horren erakusle. Errenterian kasu, boz baten aldearekin atzera bota dutela gogorarazi zuten.

Entzun deialdia

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Jaitsi kuña

Escucha la cuña

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Descarga la cuña

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi