AHT-REN AURKAKO AKANPADA prestatzeko deialdi irekia:

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Jaizkibelen ospatu nahi den aurtengo asanbladak esanhi berezia izango du, Jaizkibelgo superportuaren afera dela eta…. Horrekin batera, eta horretan, eurohiria eta metropoli egitasmo txikitzaileak salatu nahi dira…
AHT-REN AURKAKO AKANPADA prestatzeko deialdi irekia:
Aurten Jaizkibelen egingo da, Superportuaren proiektua eta Donostia-Baionako ?eurohiria? metropoli egitasmo txikitzaileak salatzeko.

Uztailaren 24tik abuztuaren 3ra, Jaizkibelen egingo da Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak urtetik urtera eratzen duen Akanpada. Hori dela eta, ekimen honen inguruan interesa duten pertsona eta taldeengana heldu nahi dugu, Akanpadaren prestaketan parte hartu eta bertan egingo diren aktibitateei dagokienean (hitzaldiak eta eztabaidak, tailerrak, protesta ekintzak, ibilaldiak, antzerki eta musika emanaldiak…) proposamenak egin ditzaten animatzeko. Mobilizazio honek topagune partehartzaile eta autoorganizatu bat izan nahi du, AHT eta Jaizkibelgo Superportua bezalako proiektu txikitzaileak ezartzen dituen gizarte eredu desarrollistak eragiten dituen era guztietako zapalkuntzen aurrean komunikazio kritikoari eta protestari aukera emateko.

AHTren aurkako 8garren akanpada honen bidez, Abiadura Handiko Trenaren aurkako borroka hedatzen segitu eta Jaizkibelgo superportuaren kontrako erantzunari bultzada bat eman nahi diogu, azpiegitura egitasmo erraldoi horren oposizioan jarduten dutenekin, superportuaren eraikuntzaz Jaizkibelgo itsasertzak pairatuko lukeen eraso ikaragarria dela eta. Zalantzarik gabe, salatzen dugu azpiegitura lan handiak direla Donostia-Baionako ?eurohiria? metropoli proiektuaren ekintza nagusia, hala nola AHT, Jaizkibelgo superportua eta Lezo/Gaintxurizketako nekazaritzako ingurunean 200 hektareako plataforma ?logistiko-industrial? zabala eraikitzeko asmoa, besteak beste. Eta esandakoaren ildotik, alerta piztu nahi dugu gainera Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak berriki argitaraturiko Donostialdea-Bidasoa Behea Zatikako Lurralde Planean (informazio publikoan dago hori gaur egun) garraio korridore izugarri bat eraikitzeko plazaratu duten azken egitasmoaren inguruan: aldi berean bai AHTren ibilbide berri bat, bai autopista berri bat, eta bai merkantzietarako trenbide saihesbide bat batzen ditu korridore berri horrek, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa Behea bailaren hegoaldean hedatzen diren Pirinioaren hasierako inguru menditsuetan urradura beldurgarri bat eraginez, Urnieta aldetik hasi eta Biriaturaino (Osinaga, Epele, Landarbaso; Listorreta, Iturriotz, Karrika, Ergoien; Olaberria eta Meaka harrapatzen ditu hurrenez hurren). Makroproiektu horiek zeharo arbuiatzen ditugu, maila lokalean egundoko larritasuna duten kalte ekologikoak eta sozialak eragiteaz gain, globalizazio kapitalista basatiari datxekion gizarte eta ekonomia eredu guztiz produktibista eta desarrollistaren adierazle direlako.

Horrenbestez, Jaizkibelen egingo da aurten Akanpada, superportuaren aurkako oposizioarekin bat egiteko eta Donostia-Baionako ?eurohiria? konurbazioaren proiektu txikitzaileak salatzeko. Ekintza honek norbanakoaren eraldaketarako grina biziagotu eta borroka kolektiboari adore emango dion elkargune bat izan nahi du bestalde.

Hortaz, ekimen honen inguruan interesa duten pertsona eta talde guztiei akanpadaren prestaketan laguntzeko eta bertan egingo diren aktibitateei dagokienean proposamenak egiteko dei egiten diegu. Zuen proposamenak helarazteko, honako helbide hauetara jo dezakezue, maiatzaren 30an baino lehen –egin kontu!–, ekainaren erdialdean kartela, egitaraua eta guzti kaleratzeko asmoa baitugu.

Akanpada prestatzeko bilera-deialdia maiatzaren 9an Lezon:
Azkenik, Donostialdea-Oarso-Bidasoa inguruko pertsona eta taldeei datorren maiatzaren 9an, ostiralarekin, arratsaldeko 18?30etan Lezoko Txerrimuinon akanpada prestatzeko egingo den bileran elkartzeko animatu nahi zaituztegu.

Zuen parte hartzea espero dugu eta deialdi honen berri zuen inguruan ematea eskatzen dizuegu beraz.

AHT-REN AURKAKO ASANBLADA
Korreoa: Txerrimuino. K/ Zubitxo 13. 20100-LEZO Tlfnoa: 943-300979 e.mail: ahtez@sindominio.net
Akanpada antolatzeko lehenengo urratsak eta zertan lagundu jakiteko argibideak:

AKANPADA TOKIA (iriskortasuna errazteko proposamena eta Lezon azpiegitura osagarria):

Kanpaldia Jaizkibelen egingo da, superportuaren egitasmoak kalteturko itsaslabarren gainaldeko eremuan (Pasaiako udal lurrak), Lezo/Pasai Donibanetik Jaizkibelera igotzen den errepidean 4garren kilometroan dagoen ?Kantina?en inguruan.
Akanpada mendian egingo denez, iriskortasunari eta bertan eskuragarri den azpiegiturari dagokionean muga batzuk topatzen ditugu. Zailtasun hori honela konpontzea pentsatu dugu:

– Autobus zerbitzu bat jarriko da Lezotik Akanpadara igotzeko (egunero gaueko 21?30etan; ostiral eta larunbatetan, beste autobus zerbitzu bat, eguerdiko ordu 13?30etan). Beraz, akanpadara igotzeko, ahal den kasu guztietan autobus zerbitzua erabiltzeko gomendatuko da, autoen erabilera mugatzeko. Akanpada inguruan aparkaleku arazoa arintzeko. Akanpalekutik Lezora oinez erraz jeisten (aldapa behera 20 minutu inguru behar da oinez); eta autobus ordutegitik kanpo, akanpadara oinez ere igo daiteke (35 minutu inguru behar da oinez, baina aldapa gora). Ibilbidea ongi seinalatuko da. Dena den, akanpada egunetan ?furgoneta? edo antezko ibilgailu bat behar genuke, Lezora oinez jeitsi baino (bertan izango dira hitzaldi-eztabaidak eta dutxak) furgonetan egitea nahiago dutenentzat. Hortaz, halako furgoneta bat akanpadaren esku jarri edo zenbait egunetan zerbitzu hori eskeini dezakeen lagunik bada, laguntza hori eskertuko diogo.

– Kanpin-dendak, karpa, jantokia, sukaldea, fregaderak, eta antzerki ikuskizunak nahiz musika kontzertu txikiak egiteko eszenategi txiki bat, akanpadako esparruan jarriko dira. Hitzaldi-eztabaidak egiteko aretoa eta dutxak, berriz, Lezon egongo dira. Era honetan, Lezora oinez jeitsi eta hitzaldi-eztabaiden ondoren autobusa hartuta igotzea proposatzen da, helduko den jende berriarekin batera. Halaber, azken gaueko jaia/gau pasa eta kontzertua Lezoko Txerrimuinon egitea proposatzen da.

HAURRENTZAKO TXOKOA:
Akanpalekuan denda handi xamar bat jartzeko asmoa dugu haurrentzako txoko bat egokitzeko (Lakabeko ?jaima? izan daiteke? 9x6m inguru du horrek. Beste aukerarik ezagutzen ahal dugu?). Jostailuak ekarri eta hor bilduko dira…

EGITARAUAREN INGURUKOAK:
Proposamenak egiteko animatzen dugu. Oraingoz aurrikusi ditugunak honako hauek dira:

Superportuaren auziaz informatzeko eta protestatzeko ekimenak:
- Mendi martxa superportuak kalteturiko Azabaratza kalara (3?30 ordu oinez)
- Mahai biribila eta eztabaida
- Itsasora txalupan irteera eta jarraian kalejira erreibindikatiboa Pasai Donibanen (Donibaneko jaiak akanpadako lehen egunekin batean dira)
- Superportua bultzatzen duen erakunde baten egoitzan protesta (zehazteko).
- Ekintza informatiboa Donibaneko jai egun nagusian, uztailaren 31an, bertan estropadak ikusteko jende mordoa biltzen dela aprobetxatuz. Nola egin? Aipatu da: pankarta handiak jartzea, esku orriak banatzea… Informazioa zabaltzeko eta jendearengana heltzeko beste modurik?
- Jaizkibelgo errepidean pintadak egitea, kontuan hartuta akanpada amaitu eta hurrengo asteburuan bazter hauek jendez betetzen direla ?Donostia-Donostia? txirrindulari laisterketa ikusteko.
Hitzaldi eta eztabaidak:
Mementuz Supeportuaren inguruko mahai biribila bakarrik aipatu da. Zuen proposamenen zain gaude.

Tailerrak:
Asmo batzu aipatu dira, baina denak konfirmatzeko daude: Senda-belarrak / Kiropraktika (osasunaz) / Masaia tailerra (nork eman dezake?) / ?Ekologia soziala eta praktika indibiduala? (gaztetxoentzat) / Itsas-ingurunean ezagutza (Lezoko itsasbiologo baten eskutik). Hauetarik zein konfirmatuko den ikusteko dagoenez, proposamen berriak espero ditugu.
Ogi tailerrari dagokionean, ?Minas?eko labea erabil daitekeen galdetuko diogo ?Pirata?ri.

Kale antzerki tailerra: Tailer honen helburua kalejira/protesta irudimentsu bat lantzea da, aurtengoan agian Hondarribian (garai horietan udatiarrez beterik dago) edo Oreretan (?) egin dezakeguna. Joan den urtean akanpadan prestatu eta Donostian egin zena oso ongi atera zen. Hori prestatzeko, norbaitek edo talde batek antzerki ekintzarako oinarrizko proposamen bat asmatu eta beharrezko materiala aurrikusi behar du, akanpada egunetan tailer moduan lantzeko gero. Nor animatzen da?

Antzerki emanaldiak eta ipuinkontalariak:
Bizpahiru antzerki emanaldi egin litezke. Mementuz, bat Pasai San Pedroko ?interruptus? taldeari porposatu diogu (?Dias de luna llena? antzeslana). Beste antzerki proposamenak? Bestalde, haurrentzako ipuin kontaketa bat egitea aipatu da (Jabi?), eta helduentzako beste bat (Iruñeako Aitor?). Konfirmatu gabe daude eta beste ipuinkontalari bat proposa dezakezue.

Musika kontzertuak:
- Batetik, kontzertu txikiak egingo dira akanpalekuan (?kantina? ondoan). Musika estilo ezberdinekoak izatea ongi legoke. Proposamenak?
- Azken eguneko jaia / gaupasa eta kontzertua (abuztuak 2a, larunbata) Lezoko txerrimuinon egitea proposatzen dugu. Txerrimuino txikia dela uste bada kontzertua parean duen plazan egin daiteke (horrek soinu ekipo handiagoa eskatuko luke). Kontzertu hortan joko duten taldeak zehazteko daude eta proposamenak egin nahi baduzue.

Bideoak eta Zinema:
Bideo bat proposatu da ?Antimundializazioa?ri buruz (AEBtan egindako ekintza batzuk jasotzen omen ditu). Gehiago proposatu daitezke. Bestalde, akanpadan pelikula bat botatzeko proposatu diogo Azkoitiko ?Mataderixe Zinematogram? taldeari.

Mendi ibilaldiak:
Superportuaren egitasmoak kalteturiko Azabaratzako itsasertzera egingo den ibilialdiaz gain, beste honako hauek egitea pentsatu dugu:
- Hondarribia aldeko Jaikibelgo itsasertzera martxa (egun osoko irteera)
- Gaintxurizketa bailarara martxa, ?plataforma logistiko-industriala?ren egitasmo erraldoia salatzeko (3?30 ordu oinez).
- Oiartzungo bailaratik ibilaldia, Donostialdea-Bidasoa Behea Lurralde Planan proposaturiko AHT / Autopista / merkantzietarako tren saihesbidearen korridore erraldoia salatzeko (3?30 ordu oinez; akanpadatik joan-etorria autobusean).

AKANPADAREN DEIALDIAREN INGURUKOAK:
Akanpadaren deialdia zabaltzeko ohizko bideak erabiltzea pentsatu dugu: kartela (aurten Pasai San Pedroko Borja Arratibelek egingo du), esku orriak, pegatinak, korreoz eta internet bidez (Indymedia) informazioa zabaltzea, pankartak, prentsa komunikatua eta prentsaurrekoa…
Deialdia kaleratzeko beste modurik bururatzen bazaizue, porposatu.

JANARIAK ETA EROSKETAK:
- Barazkiak, frutak… Bi aukera aipatu dira: Oreretako azokan biltzen diren baserritarrei erostea da bat; eta beste ?Arizu?ri eskaera egitea (astean behin inguratzen da inguruko dendetara).
- Arroza, dilistak, pastak, azukrea, kafea, infusioak, olioa… Akanpadarako ?Urkiola?ri eskaera oso bat egitea aipatu da.
Bestelako proposamenak egiteko aukera dago.

AZPIEGITURAZ BI KONTU:
- Komunak: Joan den urtean Arribeko akanpadan prestatu ziren bezalakoak egokiak direla uste dugu. Hortarako iturgintzako materiala (komuneko bi taza, desague hodiak) eta ?kaseta? moduko bat egiteko materiala behar dira. Norbait hori lantzeko prest badago, abisua eman.
- Azkenik, akanpada uztailaren 24ean ostegunarekin hasiko denez, aurreko egunetan (astelehenetik aurrera, adibidez) dozena bat lagun elkartu beharko gara azpiegitura montatzeko (karpa, sukaldea, frehgaderak, argi-instalazioa…). Askotan berandu ibili izan gara, jende nahikoa bildu ez eta prebisio faltagatik. Hortaz, akanpadaren aurretik egun bat edo bestean laguntzeko prest dauden lagunei, aldezaurretik abisatzea eskertuko diegu.

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi