Tipi-tapa ametsetako paisaietan zehar – Jaizkibeli buruzko argazki-blog berri bat!

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Jaizkibel sarean geroz eta presentzia gehiago du. Aurkikuntza berri bat eskaintzen dizuegu oraingoan; Tipi-tapa ametsetako paisaietan zehar izaneko web orrialde hontan Jaizkibel mendiari buruzko informazio eta batez ere argazki ederrak ikusi ditzakegu, eta dena IMANOL PACHECO gure lagunari esker.

Eskerrik asko opari polit honengatik eta Jaizkibelen altxorrak mundu guztian zehar zabaltzeagatik!

——— Segi irakurtzen…

Web berria martxan!

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Jaizkibel Bizirik, Prentsa Oharrak

Ia urte erdiz geldirik izan dugu Jaizkibel Biziriken web orria. Aurrekoa zaharkituta gelditu zen eta berri bat egitea beste erremediorik ez zitzaigun gelditu. Nola egin, ze sartu eta halakoak erabakitzen genituen bitartean uda iritsi zitzaigun, eta horrela udako oporren ostean lanari ekin genion.

Emaitza begi aurrean duzuen hauxe da, Jaizkibel Bizirik-en webgune berritua. Bertan aurreko webgunean zeuden albiste eta argazki ugari topatuko dituzue, baina baita aurrekoan faltan botatzen genituen bideo, triptiko, aldizkari, ikerketa, etab… ere.

Baina dena ez da aldatu, webgunearen helburua betikoa baita: Jaizkibel mendia ezagutaraztea, bertako aberastasunaren berri eman eta Jaizkibeleko itsasertza suntsitu nahi duen superportuaren aurkako informazioa ahalik eta gehien zabaltzea da webgune honen helburua. Guk helburu honekin bat egitera animatu nahi zaitugu, Jaizkibel Bizirik-en antolatzen, ekimenetan parte hartzen, natur txikitzaileak salatzen, webgunean zure kolaborazioak ipintzen eta, bereziki, gure altxorra den Jaizkibel maitatzen.

Aurkezpen honekin amaitzeko aurreko webgunea egiten eta elikatzen aritu ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta beraiena ere den webgune berri honetan parte hartzera animatu nahi ditugu.

——————-(Presentación en castellano) ——————— Segi irakurtzen…

Jaizkibel satelite irudi bidez

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik

Googlek eskaintzen dituen satelite irudien artean Jaizkibelgo ikuspegi eder hau ageri zaigu. Ezkerreko geziarekin hurbilpen handiagoz ikus daitezke itsalabar eta mendi magalak. Airetiko begirada honekin ere ibilaldi polittak egin daitezke!