GORRI EMAKUMEA
Hil eta hirugarren egunera, erortzen hasi ziren lore gorriak, txortena ere gorria zuten loreak, Carmen Quinterosen hilobi gainera. Emazteak ez zuen inoiz lorerik kanposantura eraman, inongo kanposantura egia esan, baina oraingo honetan lur arrotuan jartzen zituen kontu haundiz, keinu samurrak…