-1974: Francon garaietan ikerketa burutu zuten kanpo kaia eraikitzeko baina atzera bota zuten.
-1999-4-23: Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak “biabilitate ikerketa” enkargatu zuen.
-2000-2-3: Pasaiako kanpo kaiaren proiektua aurkezten dute publikoki.
-2000-3-1: Pasaiako 64 bizilagunek salaketa aurkezten dute, lurralde antolaketan eta ekologian proiektu honek eragingo lituzkeen kalteengatik.
-2000- uda: Informazio zabalketa: erakusketak, muralak, iritzi trukaketa, diru bilketak,…
-2001-4: Eskualdeko azpiegitura erraldoien aurkako akanpada Gaintxurizketan (mendi martxa, kalejira errebindikatiboa Oreretatik Lezora, ertzaintzak kargatu, zaurituak eta atxilotuak).