PORTU AGINTARITZAK ALEGAZIO GUZTIAK ATZERA BOTA ETA EGITASMO BERAREKIN JARRAITZEN DU

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Prentsa Oharrak

Portu Agintaritza ildo beretik jarraitzen du milaka herritarrek esaten dutenari uko eginez. Egungo egoera ekonomikora eraman gaituzten proiektu zerrendari beste akats bat, hondamendi bat gehitu nahi dio.

Kanpo kaia lilura bat besterik ez da; urbiltzen garen einean geroz eta hurrunago ipintzen du Portu Agintaritzek zerumugan

Portu Agintaritzak Pasaiako Portuko Azpieguturen Plan Zuzentzailea (PPAPZ) eta Ingurumen Iraunkortasun TxostenaRI (IIT) aurkeztutako argumentu eta iradokizunak onartu beharrean, ideia berarekin jarraitzen du eta proposatutako aldaketa guztiak sistematikoki ukatu ditu. Alegazio epean kontrako 3.500 alegazio eta 25.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ziren kanpo kaiaren kontra, gehienak eskualdeko biztanle, erakunde eta instituzioetakoak. Orain proposatzen den kanpo kaia ordea informazio publikora aurkeztutakoren berdina da, ladreilu kopuru eta forma berarekin.

Finantziazioa zorpetzean eta espekulazioan oinarritzen dute, hau da, hondamendi ekonomikoa eraman gaituzten formuletan. Proiektuaren ezereztasuna ezkutatu nahian, gastu ekonomiko handiagoak lanpostu gehiago ekarriko denaren ideia zaharkitua erabiltzen dute. Oraingoan gainera proiektu hau osatzen duten beste azpiegituren gastuak beste erakundeei egokitzen dizkiete, kontuak ez direlako bat etortzen. Azpiegitura hauei (tunelak, sarbideak, plataforma logistikoa) egokitzen zaizkie barneko portuko lurren koste altua ordaintzea eta hauek dakarten galera ekonomikoak gain hartzea.

Ingurugiroaren aldetik ere ez da ezer aldatu eta atentatu ekologikoa izaten jarraitzen du, Portu Agintaritzak berak aurkeztutako IITan argi eta garbi islatzen den bezala. Honen adierazgarritzat, “Estudio de evaluación adecudada de los efectos del PDIPP en la Red Natura 2000” txostenak ondorioztatzen du proiektuak “ES2120017 Jaizkibel espazioaren osotasunarengan” eta “kontserbazio helburuengan” kalteak sor ditzakela. “Larritasun handiko” inpaktuak nabarmentzen dira 4040* lehentasunezko habitatarentzat (itsasertzeko txilardiak) eta Hegaztien Zuzentarauaren I. eranskinean dauden espezie batzuentzat. Paisaiarengan ere “larritasun esanguratsuko” kalteak kontsideratzen dira, “EAEko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoaren Aurreproiektuan barneratutako ikus-arroan eragiten duten eraldaketa sakonak” direla eta.

Jaizkibel Bizirik

2012ko ekainaren 21ean

Iruzkina idatzi