Hondarribiko Gazte Asanbladak “Superportuaren kontrako 2001ko Umeen eguna” antolatu du Maiatzaren 1ean

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Datorren Maiatzaren 1an Superportuaren kontrako 2011 Umeen eguna antolatuko du Hondarribiko Gazte Asanbladak. Aurreko urteko arrakasta ikusirik aurten ere Umeen eguna prestatzeari ekin diote eta egitaraua ere pixka bat zabaldu dute. II. Superportaren kontrako marrazki lehiaketa izango da lehenengo, gero altxorraren bila jolasa egingo da alde zahar guztitik barna eta bukatzeko txokolatada Gipuzko plazan ume txiki eta ez horren txikientzako.

Egitaraua ondorengoa izango da:

16:00tan Marrazki lehiaketa
17:00tan Altxorraren bila
18:30tan Txokolatada guztiontzat

Ekintza guztiak Hondarribiko Gipuzkoa Plazan egingo dira.

Iruzkina idatzi