EUROPEAR KOMISIOA ETA INGURUGIRO MINISTERITZAREN AURREAN EKITEN DU JAIZKIBEL BIZIRIKEK

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Ingurugiro Europar Komisarioak Jaizkibel Bizirikek aurkeztutako galdera parlamentarioa eskertzen du, era berean Estatu Espainiarrari informazioa eskatuko dio

Kanpo kaiako ingurugiro tramitazioan hasieratik parte hartzeko eskatu diote 20 eragileek Ingurugiro Ministeritzari

Behin eta berriz Jaizkibel Biziriketik adierazten ari garen bezala, Pasaiako Kanpo Kaiaren aurka agertzeko arrazoiak anitzak dira, arrazoi bakoitzak bakarka hartuta ere proiektua zalantzan jartzen duelarik. Orain gutxi gehiengo sindikala batu zen gurekin eta azpiegitura hau arrazoi ekonomikoengatik ukatu zuten. Oraingoan, Jaizkibel Biziriken ere parte hartzen duten eragile kontserbazionista batzuk Jaizkibelen babesa sustatzeko instituzioen aurrean egiten ari diren lanketa jakinarazi nahi diote jendarteari.

Kanpo kaiaren eraikuntzarako beharrezkoa den ingurugiro tramitazioa hasi da. Esan, kanpo kaiak Jaizkibelgo itsasertzean 200 hektarea okupatuko lituzkeela, babestutako ingurune natural hau merkantziarako biltegiratzea bihurtuz eta bertan energia kutsakorra sortuko duten eraikuntzak egokituz. Ohituta gaude horrelako makroproiektuetan egiten diren ingurune tramitazioetan, arrazoi tekniko, sozial eta anbientalei kasu egin beharrean, eraikuntzako promotoreen beharrak asetzea. Zentzurik gabeko proiektu hau aurrera jarrai ez dezan, instantzi guztien aurrean aktiboki ekitea erabaki du Jaizkibel Bizirikek.

Azpimarratzekoak dira Europar Komisioa eta Ingurugiro Ministerio aurrean egindako ekimenak.

Europako Parlamentuaren bidez, 2009ko urtarrilean, BGL Jaizkibel babeserako zein neurri hartu ziren galdetu zitzaion Europar Komisioari. Idatzizko galdera Berdeetako David Hammerstein eurodiputatuaren bidez egin zuen Jaizkibel Bizirikek. Orain gutxi jaso du erantzuna ( E-254/09ES kodearekin erregistratua) Europako Ingurune Komisarioa den Stavros Dimasen eskutik. Dokumentuan kasu honen inguruan atentzioa deitu izana eskertzen du, honen inguruan duen informazio bakarra galdera honen bidez emandakoa dela adieraziz. Nahiz eta Portuko Agintaritzak proiektua justifikatzeko Europako Komisioaren izena erabili duen, errealitatea bestelakoa dela erakusten digu erantzun honek. Beraien estrategia proiektua ezkutatzea izan da Europako Komisioaren eskuartzea saihestu asmoz. Erantzunaren idatzian, Habitaten Zuzendaritzan jazotako prozedimendua agertzen da (92/43/CE), Natura 2000 Sareko lekuei eragiten dien proiektuen ebaluazioekin lotua dagoen 6.artikuloaren konplitze inguruan mintzatzen da zehazki. Azkenik, Europako Ingurune Komisarioak eskudun diren agintaritzengana zuzenduko dela jakinarazten du, gai honen inguruan informazio gehiago eskatzeko.

Bestalde, Pasaiako Portuko Aginteak “Plan Director” delakoaren izapidea, non kanpo kaia txertatua dagoen, eskaera sozialaren bizkarrean egitea eragotzi nahi du Jaizkibel Bizirikek Ingurune Ministerioaren aurrean. Horretarako, plataforma hau osatzen duten esparru ezberdinetako ( talde ekologista, mendi taldeak, sindikatuak, talde politikoa…) 20 eragileek tramitazioan “interesa duen publikoa” izateko eskaera egin dute, hauei ingurune ebaluaketan agertzen den prozedimenduaren arabera kontsultatu egin beharko zaielarik. Honek hasieratik parte hartzeko aukera ematen du, Ministerioak ingurune-ebaluaketa burutzeko legearen arabera egin behar duen galdeketa epean iradokizunak egin daitezkeelarik. Ekarpen hauek eta eragindako administrazio publikoenek egiten dituztenekin batera, “Erreferentzi Dokumentua” osatu beharko da Portuko Agintaritzari igortzeko eta hauek beraien Ingurune Ebaluazioa Estrategikoan erabili beharko dute.

Gaur egun eta 3 hilabeteko epea pasa ondoren (apirilaren 23an agortu zen epea), tramitazioa geldirik dago. “Erreferentzi Dokumentua” osatzeko Ingurune Ministerioak dio Portuko Agintaritzak emandako dokumentua ez dela nahikoa. Osatze bidean informazio gehiago eskatu dute. Hau osatzean aipatutako elkarteei aurreko kontsultak egingo zaizkie.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta tramitazioa geldirik egon eta Europar Komisioak proiektu honen inguruko informaziorik ez izan, Kanpo Kaia aurrera eramateko pausuak ematen ari dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak atera berri duen tunelak eraikitzeko proiektuaren lehiaketa publikoaren argitaratzearekin. Zentzu honetan Jaizkibel Bizirik-ek proiektu honen gelditzea exijitzen du eta bai Pasaiako Portuko Agintaritzak eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegarritasun ezbaikorra duen proiektu batean diru publikoa xahutzen ari direla eta burututako ekintzen politikaz baliatu nahi direla salatu nahi du.

Era berean, orain Eusko Jaurlaritzan sartu berri den gobernuari Jaizkibel mendia eta itsasertzaren benetako babesaren alde egiteko eta Pasaiako badiaren birgaitzerako bestelako alternatibak sortzea eskatu nahi dio.

Jaizkibel Bizirik eta bertan parte hartzen duten eragileek, Jaizkibelen babesa eta kanpo kaiarekin egin nahi duten atentatu ekologikoa aldarrikatu eta salatuko dute Europar Komisioa, Ingurune Ministerioa zein bestelako instituzio publikoetan.

Ekimen honetan, Jaizkibel Biziriken parte hartzen duten elkarteen izenean, naturaren defentsan eta kontserbazioan lan egiten duten ondoko elkarteak parte hartzen dute:

*

Club Vasco de Camping
*

SEO/Birdlife-Donostia
*

Eguzki
*

Ekologistak Martxan
*

Berdea-European Greens
*

Jaizkibel Mendizale Taldea

2009ko maiatzaren 8a

JAIZKIBEL BIZIRIK

Iruzkina idatzi