BANAKETA ALTERNATIBOAREN GORABEHERAK AZPIMARRATZEN

1. Zer da zuretzat banaketa alternatiboa?

Niretzat egun arte nire bizi osoko hobby-denborapasa handiena eta gaztaroko eta horren ondoren maila txikiagoan soldata gabeko lana izan da. 91 aldean hasi nintzen fanzine musikala eginez (elkarrizketetan oinarritua) hein batean eta beste mutil batekin elkartzean (zeinak trash metal taldean jotzen zuen eta euren lehen maketa kaleratzean beste materialagatik trukatzen hasi zena eta depositoan hartuz beste batzuk) neuk jasotzen nuenarekin batu genuen…

Garai hartan ez nekien ia ezer inguratzen ninduenaz, ezta politika zein bere xehetasunez, bereziki gure inguruari loturiko antiautoritarismo, antagonismo, anarkismo eta bestelako ostrazismoak alegia.

Gaur material guzti honetaz inguratua hazi eta nire «hezkuntzaren» iturri nagusi bezala sentitu ondoren ikusten dut argitalpen-banaketa-salmenta sare honek sekulako ekoizpen antisistema eta antidominazio mordoa sortu dituela ikusten dut, nola kolekzionisten pareko diren bitxikeri zein fetitxeen stocka.. Bestetik, ekoizpen mordo hau ulertuko nuke merkatutik at eta kapitalismoari gutxi gora behera aurka egiten dioten ezaugarriez zerbait egin daitekeenaren lagin bezala. Eta bere zentzu nagusia izendatuko nuke heziketa tresna izateaz gain ekintzarako hausnarketa, osagarri eta bultzatzailea izatea: kamiseta, txapa zein partxeak jarrera estetiko modura, salaketa zein hitz barnerakoidun musika dibertsio eta hurbilpen gakoa gazteentzat, bideoak liburu asko baino iresngarriagoak diren elementuak, eta idatzizko material ezberdinak -liburuxkak, aldizkaria keta liburu berak- material askoz sakonago bezala…

2. Zer du benetako eta zer itxurazko etiketa honek?

Errealena da bere oinarrizko asmoa boterearen aurkako matxino izaeraren isla izatea ekoizpen aldetik eta baita material gehienek duten asmoa garaile diren apatia, atsekabe eta inertziaren aurkako pizgarri izateko (1994 aldeko gutunean argi eta garbi islatu zena[[Topaketa hauetan oinarrizko puntu batzuk zituen gutun bat prestatu zen, hala nola banaketa alternatiboaren jarrera komertzialaren aurrean, materialen autoantolaketa eta autoekoizpena ohiko enpresa edo ekimen instituzionaletara ez jotzearren, edota azaletan azaldu behar ziren salneurri mugatuak, 1000 pezeta CD eta 500 pezeta zinten kasuan. Banatzaileen gutun hura abiapuntu izan zeni dei finko batzuk sendotu eta banaketa alternatibo azena erakusteko jende askori.]]).
Ondoren bigarren mailako itxurak datoz -uretan eta kristalekin gertatzen den lez- bizitzaren bestea lorretan bezala, hitzak praktikatik oso gora geratzen zaizkigu. Bien arteko erlazioa nahiko alegiazko geratzen zaizkigu eta irudi bat ematen ahalegintzen gara abstrakzio bezala benetako praktikotasunera jo eta aurrera egin eta sendotzera jo beharrean. Eta hori giza nortasunarekin dator azken finean, inozentzi eta ezjakintasunera, ezkutuko interesetara, belaunaldi aldaketa ezera eta akatsen errepikatze etengabeak erakusten digun memoria mikro historiko nahasira besteren artean.

3. Zein izan da zurea buruz urte hauetan banaketa alternatiboak izandako eboluzioa?

Nire kasuan esan dezaket 91-93an zehar nolabait barnean izan nintzela nahiz eta barne eztabaida eta gai zalapartatsu edo garrantzitsuetatik nahiko aldendua. Parte hartu nuen lehenengo jardunaldiak Bartzelonan 94an egindakoak izan ziren eta ordutik hona argi geratu dena da gogoak, interesa eta honi zuzenduriko dedikazioak behera egin dutela ikaragarri. Laudion 2004an egindako azken jardunaldietatik egundaino isiltasuna izan da deriba aurrera eraman duena. Eta aurretik esan daiteke 1999tik ez zela inolako erabakirik hartu ezta aurrekorik berreskuratzerik ere.
Hori bai, aipatu behar da eztabaida azoka anarkistek ordeztu dutela Balentzian lehenik, ondoren Madril, Bartzelona eta Bilbora hedatu direlarik, materialei irteera emateko (gizarteari zertxobait gehiago helduz) nola material beren trukaketa bideratzeko puntu aproposa emanez eta mundutxo honetan gaudenoi topagune bat emateko helburuarekin.

Niretzako gako nagusia dago beste motako kolektiboetan bezala proiektuak nahiko defizitarioak izan direla, jendea ez delako gehiegi busti, funtzionamendu nahasi eta seriotasun gabekoagatik, salbuespen argi batzuk ezik, urrun joan gabe DDTren kasua edota penintsula osoan sortzen joan diren liburudenda/liburutegiak, nola geratzen diren lokal eskasak… Hala ere, nola eskualde bakoitzeko errealitateak oso ezberdinak diren ez da posible orokortzea eta kasuz kasu aztertu beharko litzateke. Beste kontu batzuk lirateke berekoikeria, interes eza (edo hobeto esanda interes nahiko zehatza) eta norberaren tramankulua baino zabalagoa den sare baten parte ez izatearen sentipena dira pitzatzen joan direnak materialen zirkulazio eta trukaketa, zigilu-banatzaile-editorial-liburudendaren finantzaketa arriskuan jarriz. Honek ekarri du azkenik bakoitzak bere existentzia edonola salbatzen ahalegintzea.

4. Zeintzuk dira zure ustez gaur egun aurre egin behar dituen arazoak?

Alde batetik bada proiektuak beren artean oso ezberdinak izatea, batzuk konplexuegiak, non aurretik aipatutako hiru funtzioak batzen diren (argitalpena, banaketa eta salmenta) et abeste batzuk sinpleegiak. Horrela, proiektu handien eta txikien artean bi erritmo eta bi funtzionamendu oso ezberdin finkatzen dira (ez txikiak izateagatik baizik eta eraginkortasun ezagatik) zeinek elkar osatu beharrean elkar oztopatzera heldu izan diren ere. Honekin ez diet erru guztiak banatzaile txikiei jaurti nahi, are gutxiago esatea handientzako karga bat bilakatu direnik edo puntu honetan hain zuzen datzala arazoa osorik, ezta hein handienean ere. Etorri berriak direnengandik zertxobait deskonektaturik banago ere, ausartuko nintzateke esatera kontu honen gakoa komunikazio eza eta sistematizazio eta antolakuntza gabezian datzala. Are gehiago esango nuke, beste proiektuekiko ardura gutxi dagoela eta ume mokoen arteko lehiakortasun eta liskarrak pizten direla, inbidia keta abar tartean. Honen adibide genuke nola 94 aldera erabaki zen bakoitzaren katalogoan beste banatzaile guztien kontaktua jarri behar zela eta nire ustez neu eta Eguzki Banaketaz salbu epe batetan ez zuen inork egin. Hor ikusten dudana da salmentek pizturiko lehiakortasuna edo bestela axolagabetasun ikaragarria. Horri gehitu dakioke katalogo orokor bat ateratzea banatzaile bakoitzaren ekoizpenekin TIPO eta antzeko enpresei aurre egiteko zeina praktikan sekula ez zen martxan jarri auskalo zergatik. Azpimarra nahi nuke material hauek topa daitezkeen lokal, liburudenda, taberna eta abarren zerrenda bat osatu izana gauza praktiko zein baliozko izango zitekeela orokortasunaren utzikeri honi aurre egiteko. Tartean barneratu zere aurkezpen eta azalpen bat funtzionamendu orokorraren inguruan eta egon daitezkeen helburu ezberdinak azalduz. Bestetik ere aipatu zen gutun “orijinala” barneratzea katalogoetan eta hau ere ahanzturan gelditu zen.

5. Egun bizi ditugu zenbait balioren atzera egite eta galera (autogestioa, autonomia, autoantolakuntza, boterearen aurkako jarrera tematia, benetakotasuna…), zeinak logikoki bere isla duen banaketa alternatiboaren munduan. Nondik uste duzu posiblea dela aukera pizgarriak irekitzea?

Optimismo edo pesimismoaz hitz egitea gauza erlatiboa da. Azpimarra nahi duzun joeraren arabera ikusiko dituzu gauzak. Edo, bestalde, gauzaki kusi nahiko dituzun arabera aukera bati edo besterik helduko zara. Nire kasuan, ez dakit dena erdi beltz hautatu dudan erdi zuri baino eta horregatik aipatzen dituzuen hitz handi guzti horiek ez didate ezer esaten jada. Abstrakzio gehiegi eta aldi berean desengainu gehiegi. Orain bizitzako alor guztietako kontu pertsonal eta zehatzei zein kolektiboei erreparatzen diet gehiago (eta banatzaileen kasuan berdin hauetako batzuk kolektibo unitarioak badira ere).

Beraz nik dagoeneko ez dut behar ezta espero ere aukera pizgarririk; honek ez du esan nahi hala ere ez direnik ezta egongo direnik ere. Aspaldi proposatu nuen eztabaidarako barne-buletin bat sortzea eta entzungorrarena egin zidaten erabat eta lotsagarriki beraz ateratzen dudan ondorioa da bakoitzak merezi duena duela neu tartean noski. Eta honekin loturik aurre egin baino jarraitun ahi izan ez dugun munduan bezala hemen ere gertatu da inozokeri eta axolagabekeriagatik utzi da ahots batzuek besteek baino pisu gehiago izaten utzi da, eta argi gera dadila, izan daiteke hau gertatu izana hein batean presentzi eta hitz egiten jakiteko gaitasunagatik, baina baita ere hierarkia uste duguna baino askoz barneratuago dugulako izan da. Laburbilduz, bost axola dit jardunaldirik izatea ala ez, gauzek hobera egitea ala ez, bakoitzak nahi duena egin dezala, baina ez dadila zain geratu edo bestela ez dezala gehiegi galdu ilusioa. Zorionez jendea, onerako edo txarrerako, aldatu egiten da. Eta denborak bakoitz abere tokian jarri eta soberan daudenak kenduko ditu. Aldaketak beti izan dira motela keta zer dira bospasei urte gizadiaren historian (bide batez, ez dakit nori bururati zitzaion honi gizadia deitzea). Bakoitzak nahi duena egin dezala bere buruarekin pozik geratuz ahal badu behintzat. Eta amaiera bezala esan nahiko nuke eman dezakeen arren protagonismoa -zertxobait izan badaiteke ere- eman nahi izan diodala nire buruari, benetan egin nahi izan dudana da pertsonalizatzea hitz-jarioa eta teoria eta ideologia aluak alde batera uztea eta aldi berean errealitate propio eta zehatzera jotzea, dena irisgarriago egiteko. Nire benetako ilusioa da jarrera ezkor eta higiezinenak usteltzen joan daitezen, berriztaketa handi bat izan dadila eta edukiak jasotzaileen modura neurtu eta oreka daitezen. Bakoitza bere errealitatea eta biziaren burujabe egin dadila, bere miseri eta aukerena, jendea zintzoago aizan dadila, nahi duenak parte har dezala eta ezer egiten ez duenak behintzat ez dezala besteena urka zaborrik bota, bere buruari begira diezaiola baizik. Nire aldetik nitaz aski esana dut kaleratutako katalogo zein txostenetan nola beste jendeaz ere sakondu gabe, beste batzuek dagoeneko abilezi handiago edo gutxiagoarekin egin dute, eta sarriago egin beharko litzateke. Eta bide batez, gaiaren inguruan gehiago jakin nahi duenarentzat txostenak eskatzeaz gain aldizkari honen 33. zenbakiko artikulu luzea azter dezake nola Tupa aldizkariko 4. eta 7. zenbakiak ere. Garrantzitsu eta berebizikoena pairatzen diren injustizi eta ezberdintasunak dira. Eta horren inguruan murgildu behar dute argitalpenek. Hala ere ez litzateke gaizki izango argitalpenen gaiari loturiko kontuak ikertze ainguratzen gaituen zentzugabekeriaren aurrean. (Etab estela zure ingurura begira eta onar ezazu aldez aurretik zein txatxukeritan igaro eta galtzen duzun zure bizitza. Edo okerrago nola eta zein gauzengatik egiten duzun borroka edo zerengatik uste duzun borrokatzen duzula eta zertan zauden benetan). Metagaiak dira azkenik kontu guztiak zeharkatzen dituztenak. Eta banaketa alternatiboaren kontuan galdetu beharko genukeena da zer eskaini dezakegun alternatiba bezala horren beteriko merkatu suntsitzaile honi non dena fagozitatu eta galtzen den supituki. Et abestetik bakoitzak epai kritiko eta gupidagabeak egin behar ditugu argitaratzen denaren eta geure buruak kuestionatzen dituzten gaien inguruan, zeren bestela horrela jarraituko baitugu per secula seculorum. Hor ibai, kontutan izanik ekoizpen bakoitzeko gure iritzia kez duela esan nahi goraipatu edo madarikatzea kez duela baliozko epai ezta egi bate san nahi. Bakoitzarentzat balio bati zango du eta zuzenduko du uste duen bezala. Eta bukatzeko behingoz azpimarratu nahiko nuke hau guzti hau pentsamendu hutsak direla batetik unekoak eta bestetik nahiko landuak direnak, hori bai, inguruan ditugun oinarri sasi-intelektualak uxatzeko asmoz. Hots, ustez bizi garen alegiazko mundutik jaitsi gaitezen ur hotzera ziplo eta alegiazko mundu hori bazter dezagun badaezpada ez diren egiazko bihurtu.

Batzuek matxinotasunaren beherakortasun sentikorra igartzen dute, kolektiboetan den parte hartzearen gainbehera, esku hartze geroz eta barregarriagoa eta hala izan daiteke, edo izan daitezke pisuzko beste arrazoirik. Beraz geure buruak astintze abesterik ez zaigu geratzen eta ondorio guztiak partzialtzat hartzea aurkakoa frogatu edo buruari bueltak emateaz nekatu arte.

Kontaktua: d.a.g. • apdo. 3002 • 30080 Murcia • tierranomada[A]hotmail.com

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like