Gipuzkoako Batzar Nagusiek lehentasunezko sei proiektu proposatu dizkiote Foru Aldundiari Pasaiako badia biziberritzeko. Haiek aurrera eramateko, hiru milioi euro gorde ditu Aldundiak aurrekontuetan. Batza Nagusiek proposatu dute Pasaiako N-1 etorbide bilakatzea, Jaizkibel eta Ulia mendietako itsaslabarrak egonkortzeari lehentasuna ematea, San Pedroko udaletxea biziberritzea, Ziriza eraikuntza moldatzea kultur ikuskizunak eskaintzeko, Antso Iparra eta Pablo Enea hiritartzea eta Arraunlari kaleko bidean esku hartzea.
Aitor Kerexeta EAJko batzarkideak oso ontzat hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren «prestutasuna» ingurunea biziberritzeko proiektuen lidergoa hartzeko.
www.berria.info