Mendi martxa igandean

Egilea: JB  |  Atala: Jaizkibel Bizirik

Oiartzun-Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta Superportuaren aurkako Mendi martxa. Urtarrila 29, igandea, goizeko 10etan Lezoko plazatik.
Bazkaria Gaintxurizketako Apaiziartza baserrian, 14:00etan.

Baserri lurrak mantentzea eta proiektu txikitzaileak gelditzearen aldeko ibilaldiaren kronika

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hirurogei bat lagun elkartu ziren larunbatean Lezo eta gaintxurizketa artean egin asmo duten 180 hektareatako plataforma logistikoak eta beste azpiegituren pilaketak kaltetuko lituzketen baserri, nekazal lur, erreka eta natur ondasunak ezagutzeko.

Ibilaldian zehar zenbait geldialdi egin zituzten bertako baserritar eta bizilagunei entzuteko eta proiektuen nondik norakoak jakiteko. Horrela egin zuten,”Urrullon” ( Jaizkibelgo Superportua egingo balitz tunel eta sarbidengaitik kaltetuak), “Herrikoetxen” (Plataforma logistikoaren barruan),”Bakarraiztegin” (N1 berria eta A8 loturarekin botako lutekena), eta “Granada, Abendaño eta Itsuek” (Geltoki intermodala egiteko eraitsiak izango liratekenak).

Bertakoek prestatutako hamaiketakoa Itsuen egin ondoren, intermodala eta besta proiektu txikitzaileak suntsitu nahi dituzten lurrak nekazaritzarako eta bertako elikagaiak ekoizteko mantentzearen ganantziaz mintzo ziren, Gaintzurizketa bere osotasunean zaintzearen alde eginaz. Aitor Eznaola Legorretako baserritar eta herrikirolaria ere gogoratu zuten, lurraren defentsan berak eta familiak erakutsi duten irmotasunagatik. Esnaolatarrek egindako gazta, lezoko baserritarrek egindako sagardoaz lagundurik dastatzen zuten bitartean Aitorrek “Lurra, ura, eta airea” aldarrikatzen zituen gutun bat irakurri zen.

Bukaera Errekalde auzoan eman zitzaion, non 22 etxebizitza botatzeko asmoa azaldu duen “Etorlur” enpresa publikoak intermodala egiteko. Bizilagunen osasunean (zarata maila handiak jasan beharko lirateke), natur errekurtsoetan, kulturaletan, paisajean eta nekazal produktibitatean kalte iraunkor itzulezin eta konponezinak sortuko lituzketen proiektu hauek behin betirako baztertu, eta beste gizarte eredu baten alde egin behar dela azaldu zuten partehartzaileek.

PTP-LZP-ak kaltetutakoen asamblada.

Gaintxurizketan PTPak eragin ditzakeen kaltei buruzko elkarrizketa

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Gaintxurizketan LZP-PTPak eragin ditzakeen kaltei buruzko elkarrizketa interesgarria Zintzilik irratian. Entzuteko http://www.zintzilik.net/?p=6410

Bestalde aipatu larunbateko ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko dela Lezoko plazatik.

Larunbatean mendi martxa Gaintxurizketan

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, JB multimedia

Soinu deia entzun

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Soinu deia jaitsi