Jaizkibel eta Diputazioaren handigura

Egilea: JB  |  Atala: Iritziak / Opiniones

Iñigo Aguirre Arrieta, Florent Marcellesi, Berdeak – European Greens-en Bozeramaileak eta Jean Lissar, Akitania Eskualdeko Kontseilaria, Les Verts du Pays Basque

2006ko abuztuaren 11aen

Gipuzkoako Foru Aldundian, Lurraren Antolamenduko Diputatua den Koldo Azkoitia Jaunak, Jaizkibel-go Portu Berriari buruzko azken hitzarmenetan Foru Aldundiaren jarrera “konstruktiboa” azaleratu du. Hain zuzen ere, Europako “Natura Sare 2000”-an sarturik dagoen Jaizkibel-go esparru honetan “argi” dago Pasai-ko Portu Berria “eraiki egingo dela”.

Eskuzabaltasun eta adimen handiz eskeinitako keinu honekin, Azkoitia jaunak, Jaizkibel babestu nahi duten ekologista talde eta alderdi politiko guztiei, jai daukagula eta Portu Berria egingo ote den edozein zalantza burutik kentzeko esaten digu. “Dekretokadaz” jositako garai hauetan (Mutrikuko Portu Berrikoa adibidez), ardura handiz jasotzen dugu gure instituzioetako ordezkarien tankera garratz eta makatzailea, ahobetezko hitzarmenez ornituak. Ontasuna baino, beraien jarduerak defendatzeko daukaten argumentazio eskazia lagatzen digute agirian, hauen karia konpartitzen ez dugun herritar gehiengoei.

Foru aldundiak berak enkargaturiko txosten bat “zirriborro” baten, nola bilakatzen den jakin nahi genuke, hain zuzen ere, txosten honek oso argi proiektu hau atzera botatzea gomendatzen zuenean, garapen jasangarri hitz xelebre honen hiru ardatzak kontuan edukirik: ekonomikoa, soziala, ingurugirokoa. Jaizkibel Bizirik-ek kaleratu behar izan zuen txostena. Zuengatik izan balitz herritarrok ez genuke aukerarik izango proiektu erraldoi honen sentzu faltaz eta Jaizkibelek gordetzen duen ingurugiroarekiko balio haundiaz jabetzeko.

Gu danok pikutara bidali beharrean Foru Aldundiak hobe izango luke datu sinesgarriaz, Pasaiako Badiaren birsorketa gaur egungo portuarekin bateraezina dela frogatzea. Zergatik Urban programaren barnean Europatik jasotako diru laguntzak, ekonomikoki etsita dauden eskualdeentzako zuzenduak eta kasu honetan La Herrera-rako bideratuak, beste gauza batzutarako erabiliak izan diren. Zergatik dabiltzaten hain burugogor Kanpoko Porturik gabe bizitzarik ez dagoela gizartea berenganatu nahian eta zer dela eta “Jaizkibia” elkarte erdipublikoa, izen bitxikoa dudarik gabe, hain geldia dagoen Espainako Sustapenerako Ministeritzak Pasaiko Kanpoko Portua “tragatu” dezan zain

Benetan sinesten dugu, posible eta askoz ere eragingarriagoa dela Pasaiak daukan lekua eta logistika behar den bezala kudeatzea, honela portu hau hilabetez hilabete txatarra, ikatza eta mineral biltegia jarrai ez dezan. Energia “berdearen” profetenak den Zentral Termikoarentzako behinbetiko erantzun bat ere eman beharra dagoela uste dugu.

Azken finean, gure instituzioen benetako lehentasuna, Pasaiak daukan lautada haundi horiei al den probetxu gehien ateratzea izan beharko litzateke. Eta ez bertan Kirol Portu eta etxe berriak ikuskatzea.

Zuek prediku egiten diguzuten aukera bakarra, El Abrako haunditzearen ondorioz gaur egun bere kapazidadearen herena bakarrik erabiltzen duen Bilboko edota oso hurbil dagoen Baionako portuekin konpetitzea izango litzateke, futbolezko derby bat izango balitz bezala. Europa Batasunaren barnean eta Bizkaiko eta Iparraldeko lurraldeekin sinergiak bilatu beharrean, gure instituzioak proposatzen diguten etorkizun bakarra, eskualdeen arteko konpetentzia da beste edozerren gainetik. Honela Europear Komisioaren kredu produktibista eta liberala jarraituz.

Hainbat Azpiegitura Erraldoi aldabatera eta oso esparru murritzean bultzatu beharrean( AHT, 2×2 pirineoetako autobidea, Pasaiko eta Mutrikuko portuak…)hobe izango genuke epe luze batera begiratzea era askoz ere modu solidarioago eta jasangarriago batean. Ordua da eskualdeen arteko koordinazioa eta osagarritasuna bilatzea, medioak eta baliabideak konpartitzea. Hau da, Konpetentziako Europaren aurrean lankidetasunaren Europa.

Iruzkina idatzi