ELA Pasaian kanpoko kaia egitearen aurka agertu da

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Hemeroteka

(en castellano)

ELAk dio portua ez dela beharrezkoa arrazoi ekonomikoengatik, eta ingurumen kalteak azpimarratu ditu. ELAren ustez, egungo portua berritu, eta bertan dauden baliabideak optimizatu behar dira. Hortik hasi beharko litzateke badiaren biziberritzea.Jaizkibelgo itsaslabarrean kanpoko kaia egitearen aurkako jarrera azaldu du ELA sindikatuak. Ingurumen, parte-hartze eta ekonomia arrazoiak azaldu ditu horretarako.

ELAk gogorarazi du ez dagoela arrazoi ekonomikorik Pasaian kanpoko portua egiteko. Izan ere, salgaien garraioa ez dela gehitu ohartarazi du, jaitsi baizik. 2007an salgaien trafikoa 5,07 milioi tonakoa izan zen; 2003an, berriz, 5,96 milioikoa.

ELAk ohartarazi du azken urteotan porturako egindako aurreikuspenak ez direla bete, eta «zalantzazkotzat» jo du, hortaz, kanpoko kairako egiten dituztenak betetzea. «Obraren kostua itzela da, eta askoz ere onuragarriagoa izango litzateke diru hori gizarte zerbitzuetan erabiltzea: osasun, hezkuntza, etxebizitza arloan».

Bestalde, ELAk Jaizkibelgo itsasadarrak duen balio ekologikoa kontutan hartzekoa da. “Portu Agintaritzak berak aitortzen du bertan ondorio kritikoak izango dituela kanpoko kaiak eta ondorio horiek atzera ezinezkoak izango direla ”.

Egoera honen aurrean  helegitea jartzea erabaki du sindikatuak.

Irakurri alegazioak

Info +: http://www.ela-sindikatua.org

Gaiak: , ,

Iruzkina idatzi