Euskal Herriko Azpiegitura handiak, eztabaidan KONTRA programan

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: webJB

Kontra euskal gizartearen intereseko diren gaiak mahai gainean jartzen dituen eztabaida saioa da, Zai Zoi Bele ekoiztetxe independenteak ekoizturikoa. Programa internet bidez zabaltzen da, eta saio bakoitzan hizlari desberdinak eta ezagunak hartzen dute parte.

Azkeneko saioa “Azpiegitura handiak Euskal Herrian” izan zen, non gure herrialdeko proiektu erraldoiak aztertu ziren. Besteak beste Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean kokatuko den kanpo portua; eta Donostiako Metroa, Donostialdeko metropolia konektatzeko metro-sarea.

Hizlariak Iñaki Antigüedad, Denis Itxaso, Maribel Vaquero eta Iban Asenjo izan ziren, eta honako galdera hauei erantzun zuten: Beharrezkoak al ditugu azpiegitura hauek Euskal Herriaren etorkizun eta oparotasunerako? Bideragarriak al dira?  Zer interes dute politikariek proiektu horietan? Honela egituratu nahi al dugu Euskal Herria?

Programan zehar, Lezoko herrian egindako inkesta bat ere ikus daiteke, eta bakoitzaren iritzia eman web orrian bertan.

Oso programa interesgarria, etzazute galdu!

www.kontraprograma.com

Iruzkina idatzi