Proiektuak itsaslabarra «txikituko» ditu

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik, Prentsa Oharrak

«Itsas espazioaren eta itsaslabarraren txikizioa konponezina izango da, Portu Agintaritzaren egitasmoa betetzen bada». Jaizkibel Bizirik-en ustez, Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasoa ukitzen egotearen mende daude, horretan datza euren balio ekologikoa, eta horregatik sartu zuten Europako Komisioaren Natura 2000 gune babestuen sarean. Hala, ez du ontzat esatea jarduera kutsagarriak aurrera eramango liratekeen plataforma eraikitzeak ez diola itsaslabarrari kalterik egingo. «Kontxako badian egin eta hondartza eta Donostia ez lituzkeela hondatuko esatea bezala litzateke».

Kanpoko kaiarenak ez ezik, hari lotutako sarbide eta azpiegituren eraginak nabarmendu ditu talde ekologistak. Hargatik, «ziniko» iritzi dio sustatzaileek egitasmoari «ekoportu» deitzea.

Taldearen ustez, bideragarria ez izateaz gain, kanpoko kaiarena da hauturik okerrena ekologia, gizarte eta ekonomia aldetik. Eta gogorarazi du badirela alternatibak, esaterako portu «garbiak», garraiatzen diren salgaiak aukeratuz, egungo kaian bertan.

Iruzkina idatzi