Jaizkibel eremuko kudeaketa plana erakusketa publikoan / Información pública del plan de gestión de Jaizkibel

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Jaizkibel

Pasa den astelehenean jarri zuen Eusko Jaurlaritzak erakusketa publikoan Jaizkibel-Ulia  Natura 2000 Sareko eremuaren kudeaketa plana. Hilabeteko epea dago alegazioak aurkezteko (martxoak 28ra arte), eta Jaizkibel Bizirik plataformaren barruan dauden hainbat talde eta eragilera ari dira dagoeneko beren ekarpenak prestatzen.

Esteka honetan aurkituko dituzue erakusketa publikoan jarri diren dokumentuak.

————————————————————————————————————————————————–

El pasado lunes el Gobierno Vasco puso a exposición pública los documentos del plan de gestión del espacio de la Red Natura 2000 Jaizkibel-Ulia.  El plazo para presentar las alegaciones es de un mes (hasta el 28 de marzo), y diversos grupos y entidades de la plataforma Jaizkibel Bizirik ya están preparando sus aportaciones.

Se pueden consultar los documentos en el siguiente enlace.

————————————————————————————————————————————–

Honi buruzko berriak / Noticias relacionadas:

El País

Noticias de Gipuzkoa

HITZALDIA LEZON: LA HERRERA BERRANTOLATZEKO HERRITARREN PROPOSAMENA

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hemezortzi hilabetetan, Pasaiako ehun herritarretik gora Udalak antolaturiko La Herrera berrantolatzeko prozezu batean parte hartu dugu.

Prozesu horrek ondorioztatzen duenez, La herrera inguruko desorekak zuzentzeko azkeneko aukeraren aurrean gaude eta berau eraldatzeko irizpideak bertako herritarrek definitu eta adostu behar dituzte.

Honako hau da herritarren hausnarketa, eztabaida, beharren azterketa eta adostasunetik sortutako proposamen bakarra.

Proposamen hau bazterketarik gabeko parte-hartzetik sortu da, eta batzen gaituen helburu jakin honekin: pasaitarrok badakigu nola eraiki nahi dugun etorkizuna, izan ditzakegun diferentzia sozial eta politikoetatik haratago. Pasaiko herritarren benetazko beharrei erantzuten dien hirigintza antolamendurako proposamen bakarra da. Eta zentzu horretan, ezin irmoago adierazten dugu prentsaren bitartez plazaratu diren proiektuak pasaitarrei, nahitaez, inposatzen zaizkien proiektuak direla.

Hau dela eta, gure proiektua ezagutarazteko asmoz, Lezon egingo dan hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Otsailearen 9an, Osteguna, 19:00etan

LEZON, Donibane kaleko Udaleko Kultur aretoan

Hizlaria: “La Herrera Herrira”-ko kide bat

Antolatzaileak: Lezoko N-2000 taldea , Eguzki Oarsoaldea, Lezoko Gaztetxea.

(Info en castellano) Segi irakurtzen…

Bideoa: Gipuzkoa desberdin baten aldeko manifestazioa

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Gipuzkoa desberdin baten alde azpiegitura handiak gelditu” lelopean manifa Donostian 2012-2-4an.

Eskunabarrak egindako bideoa

Otsailak 4, manifestazioa 17:30ean Donostiako Bulean

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute

Hainbat proiektu eta azpiegitura-lanen aurka lanean aritu diten herri mugimendu eta talde ezberdinek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako. Donostian egingo dute mobilizazioa eta arratsaldeko 17.30etan aterako da Bulebarretik.Ekimena bultzatzearen arrazoia AHTa, errauskailua, Jaizkibelgo superportua, Oiartzun-Lezo-Ganitxurizketako plataforma logistikoa, Donostiako metroa, Hondarribiako aireportuaren hedapena, Zubietako makro-espetxea edo ingurabideak eta goi-tentsio lineak bezalako proiektuak geldiaraztea eskatzea.

Azaldu dutenez, krisi ekonomikoaren eraginez azpiegituren inguruko eztabaida piztu da eta Gipuzkoako zenbait eragile politikok azpiegitura-lan handien aldeko kanpaina politiko eta mediatikoa egiten ari dira. Salatu dutenez, alderdi hauek “interes ekonomiko eta pribatu itzelen defendatzaileak” dira.

Horren aurrean, herritarrek presio soziala egin behar dutela nabarmendu dute garapen eredua aldatzeko eta eztabaida sozialari ekiteko.

Manifestazioaren deitzaileen artean AHT Gelditu! Elkarlana, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea, EHNE, AHTren aurkako asanblada, PTPren aurkako Oiartzungo taldea, Mutriku Natur Taldea eta Gipuzkoa Zero Zabor.

Mobilizazioari sostengua eman dioten eragileen artean talde sozial eta ekologista ezberdinak, sindikatuak, alderdi politikoak eta Gipuzkoako hainbat udal aurkitzen dira. Azken egunotan, hainbat udaletxetan azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozioak aurkeztu eta eztabaidatu izana zoriontzekoa dela adierazi zuten. Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani, Tolosa, Zaldibia, Itsasondo, Usurbil, Segura, Bergara, Arrasate, Oñati, Aramaio, Elgeta eta Mutriku dira horren erakusle. Errenterian kasu, boz baten aldearekin atzera bota dutela gogorarazi zuten.

Entzun deialdia

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Jaitsi kuña

Escucha la cuña

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Descarga la cuña

40 lagun Mendi martxan

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Igande goiz euritsu eta hotz batean 40 bat lagunek erantzun diote Oiartzun – Lezo – Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta Jaizkibelgo Superportuaren aurka antolatutako Mendi martxaren deialdiari.

Jaizkibel Bizirik-eko Josetxok mendi martxaren balorazioa egin dio Zintzilik irratiari

Entzun

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Alegazioei buruzko elkarrizketa Eguzkirekin

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Alegazioei buruz hitz egiteko Eguzkiko Joxemarirekin izandako elkarrizketa Oreretako Zintzilik irratian

Entzun

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

webgunetik jasotako  elkarrizketa

Salud medioambiental en el Puerto de Pasaia

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

El pasado 1 de diciembre las personas que se acercaron a la Sala Reina de Orereta pudieron escuchar la charla” Salud Medioambiental: asignatura pendiente del Puerto” ofrecida por José Manuel Cortizo, delegado de riesgos laborales de CC.OO. y trabajador del puerto de Pasaia. La charla estaba organizada por Eguzki Oarsoaldea y Errenteria-Orereta Bizirik.

Escucha la charla grabada en www.zintzilik.net

Pasaiako Hitzan Jose Manuel Cortizori eginiko elkarrizketa topatu dugu. Irakurri hemen http://pasaia.hitza.info/2011/12/02/jose-manuel-cortizo-%C2%ABbadia-biziberritu-baino-gehiago-bertako-lur-eremuak-saldu-nahi-dituzte%C2%BB/

Pasaiako portua: ingurumen zaintza noizko? Hitzaldia Oreretan abenduaren 1ean

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzki Oarsoaldea talde ekologistek antolatua, “Pasaiako portua: ingurumen zaintza noizko?-Salud medioambiental: asignatura pendiente del puerto de Pasaia” hitzaldia eskainiko du abenduaren 1ean Jose Manuel Cortizo CCOO sindikatuko kide eta portuko langileak. 19.00etan izango da, Errenteriako Reina Aretoan. Segi irakurtzen…

Jaizkibel inguruko azken berriei buruzko elkarrizketa

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia, Jaizkibel, Superportua

Jaizkibel mendiaren inguruan egondako azken berrien inguruan hitzegiteko aste honetako Zintzilik irratiko Erretegian Jaizkibel Bizirik taldeko Josurekin elkartu dira.

Josuk Pasaiako Portu agintaritzak hilabete honetan atera duen Ingurumen iraunkortasunari buruzko txostenari buruz duen iritzia eman du, eta Jaizkibelgo lur azpiko urak ustiatzeko proiektuaz era hitz egin du.

Entzun elkarrizketa Zintzilik irratian

Un riesgo pende sobre Jaizkibel (El País)

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

MIKEL ORMAZABAL - San Sebastián – 13/11/2011

El examen ambiental de la Autoridad Portuaria de Pasajes concluye que construir el puerto exterior afectaría “a la integridad” del espacio natural

La Autoridad Portuaria de Pasajes está reconociendo, antes incluso de someterse al veredicto de las autoridades medioambientales, que la construcción de un puerto exterior podría causar “un perjuicio a la integridad del espacio Jaizkibel”, catalogado como un Lugar de Interés Comunitario (LIC). Un estudio técnico sobre las afecciones a este entorno, incluido en la Red Natura 2000, considera que las actuaciones contempladas en el Plan Director de Infraestructuras del Puerto de Pasaia no tendrá impactos directos, pero las afecciones indirectas son de una “magnitud elevada” sobre algunas especies y podrían conllevar “un perjuicio a los objetivos de conservación del LIC Jaizkibel”.

Segi irakurtzen…

Jaizkibel ez ukitu!!

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Azaroaren 11 eta 12an, Lakaxita Gaztetxeak eta Hondarribiko Gazte Asanbladak, Jaizkibelgo uren ustiaketen inguruko hitzaldia eta mendi martxa antolatu dituzte.
Txingudiko urak Jaizkibelgo lur azpiko urak ustiatzeko proiektuaz mintzatu zaigu Angel Alkain. Hainbat instituzioek jartzen ari dizkieten oztopoen gainetik, hainbat hiritar proiektu honen inguruko informazioa bildu eta mendia babesteko asmoz, lanean ari dira.
Honen arira, ostiralean 19.00tan hitzaldia egonen da Lakaxitan eta larunbatean 9.00tan Lakaxitatik abiatuko da mendi martxa kaltetutako guneak ikusteko.

Entzun Antxeta irratian Angel Alkainekin egindako elkarrizketa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzaldia: Jaizkibel lehortzeko arriskuan

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Jaizkibel

JAIZKIBEL LEHORTZEKO ARRISKUAN!!!!

Urriaren 13an arratsaldeko 19:30ean Lezoko Kultura aretoan hitzaldia egingo da gaiaren inguruan.
Putzuen zundaketa lanak hasi dituzte dagoeneko
Txingudiko Zerbitzuak enpresaren eskariz, lurrazpiko sei putzutako eta bi
erreketako ura segundoko 310 litroko bolumenean ponpatzeko sistema
konplexua eraikitzen ari dira Jaizkibelgo ipar isurialdean (Paradoretik
Guadalupera bitartean). Salatu beharra dago, babesturiko Natura 2000
izendapena duen eremua, ingurumen-inpaktu azterketarik egin gabe burutzen
ari direla lan hauek. Behar dena baino ur gehiago aterako du eta horrek
lurrazpiko putzuak lehortzeaz gain, gainazaleko landaretza ere urik gabe
utziko luke.
Orain arte irizpide zuzen batekin ura itsasoratu baino metro batzuk
lehenago bakarrik ponpatzen zen. Sistema honek behar duen azpiegitura
itzela da, hoditeriaz gain ponpatzeko etxea (6 metroko altuerakoa), ur
depositua eta transformadorea eraiki behar dituzte bere eragin kaltegarri
guztiekin, ekologikoa, estetikoa, paisajistikoa….
Gaiak kezkatzen bazaitu eta zentzugabekeria hau gerarazteko ahaleginak
merezi duela uste baduzu, zatoz hitzaldira.

ANTOLATZAILEAK:
Lezoko N2000
Eguzki
Gazte Asanblada
PTParen aurkako Lezoko herritar taldea

Militarrek Jaizkibelen kalte larriak eragin dituztela salatu dute hainbat herritarrek

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Hemeroteka, Jaizkibel

Jaizkibel mendia erabiltzen duen lezoar eta pasaitar talde batek salatu du Espainiako Defentsa Ministerioak “kalte handiak” eragin dituela Lete eta tiro zelaiaren inguruan. “‘Militarrek’ zortzi eta hamabi metro arteko zabalera duten eta kilometro luzeko lur mugimenduak egin dituzte, babestuta dagoen Garrantzi Komunitarioko Eremuan”, adierazi dute. Lur mugimendu horiengatik landaretza eta ekosistema suntsitu dituztela salatu dute, higadura handia sortzeaz gain.
Gainera, baimenik ez dutela esan dute: “Makina handiekin egindako obra hauek ez dute pasaiako Udalaren lizentziarik. Defentsa Ministerioak ez du inolako proiekturik aurkeztu, are gutxiago Ingurugiro Eraginaren gaineko txostenik aurkeztu”. Militarrek Jaizkibel erabiltzea “arriskutsua” dela, esan dute eta erabilpen horrengatik hildakoak ere egon direla gogorarazi dute. “Erabilera militarra eta Jaizkibel babestea baterazinak direla uste dugu”, gaineratu dute, eta lurrak herriari itzultzeko eskatu dute.

Orasoaldeko Hitzan argazki gehiago

Baserri lurrak mantentzea eta proiektu txikitzaileak gelditzearen aldeko ibilaldiaren kronika

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hirurogei bat lagun elkartu ziren larunbatean Lezo eta gaintxurizketa artean egin asmo duten 180 hektareatako plataforma logistikoak eta beste azpiegituren pilaketak kaltetuko lituzketen baserri, nekazal lur, erreka eta natur ondasunak ezagutzeko.

Ibilaldian zehar zenbait geldialdi egin zituzten bertako baserritar eta bizilagunei entzuteko eta proiektuen nondik norakoak jakiteko. Horrela egin zuten,”Urrullon” ( Jaizkibelgo Superportua egingo balitz tunel eta sarbidengaitik kaltetuak), “Herrikoetxen” (Plataforma logistikoaren barruan),”Bakarraiztegin” (N1 berria eta A8 loturarekin botako lutekena), eta “Granada, Abendaño eta Itsuek” (Geltoki intermodala egiteko eraitsiak izango liratekenak).

Bertakoek prestatutako hamaiketakoa Itsuen egin ondoren, intermodala eta besta proiektu txikitzaileak suntsitu nahi dituzten lurrak nekazaritzarako eta bertako elikagaiak ekoizteko mantentzearen ganantziaz mintzo ziren, Gaintzurizketa bere osotasunean zaintzearen alde eginaz. Aitor Eznaola Legorretako baserritar eta herrikirolaria ere gogoratu zuten, lurraren defentsan berak eta familiak erakutsi duten irmotasunagatik. Esnaolatarrek egindako gazta, lezoko baserritarrek egindako sagardoaz lagundurik dastatzen zuten bitartean Aitorrek “Lurra, ura, eta airea” aldarrikatzen zituen gutun bat irakurri zen.

Bukaera Errekalde auzoan eman zitzaion, non 22 etxebizitza botatzeko asmoa azaldu duen “Etorlur” enpresa publikoak intermodala egiteko. Bizilagunen osasunean (zarata maila handiak jasan beharko lirateke), natur errekurtsoetan, kulturaletan, paisajean eta nekazal produktibitatean kalte iraunkor itzulezin eta konponezinak sortuko lituzketen proiektu hauek behin betirako baztertu, eta beste gizarte eredu baten alde egin behar dela azaldu zuten partehartzaileek.

PTP-LZP-ak kaltetutakoen asamblada.

Foro Puerto Pasaia Foroa, espacio para el debate y la reflexión sobre el futuro del Puerto de Pasaia

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Iritziak / Opiniones

El pasado 14 de junio se presentó en Koldo Mitxelena de Donostia un informe elaborado por un grupo de personas de diferentes ámbitos y profesiones, todas y todos gipuzkoanos, en el que se muestra su preocupación por la trayectoria que el proyecto del puerto exterior de Pasaia está llevando desde sus inicios y la falta de rigor y transparencia con la que se está tratanto este asunto.

El documento muestra el escepticismo de este grupo de personas hacia los datos en los que  se intenta justificar la necesidad de esta infraestructura, así como al falta de un debate abierto a cerca de los posibles escenarios de futuro de la bahía de Pasaia, que no necesariamente deben contemplar el puerto exterior. Segi irakurtzen…