ORAINGO PORTUAREN POTENTZIALA AGERIAN, PLAN ZUZENTZAILEAREN ARABERA ITSAS-BIDAIAK JASO EZ DITZAKEEN KANPO KAIAREN AURREAN

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: webJB

Pasaiako portura etorri diren itsas-bidaiak eta bertan egotitutako kirol portuak frogatzen dute erabilpen hauek portu komertzialarekin bateragarriak direla, eta portu misto bat posible dela kanpo kaiaren beharrik gabe.

Kanpo kaiak ez ditu itsas-bidaiak jasoko, Plan Zuzentzaileak eta Ingurumen Iraunkortasun Txostenak adierazten duten bezala, barne portura sartuko lirateke eta. Bertan, itsas estazio bat eraikitzea aurreikusten da ontzi bat edo birako, Azamara Journey eta Adonia ontziak erabili duten leku berean. Horrela, ISAk adierazten du “merkantzien erabilera eremua portu berrian izango litzateke, Jaizkibelen ipar magalean, badian arrantza, itsasgintza industria, kirol portua eta itsasbidaiak egongo direlarik”.

Bestalde, Plan Zuzentzaileak adierazten du “itsasbidaiak Buenavista eta Avanzado nasetan izango direla, non estazioa eraikiko den eta aparkalekuak egiteko eremu bat erreserbatuko den. Hasiera batean jarduera hau itsasbidai txikiek osatuko lukete Donostiako gertutasuna aprobetxatuz portuan geldialdi bat egiteko. Ontzien tamaina ezingo da oso handia izan sarrerako kanalaren murrizketa dela eta. Buenavistako nasan 400 metro erabiliko lirateke, bi atrakaleku jartzeko adina”.

Errealitateak erakusten digu ez dela kanpo kaia eraiki edota 2035 urteraino itxaron behar portu bizi eta erabilgarri bat izateko. Baita ere erakusten digu egungo kaiaren balioak ezeztatzeko egindako alternatiba txostena trikimailu hutsa dela, etorkizunerako edozein aukera kanpo kaiaren menpe uzten baitu.

Azkenik, Jaizkibel Bizirik-ek salatu nahi du Lucio Hernando Portu Agintaritzaren zuzendariaren hitzen doitasun falta. Itsasbidaien etorrera aprobetxatuz, komunikabideetan adierazi du kanpo kaiarekin horrelako jarduerak bultzatuko direla, jakinda ez Plan Zuzentzaileak ez eta egindako beste txostenek ez dutela jarduera honetarako nasarik aurreikusten edo azalerarik egokitzen. Bada, kanpo kaia turistentzako logela beldurgarria izan daiteke, hidrokarburoentzako gordelekuez, planta regasifikadoraz eta bestelako “xarmaz” inguratuta

Iruzkina idatzi