20 ERAGILEEK PROPOSAMEN BATERATU BAT BABESTEN DUTE ETA KANPO PORTUAREN KONTRA ETA EGUNGOA HOBETZEKO SINADURAK JASOKO DITUZTE

Egilea: JB  |  Atala: Prentsa Oharrak

Jaitsi sinadurak biltzeko orria hemen klikatuz eta  ikusi hemen nola elarazi dezakezu.

Pasa de hilaren 22an, Portu Agintaritzako administrazio kontseiluan LAB eta ELAk, Lezoko eta Pasaiako alkatetzekin aurkeztutako proposamena babesteko elkartu gara gaur hemen Pasaiako portuan, komunikabideen aurrean. Abian jarri den sinadura bilketa baten kanpaina ere iragarri nahi dugu. Sinadura hauek Ingurumen Ministeritzara bidaliak izango dira ingurumen ebaluazioaren prozedimenduaren barruan.

Alderdi polítiko, sindikatu eta talde ekologistak daude 20 eragile hauen artean Jaizkibel Bizirik deitutakoak izan direnak eta era berean bertako partaide direnak, Hauek bere egiten dute Portu Agintaritzan sindikatuek egindako eskaera, kanpo portuaren proiektua albo batera uzteko eta gaur egungo portua modernizatzen zuzendu daitezela inbertsio eta esfortzuak. Modernizazio honekin, eman beharreko hobekuntzak emango lirateke, lurraren ustiapenean, material eta giza baliabideen gehikuntzan, ingurugiro kutsaduraren deuseztean eta merkantzien trafiko egokien optimizazioan. Birsorkuntza industrialean, sozialean eta urbanistikoan lagunduko da era honetara, ikuspegi integral batekin bere gain hartuz portu-hiria arteko erlazioa.

Hemen gaudenok proposamen hau osatu nahi dugu, Jaizkibelgo balore naturalak eta bere itsasbazterra bere osotasunean kontserbatzea eskatzen diegu instituzioei, izan ere, eremu hau Euskadiko Biologoen Eskola Ofizialak eta Oceanak eskatuta Donostia-Miarritz arteko itsas korridore ekologikoaren parte da.

Nahi duten eragileentzat irekia dagoen ekimen sozial bateratu honek, kanpo portuaren proiektuaren ezezko zabala erakutsi nahi du, era berean bideragarria den alternatiba badagoela eta berau oinarri sozial zabal batek eskatzen duela. Ekimen honekin bat egiten dugun eragileok zabalpena burutzera eta erdiestean laguntzera konprometitzen gara.

Eragile bakoitzak bere kabuz martxan jarriko dituzten ekimenez gain, lehen ekimen bateratua martxan jarriko dugu, sinadura bilketa bat izango da, Oarsoaldea eta Gipuzkoako herritarren artean burutuko da sinadura bilketa hau. Honen helburua, proposamena Ingurugiro Ministeritzara eta beste instituzioetara iristea da. Promotoreen proiektuen iritzi interesatuez gain, herritarren errefusatzea, ingurumen ebaluazioaren prozedimenduan eta proiektu tamalgarri eta zentzugabe honekin zerikusia duten erabaki gune guztietan, agerian gelditzea oso garrantzitsua da.

Proposamenarekin bat egiten dutenak eta Jaizkibel Bizirik deituta:

Sindikatuak: LAB, ELA, EHNE, ESK.

Alderdi sozial eta politikoak: izquierda abertzale, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker

Batua, Alternatiba, Berdeak-Los Verdes, Antikapitalistak, Zutik Oarsoaldea, Ezker

Soberanista Eraikitzen.

Talde Ekologistak, kontserbazionistak eta mendi taldeak: Ekologistak Martxan,

Eguzki, Haritzalde, WWF Adena, Mutriku Natur Taldea, Club Vasco de Camping, Itsas

Mendi Elkartea.

Jaizkibel Bizirik!

2010 ekainak 30

www.nodo50.org/jaizkibel

jaizkibelbizirik@gmail.com

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi