Itsas Gelarekin Azabaratza eta Ulia garbitzera

Egilea: arranoa  |  Atala: JB multimedia, Jaizkibel

Itsas Gela elkarteak gure itsasertza garbitzeko 2 irteera antolatu ditu asteburu honetarako. Azaroaren 26an, larunbata, Uliara irteera egingo du Murgita kalaren ingurumen egoera aztertzeko asmotan, eta azaroaren 27an, igandea, Jaizkibelgo Azabaratza kalaraino hurbilduko dira.

Izena emateko 619814225 edo itsasgela@itsasgela.org eta informazioa gehiago http://www.itsasgela.org/

Zintzilik irratian Itsas Gelarekin elkarrizketa entzuteko hemen

Hona hemen Itsas Gelak zabaldutako prentsa oharra:

Dakizuenez hilabete hauetan AZTERKOSTA programaren barne murgilduta gaude
gure Jaizkibel eta Uliako kostaldea aztertuz. Ildo honetan, hurrengo astean
ditugun landa irteeren berri eman nahi dizuegu.

Batetik, azaroak 26  larunbata, Uliara irteera egingo dugu Murgita kalaren
ingurumen egoera aztertzeko asmotan. Bestetik, azaroaren 27 igandea,
Jaizkibelgo Azabaratza kalaraino hurbilduko gara gauza bera egiteko
intentzioarekin.

Azken urte hauetan Azabaratza aztertzeko garaian zabor asko aurkitu dugu
bere ingurunean, horregatik, aurten kalaren garbiketa sakon bat egitea
proposatzen dugu. Horretarako zure laguntza ezin bestekoa da eta animatzeko
festa giroa eman diogu ekitaldiari. Atxikituta honen informazio zehatzagoa
aurkituko duzue.

Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzea konfirmatu beharra dago.
Animatu eta apunta zaitez!

Berria zuen lagun artean zabalduko duzuelakoan, esker mila laguntzagatik
eta ondo izan!
——————————
Hola amigos,

Como sabéis durante estos meses estamos inmersos  en e l programa AZTERKOSTA
analizando la costa de Ulia y Jaizkibel. En este sentido os queremos
informar de las próximas salidas.

El sábado 26 de noviembre, saldremos a la cala Murguita en Ulia, a
reconocer el estado medioambiental de la zona; y al día siguiente, el
domingo 27 de noviembre, nos dirigiremos a Azabaratza en Jaizkibel con la
misma intención.

Dado que en los últimos años nos hemos encontrado con demasiada basura en
la zona de Azabaratza, este año hemos decidido realizar una limpieza a
fondo del lugar.  Es fundamental vuestra ayuda y para animaros hemos
querido darle un ambiente festivo a la actividad. Adjuntamos información
más detallada.

Todas las actividades son GRATUITAS y para participar es necesario
confirmar asistencia. ¡Anímate y apúntate ya!

Gaiak: , ,

Erantzun 1 to “Itsas Gelarekin Azabaratza eta Ulia garbitzera”

  1. frogalari (e)k dio:

    polita irudia

Iruzkina idatzi