Pasaiako Portuko Planaren aurka elkarretaratzea egin du Jaizkibel Bizirik taldeak

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik, Prentsa Oharrak

Jaizkibel Bizirik taldeak protesta egin zuen atzo Donostian, Trintxerpeko sarrerako Gomistegiko biribilgunean. Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak portuaren Plan Estrategikoa onartu zuen atzoko bileran, eta horren harira egin zuen protesta talde ekologistak. Taldeko kideek adierazi dutenez, «plan horren helburu bakarra kanpo kaia egitea da». Hain zuzen ere, kanpo kaiak ingurumenari kalte larria eragiteaz gain, ikuspegi ekonomiko eta sozialetik justifikaezina dela deritzo taldeak.

Plan Estrategiko horren arabera, besteak beste, Herrera bi eremutan banatuko da: iparrean etxebizitzak eta merkataritza guneak zabalduko dituzte. Hegoan, portu jarduerarekin jarraituko da. Eta Jaizkibel itsaslabarrean kaia eraikiko dute.

Gaiak:

Iruzkina idatzi