XX.mende hasieran Jaizkibelgo Pasaiko lurretan zeuden baserrietatik ibilbidea Pasai Donibaneko Itsasmendi elkarteak argitaratutako planoan (baserri hauetako asko desagerturik daude gaur egun).
Plano de la sociedad Itsasmendi de Pasajes San Juan que nos muestra los caserios que habia en el termino de Pasaia en Jaizkibel a principios del siglo XX (muchos de estos caserios ya no existen).
Pasaiatik Hondarribira bidean, inon diren labar ederrenak zizelkatu ditu itsasoak, eta irudirik harrigarrieneko hareharrizko harkaitzak landu. Jaizkibelgo unibertso
miresgarrian gordetzen dira denak. Non? Segi irakurtzen…
Jaizkibel mendiaren ondasunak ezagutuz, superportuaren proiektua erabat baztertzeko arrazoi ugari azaldu ziren 80 pertsonak osatutako mendi martxan.
Ibilaldia Siaso-tik abiatu zen, partehartzaileak autobus batean eta autoetan bertara iritxi eta laister. Toponimiaren aberastasuna ezagutzeko asmoarekin Imanol Goikoetxearen maparen kopiak banatu zituzten antolatzaileek. Inguruko herrietako jendeaz gain, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait herrietatik etorri ziren. Gaztarrotx-eko pista hartuaz Lekueta eta Lezonabar-ko parajeak zeharkatu zituzten. Inguru honek garrantzi arkeologiko handia du, aurrehistoriatik XX: menderaino harkaitzetako aterpeak bizileku izan bait dira. Segi irakurtzen…
Jaizkibelgo Superportua edo Pasaiako kanpo kaia deiturikoa eraikitzeko erakunde ezberdinak ematen ari diren pausuak salatu beharrean aurkitzen gara, instituzio ezberdinek lanean jarraitzen baitute proiektu hau inposatu nahiean.(…)
Por medio de esta nota queremos denunciar los diferentes avances que se están dando por parte de las diversas instituciones de cara a la construción del puerto exterior, siguiendo adelante con su modelo de imposición ante una obra tan cuesionada como ésta. (…) Segi irakurtzen…
Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko mendi martxa antolatu dugu.
Jaizkibel Bizirik ha organizado para el 3 de julio una marcha montañera con el fin de mostrar el impresionante entorno de Jaizkibel y hacer públicas las razones para estar en contra del proyecto del superpuerto que se plantea construir en Jaizkibel. Segi irakurtzen…
Googlek eskaintzen dituen satelite irudien artean Jaizkibelgo ikuspegi eder hau ageri zaigu. Ezkerreko geziarekin hurbilpen handiagoz ikus daitezke itsalabar eta mendi magalak. Airetiko begirada honekin ere ibilaldi polittak egin daitezke!
Urritze dut izena, eta 10 urte ditut. Superportuaren aurka nago; bai, badakit txikia naiz hori esateko. Begira, niretzat mendira joatea gehienetan Jaizkibelera joatea da. Nik asko maite dut Jaizkibel. Ez dakit zuk seme-alabarik baduzun, baina izaten duzunean, nola erakutsiko diozu Jaizkibel? argazkien bidez? Ez diozu utziko bere begiekin ikusten, ez ikutzen, ez zapaltzen. Zera besterik ez du ikusiko, Jaizkibel izorratuta.
Zertarako nahi duzu superportu bat? Beste aldean badaukazu bat ederra eta ona. Zergatik egiten duzu hau, zuk nahi duzulako? Euskal Herria izorratzeko? Jaizkibel maite dugunok izorratzeko?Mesedez, utzi bakean Jaizkibel.
Ezker Batuaren ustez, Pasaiaren unea iritsi da. Hain zuzen ere, urteetan Euskadiko ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko asmoz eskuzabaltasunez eman zuen guztia itzuli behar diogu Pasaiako badiari. Euskadik ordaindu gabeko zorra du Pasaiarekin, eta zor hori kitatzeko unea iritsi da. Pasaiak Euskadiko erakarpen-gune berria izan behar du, Bilboko Abandoibarraren osagarri. Ez dago atzerapenak eta ingurumena hondatzeko modu berriak onartzerik. Pasaiak ez du halakorik merezi. Segi irakurtzen…
Proiektuak eta bere premiek eskualdea baztertuko dutela salatu du Jaizkibel Bizirik-ek
Jaizkibelgo itsaslabarretan egin nahi duten (Gipuzkoa) kanpo portua funtsezkoa da Pasaia biziberritzeko Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailarentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarentzat, Pasaiako Udalarentzat eta Pasaiako Portuko Agintaritzarentzat. Jaizkibel Bizirik plataformarentzat, ordea, kanpo portua eta kanpo portuak behar dituen azpiegiturak eraikitzeak kontrako ondorioa izango du: «Eskualdea biziberritzea galaraziko du». Segi irakurtzen…
Aroa euritsu. Abenduko asteluneko egun arrunt bat. Obretan den autolekura begira egoitza gorak. Adrailuzko tximenea. Portu handian grua blu eta horien lepo luzeak. Insekto ikaragarri. Burdin metak. Erdoilaren edertasuna. Bertze puntan herri zaharra hasten da. Adin gabeko herria: Pasaia Donibane. Inguruan, lanoz estalia, Jaizkibel. Maldan gora, etxeen artean barrena, arkuen petik zuzen doa karrika hertsi bakarra, justu auto batendako aski zabala dena. Karrikako lauzak dirdiran. Ateri. Paretak urre zaharraren kolore. Jondone Joane Bautista bildotsarekin elizan. Landareak leiho eta balkoietarik. Emaztea tarrapataka, plastikozko zaku zuria konprekin eskutik dilindan. Eguerdiko biak. Etxera doake bazkaria gogoan. Amona batek, haur-karrosan kukutua den sematxipiari, euskaraz. Afixak eta pankartak, batzuk zaharrak ortzantzek eta haizeek erdi ezabatuak, bertzeak berriak, nonahi ezarriak karrikaren bi aldeetarik. Herri guztia karrasika ari balitz bezala: «Libere, libre, liberu», «No apartheid», «Herriaren hitza errespetatu», «Jaizkibel bizirik», «Superporturik ez». Kresalaren usaina. Arrain saltzailearen dendak karrikara ematen. Bitrinan antxoak. Gizona, bere euritakoa bildua ezkerreko besotik, dendatik jalgitzen: «Agur Pedro Mari!» derro norbaitek barrenetik. Baian uraren berdea. Parean Pasaia San Pedro. Burdinazko ontzi ederrak. Bat bereziki, Helios izena duena. Laranja eta zuri. Han urrunean, baiaren akabantzan. Itsas zabala.
Talde ekologistek Eusko Jaurlaritzari zentzuz jokatzeko eta atzera egiteko eskatu diote
Pasaian eraiki nahi duten kanpoko portuak Eusko Jaurlaritzak berak babestu duen naturgunea hondatuko duela salatu dute talde ekologistek. Kanpoko portua Jaizkibelgo itsaslabarren magalean egitea aurreikusten da proiektuan. Segi irakurtzen…
Azken urteetan Pasaialdea Gipuzkoako ingurune ahaztuena eta behartsuena izan da. Garai batetako komertzio portuaren itzala ere galtzera heldu den arte. Denak ados gaude Pasaiako badiak modu batean edo bestean galdutako indarra eta bizia eskuratu behar duela berriro, eta, horretarako, bakoitzak bere ideiak aurkeztu behar ditu.
Ideia hauetako bat Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Pasaiako Portuko agintariek aurkeztu dute. Azkenaldian komunikabideetan hainbeste entzuten dugun superportuaren proiektua da. Portu berri hori Jaizkibelgo kostaldearen kanpoan eraiki nahi dute. 3 kilometroko luzera izango du, 54 milioi metro kubiko material aterako dituzte 232 hektareatako moilak egiteko itsasoan barna eta 3,4 km luzerako harresi bat eraikiko dute. Hori guztia eraikitzeko Gipuzkoan dauden harrobiak ez omen dira nahikoa izango. Horrez gainera, Jaizkibelgo mendiaren erdian bi solairuko tunel izugarri bat egin nahi dute, handik garraioak pasa daitezen, itsasaldetik autopistaraino. Segi irakurtzen…
Lanagatik ia egunero egiten dut San Pedrotik Donibanerako joan-etorria txalupa motordunean eta ia egunero ikusten dut itsasontzien joan-etorria eta oso maiz agertzen den Pakito izurdearen hegatsa edo bizkarra bere mugimendu pausatu-erritmoduna egiten. Txatarra, autoak garraiatzen dituzten ontziak, eta izurdea, kaioak garai batzuetan, zeruaren kolore askotarikoak, Jaizkibelgo itsaslabarrak, itsasaldiak, gorak eta beherak, itsaski eta itsaskirriak ur bareekin txandakatuz, haize leun eta gozoak, ekaitz haizeak, hotzak eta beroak, eta hodeiertza urrunean. Zenbat iraungo du horrela? Badirudi urte gutxiren bueltan iraultza datorkiola ingurune honi, informazio eta eztabaidan baina areago propagandan eta azpijokoan ikusten ditugu iraultzaren sustatzaile instituzionalak. Segi irakurtzen…