Kanpoko portua Lezorekin lotuko duen tunela diseinatu du Aldundiak

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Pasaiako kanpoko portua eta Lezo lotuko dituen tunelaren diseinua egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Tunelak Jaizkibel mendia zulatuko du, eta bi kilometro izango ditu. Foru Aldundiak Pasaiako Portu Agintaritzari emango dio egin duen azterketaren berri, proiektu osoaren plan zuzendarian atxiki dezan, Eneko Goia Bide Azpiegituretarako diputatuak atzo jakinarazi zuenez.

Pasaiako kanpoko portua eta Gi-2638 lotzeko bide berria izango da, eta guztira 2,9 kilometro izango ditu -haietako bi, tunelean-. Aldundiak aurreikusten du 93 eta 138 milioi euro artean beharko dituela azpiegitura berria egiteko.

Tunelak %2,75eko beherako malda izango du itsasoraino. Bestalde, hiru aukeraren artean hautatu nahi dute Portu Agintaritzarekin: tunel bakarra bi norabideko errepidearekin; tunel bakarra hiru bideko errepidearekin; eta, azken aukera -garestiena- bi tunel eta eta kontrako norabideko bi bidetako errepide bana. Eneko Goiak esan zuen hasiera-hasierako azterketa dela, «zehazteko eta egokitzeko».

www.berria.info

Gaiak:

Iruzkina idatzi