Pasaiako Kanpoko Portuak eragin kaltegarriak izango ditu portuko langileengan

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Nazioarteko lehiari sarrera erraztu eta enpresen interesen alde enplegua gutxituko duen birmoldaketaren alde egingo du.

2000. urtean Gipuzkoako Bazkundeak egindako eta zabaldu gabeko txostenak Pasaiako Portua eraikiz gero egungo lanpostuak arriskuan jarriko direla baieztatzen du

Portuko zerbitzuen merkaturatzeari buruz laster onartuko den Europako zuzentarau egitasmoaren ondorioak ezagutzen zituzten kanpoko portua bultzatzen ari diren sektore ekonomikoek. Instalazioaren ezaugarriek, finantzaketa publikoarekin eta eskulana mugatzen duten bitartekoekin egindakoa, nazioarteko konpainientzako erakargarria egingo dute eta adjudikaziodunak prezioetan lehiatu ahal izateko kostuen murrizketa politikak hartzera derrigortuko dituzte.

“Informe Jurídico sobre el Proyecto de ampliación del Puerto de Pasajes” deritzon txostena Zuzenbide Administratiboko Katedradun Mª Jesús Montoro andereari eta Abokatu-Ekonomista Emiliano López Atxurra jaunari agindu zitzaien egiteko eta inon ez da zabaldua izan.

Txosten honen arabera, Europar zuzentarauak tartean direla, portuko jabari publikoan burutzeko jarduerak lehiaren arauetara irekita egotea derrigorrez bete beharko du. Beraz, hitzez hitz honela ondorioztatzen du txostenak: “los órganos de contratación, han de publicar en el Diario de las Comunidades Europeas el anuncio de concesión según previsto en la Directiva 93/37, con el fin de que el contrato quede abierto a la competencia en el ámbito europeo. Ello con independencia de que el futuro concesionario sea privado o público”.

Era honetara, kanpoko portuan jardun ahal izateko, portuko jarduera guztiaren kargu egiteko aukerak ere izango dituzten Europa guztiko enpresekin lehiatu beharko dela ulertzen da, nazioarteko lehia irekiko baita. Hala, gaur egungo lanpostuak eta lan baldintzen jarraipenerako zalantza egoera sortzen da, enpresek beste era bateko eskulana eta lan baldintza ezegonkorragoak kontratatu ahal izango baitituzte.

Portuko jardueren birmoldaketak enpleguan eragin kaltegarria izango du.

Lehiara irekitzeak egungo langileen jarraipenari buruz sortzen dituen zalantzez gain, kanpoko portuak sortutako enplegu itxaropenak nabarmen dira negatiboak Jaizkibel Biziriken iritziz. Jarduerak izango duen birmoldaketa prozesuak zama lanen automatizazio handiagoa ekarriko du, ekipoen dimensionatze handiagoa eta ontziratu gabeko merkantzien nagusitasuna, eta baita itsasontzi gutxiagoetan biltzea ere. Gainera, Euskotren-en txostenen arabera, portua enpresa siderurgikoekin lotu nahi da zuzenean. Ondorioz, eskulanaren beharrizana gutxituko da, estiba eta desestiba lanetarako, itsasontzien maneiu lanetarako (praktikak eta atoiontziak) eta baita kamioien gidaritzarako ere. Gertatu ahal denaren adibide bezala, kanpoaldean jarri nahi den zentral termikoak, egungoarena baino lau aldiz potentzia gehiagorekin, 60 lanpostu sortuko ditu Naturgas-en arabera. Gaur egun 92 langile ditu.

Portuko arazo bakarra gestioarena da eta ez espazioarena. Jarduera inguru urbanoarekin bateragarri izanda mantendu eta hasi ahal da.

Portua bere edukieraren mugan dagoela arrazoitzeko erabiltzen diren argumentuak ez datoz errealitatearekin bat. Pozueta Txostenaren ondorioen arabera, ezkutuan gorde nahi izan den beste txosten ofizial bat (Madrileko Unibertsitate Autonomoak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindakoa), egungo portuaren jarduera guztia dagoen espazioaren %15a erabiliaz burutu daiteke. Txosten honek ere neurri sinpleen bidez inguruko herritarrei sortutako eragozpenak asko gutxitzea lortu daitezkeela ziurtatzen du. Jaizkibel Biziriken ustez datuok gaur egun portua zer den berresten dute, enpresa pribatuen siderurgi produktuen txatarraren biltegia, egun egiten den gestioa hobetzeko aukera zabalak dituena. Ildo honetatik, eta ez kanpoko kaia eraikita, ziurtatu daiteke portuko jardueraren iraute ekonomikoa eta laborala.

Kanpoko kaiaren eraikitzearekin jarduera handitzeari buruzko baieztapenak ere ez dira arrazoitzen, inongo txostenak ez baitu eskakizunen ugaritzea eta trafikoen dibertsifikatzea lortzeko moduari buruzko daturik ematen. LKSren txostenean (hau ere Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoa, eta hau ere zabaldu gabea) azpimarratzen dira ahuldade hauek, eta enpleguari buruz zera adierazten du, “se crean puestos de trabajo, aunque de forma temporal”

Portuko Agintaritzari kanpoko portuak suposatuko duenari buruz eta beraien etorkizunean izango duen eraginari buruz egiazko informazioa exijitzera animatu nahi ditu langileak Jaizkibel Bizirikek.

Portuko Agintaritzari jarduera gestioa optimizatzeko plana burutzeko, ingurumenaren egoera eta lurraren aprobetxamendua hobetuaz, exijitzera ere animatu nahi ditu langileak Jaizkibel Bizirikek. Era honetara portuak denontzako izango du etorkizuna.

2006ko Urtarrilak 16

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi