Pasaiako kanpo kaiaren planaren inguruan «seriotasun falta» salatu dute ekologistek

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren inguruan erakundeak «seriotasun eta zorroztasun falta» erakusten ari direla salatu du Ekologistak Martxanek. «Ingurumenaren babesa bilatzen duten legeen gainetik, beren erabakiak inposatzen ari dira». Haien ustez, portuaren Plan Estrategikoa «iraina» da gizartearentzat. «Planak ez du zentzurik, eta kanpo kaiak ingurumenean eta ekonomian izango duen eragina ikertzea saihesten du». PSE-EEk Plan Estrategikoaren aurka bozkatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkaria gaitzesteko egindako eskariak, garbi erakusten du, Ekologistak Martxanen arabera, seriotasun eta zorroztasun falta hori. «Jaizkibel babestutako gunea da, eta botere publikoek hori bermatzeko betebeharra dute».

www.berria.info

Gaiak:

Iruzkina idatzi