Abe03
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Talde ekologistek Eusko Jaurlaritzari zentzuz jokatzeko eta atzera egiteko eskatu diote
Pasaian eraiki nahi duten kanpoko portuak Eusko Jaurlaritzak berak babestu duen naturgunea hondatuko duela salatu dute talde ekologistek. Kanpoko portua Jaizkibelgo itsaslabarren magalean egitea aurreikusten da proiektuan. Segi irakurtzen…
mai05
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibelen zundaketetarako behar diren pistak zabaltzen hasi dira zazpigarren puntuan, Sunbilondoko ezkerreko magalean. Oruga baten bitartez pista bat zabaltzen hasi dira, bitartean kamioiekin materiala pilatzen ari dira tiro gunera eramaten duen zabaldegi batean. Segi irakurtzen…
ots15
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibelgo Superportuaren Aurkako Taldeak deituta, 80 lagun inguru bildu ziren atzo Pasaiako (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean Pasaiako Udala entzun: Jaizkibel herriarena da eta ez dago salgai lelopean. Ekimenaren helburua Pasaiako Superportuaren proiektuak kaltetuko dituen Jaizkibelgo itsaslabarrak babestea zen. Izan ere, eremu horretan Portuko Agintaritzak hainbat pista eraiki ahal izateko zundaketa geoteknikoak egingo ditu, Udalaren onarpenarekin. Pasaiako Udalak eremu hori babestu egin behar duela eskatu zuten. Ondoren, manifestazioa egin zuten.
www.berria.info
ots14
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibelgo Superportuaren Aurkako Taldeak gaur elkarretaratzea egingo du Pasaiako udaletxearen aurrean (Gipuzkoa), eguerdiko hamabietan «Jaizkibel babesteko». Pasaiako Superportuaren egitasmoak itsaslabarrei kalte egingo diela adierazi dute; izan ere, Portuko Agintaritzak hainbat pista eraikitzeko zundaketa geoteknikoak egingo ditu. «Kontzentrazio horren bitartez, Pasaiako Udalari Jaizkibelgo itsasertza babestea eskatuko diogu, eremu hori babes bereziko ingurunea delako», adierazi du Jaizkelgo Superportuaren Aurkako Taldeak.
www.berria.info
uzt27
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
AHT-REN kontrako KANPAlDiA. Abuztuaren 3a arte iraungo du Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada Jaizkibelen egiten ari den kanpaldiak; bertako superportuaren proiektua salatzen ari dira aurten
Berotzen hasi den eguzkitik ihesi, toldopeko freskuran bilduta ari dira gosaltzen hogeita bost bat lagun. Lehen begiratuan nabari ez bada ere, AHTren Aurkako Asanbladak antolatutako kanpaldia da. Kanpalekutik apenas ikusten den Pasaiako superportuak txikituko lukeen itsasbazterra, baina brisa ederra dator iparraldetik. Segi irakurtzen…
eka02
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Urtero AHTaren aurkako asanbladak antolatzen duen akanpada aurten Jaizkibel mendian ospatuko da uztailaren 24tik abuztuaren 3 arte. Jaizkibelen eraiki nahi duten Superportuaren eta ingurutan egin nahi dizkiguten azpiegitura erraldoien aurkako akanpada izango da, eta bertara ama lurraren alde dagoen jende guztia gonbidatua dago.
Akanpada Jaizkibeleko Kantina inguruan kokatuko da eta Lezotik igotzeko autobus bat egongo da egunero (oinez joaterik ere izango da noski, eta kotxea ahalik eta gutxien erabiltzea eskatu dute antolatzaileek). Segi irakurtzen…
eka02
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
La acampada que todos los años organiza la asamblea contra el TAV se celebrara este año en el monte Jaizkibel del 24 de julio al 3 de agosto. Una acampada que servira para denunciar el Superpuerto que quieren construir en Jaizkibel y las macro infraestructuras quequieren acernos en el entorno, y todas las personas que estan a favor de la madre tierra estan invitadas a esta acampada. Segi irakurtzen…
api04
Egilea: JB | Atala:
Hemeroteka
Jaizkibelen ospatu nahi den aurtengo asanbladak esanhi berezia izango du, Jaizkibelgo superportuaren afera dela eta…. Horrekin batera, eta horretan, eurohiria eta metropoli egitasmo txikitzaileak salatu nahi dira…
AHT-REN AURKAKO AKANPADA prestatzeko deialdi irekia:
Aurten Jaizkibelen egingo da, Superportuaren proiektua eta Donostia-Baionako ?eurohiria? metropoli egitasmo txikitzaileak salatzeko. Segi irakurtzen…