KÄRNVAPEN ATTACK

Secretos, mentiras, enajenación. 7”. Hona Zaragozako Punk-Crust taldearen bigarren lana (aurrekoa «Postnuclear Harcore», CD-7”, Mala Raza, 2002). Lehenengo lanaren jarraipena dela esan dezakegu honakoa: abiada biziko abestiak, ahots zakar eta eroak soinu zikinen gainetik. Asko oroitzen digute 80. hamarkadako eskandinabiar Hardcore-Punk talde ugari, Mob 47 (zeinen disko eta abestia den Kärnvapen Attack), Sound Of Disaster eta abar. Gaztelaniaz abesturikoak guztiak bat salbu ulertezina dela guretzat (karpetan azaltzen diren hitzek japoniarrak dirudite!). Hitzek ere aurrekoaren eta aipaturiko taldeen antza (eta Dischargerena ere) dute, batzuk hitz apokaliptikoak baitira, nuklear garaia, beste batzuk ordea, pertsonalagoren bat gure pertsonalitate ezberdinen inguruan, aangoardiak, eta abar. Motza, mota honetako taldeek egiten dituzten singleak bezala. Motza baina asetuta uzten gaituena. Singleak 3 euro balio du eta Mala Raza (Apdo. 6037 • 50080 Zaragoza) eta First Blood Family (Brad+Amanda, P.O. Box 1766 • Madison, Wi 53701-1766, USA) argitaratu eta banatzen dute.

palo84(at)hotmail.com

[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]

You May Also Like