MATARIFE

CD. Hona hemen talde berri bat euren aurkezpeneko lanarekin, ordea jende hau ez da berria talde askotan ibilitakoak dira edo oraindik jarraitzen dute hauetan kaña ematen (Sin Dios, Looking for an answer, Denak, Moho, Like Peter at home,…). Oraingoan Sludge deituriko estiloko bost abesti aurkezten dizkigute, hotsa, erritmo mantsoak baina oso pisutsuak, ahots benetan zakarra nahiz eta ez dudan erabat gustuko, batzuetan erritmoak arintzen direlarik eta une hauetan bereziki gitarrak oroitzen dizkit Black Sabbathen hainbat pasarte. Hitzek hitzegiten dute inposaturiko gezurrari buruz (pentsamendu bakarra bezala deitzen den gauza hori), bizitzan pairatzen dugun sufrimenduari aski dela esatea, guda egoeran egotera beharturik egotea, boteretsuen aparientziak eta azkeneko guda. Aurkezpen bikaineko digipack honek 8 euro balio du (32 minuturentzat ez al da gehiegi?) eta Difusión Libertaria La Idea (Apdo. 18521 • 28080 Madrid) banatzaileak argitaratu eta banatzen du.

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like